Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sifili (orobat sifilis; Hiztegi Batuan sifili agertzen da) iz sexu bidez kutsatzen den eritasuna, bakteria batek, Treponema pallida-k, eragina.

Historian zehar giza primateok gure harreman sexualetan bata besteari kutsatu dizkiogun hainbat gaitz ezagutu ditugu: sifilia, gonokozia, herpesa, klamidia... Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 117. orr.

Sifiliaren kontrako lehenbiziko sendagaiak ere orduan hasi ziren saltze. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 57. orr.

Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 12. orr.

1877rako heriotzaraino lagunduko zion sifilisaren seinaleak agertu ziren. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 11. orr.

Hire amak sifilia al dik? Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 71. orr.

Sifilia ere harrapatu zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 140. orr.

Sifiliak jota hiltzen direnengatik.... Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 162. orr.

Ehun bat gaixok salatu dute transplantea egin ondoren hiesaren birusaz, B eta C hepatitisaz edo sifiliaz kutsatu direla. Berria - Gaiak   2006-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus