Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

setatsu [98 agerraldi, 38 liburu eta 4 artikulutan] 1 izond uste, iritzi, asmo edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten diona. ik setati; tematsu. (pertsonez)

Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. Elizen arteko biblia   Ez 2,4

Emakumeek jakinmin handia izaten dute eta setatsuak izaten dira. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 492. orr.

Ivan Antonovitxek antzeman zion gizon setatsua zela, eta ez ziola gehiago emango. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 220. orr.

Baina bera tematu egin zen, ezaguna zen, gainera, gizon setatsua zelako, eta ordaina hartua zuen orain. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 71. orr.

Hire amona, ezer izatekotan, setatsua duk, eta edozer gauza egingo zian bere semeengatik. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 83. orr.

Izatez baitzen hura, izan, setatsua eta gaiztoa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 50. orr.

Setatsu bihurtuko dut nik Faraoia eta ez dio herriari joaten utziko. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 152. orr.

Bere hitzaren indarrez setatsuak biguntzen zituen bihotz-berri zitezen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 818. orr.

2 (gauzez)

Ez zituzten aldatzen beren jarduera gaizto eta jokabide setatsuak. Elizen arteko biblia   Epa 2,19

Liburu honek kritika zorrotzak jaso ditu hasieratik, katolizismo setatsuenaren partetik batez ere. Berria - Kultura   2006-02-14

Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 142. orr.

Nahiz emakume horrek denik eta isiltasun setatsuena gorde duen, erdietsi dut harengandik erantzunik agian nahasmen gutxiena duena eta balakariena berebat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 83. orr.

Begirada setatsu bat bota zion Léari Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 49. orr.

Neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 247. orr.

Zerk eragiten zion zeruaren eta itsasoaren kontra lehiatu behar setatsu hartan jarraitzera. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 144. orr.

3 irud/hed

Dirdir egiten zuen xanpainak edontzietan; plateretan, berriz, enbor izoztu puskek, izozmendi setatsuek, gogor eusten zieten mahakideen koilarakadei. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 205. orr.

1999ko EEBBetako bero-lamada setatsuen ondorioak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 299. orr.

4 (adizlagun gisa) ik setatsuki.

Mundu guztiak bazekien, aspaldidanik, erizain tituludunak setatsu tematzen zirela otseinak bezala trata ez zitzaten. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 197. orr.

Bera eta bere funtzionarioak setatsu jarri ziren. Elizen arteko biblia   Ir 9,34

Bere lanean jarraitu zuen setatsu arratsera arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 445. orr.

Tentetnikovek setatsu eutsi zion bere erabakiari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 378. orr.

Senatuak lukurrerien alde hain setatsu jokatzen zuen garaian, pobrezia, neurritasuna, urritasunarekiko maitasuna oso handia zen erromatarren artean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 91. orr.

Nora kikildu egin zen, azkonar baten moduan begiratzen baitzion aitak, makur eta setatsu. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 36. orr.

Hamaika aldiz libratu zituen, baina haiek, beren jarreran setatsu, beren erruengatik galtzen ziren. Elizen arteko biblia   Sal 106,43

Ez diot beraz amodio hitz hori hain setatsu ukatua errepikatu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 319. orr.

Le Soleilek hain setatsu azpimarratzen duen lizun hori dela-eta, hain setatsu non oraintxe errepikatu dizudan paragrafo labur horretan hiru bider baino gehiagotan aipatzen baita, [...]. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 173. orr.

Eta setatsu desobediente zen anaiari, zigorra bete ostean ere, nekez itzultzen zion bere onginahia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaunak setatsu bihurtu (9); nik setatsu bihurtuko (4); setatsu bihurtu (13); setatsu bihurtu zuen (10); setatsu bihurtuko (6); setatsu bihurtuko dut (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus