Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sindikal 1 izond sindikatoari edo sindikatoei dagokiena. ik sindikatu1 3. (pertsonez mintzatuz)

Arauca eskualdeko hiru buruzagi sindikal exekutatu izana leporatzen diote Armadari. Berria - Mundua   2004-08-11

Jose Bove buru sindikal eta globalizazioaren aurkako mugimenduaren ikurrak gutun bat bidali die antolatzaileei. Berria - Kultura   2004-02-21

SEPIko kudeatzaileak ordezkari sindikalen bozeramaileekin izandako azken bileran. Berria - Ekonomia   2004-02-03

Sammy zen, delegatu sindikala. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 102. orr.

Aholkulari sindikalaren paperari eutsi behar diozu kosta ahala kosta, eta Antonio zarela sinistu behar dute. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 125. orr.

Zu oso morroi xelebrea zara ordezkari sindikal ibiltaria izateko. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 267. orr.

Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei. Berria - Harian   2006-03-25

2 (gauzez mintzatuz)

Manifestazio erraldoiak egon dira, ia erakunde politiko, sindikal, kultural, eliztar guztiek euren protesta eta solidaritatea erakutsi dute. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 13. orr.

Indar politiko, sindikal eta eragile sozialen ekarpen mardula azpimarratu nahi du. Berria - Harian   2006-03-25

Horregatik emango diogu ezetza itun honi gehiengo sindikal eta politikoak. Berria - Harian   2005-02-13

Elorrietaren arabera, «ez dago batasun sindikal sendo batez hitz egiterik». Berria - Ekonomia   2004-11-27

Lege Sindikal berriari aurre egiteko jarraibideak ematera etorri ninduan Herrialdeko Mahaira. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 103. orr.

Iparraldeko karta sindikalean analisi sozio ekonomikoetan askotan hartzen da modelo nazional frantsesa. Herria   2001-02-08

Hauteskunde sindikalak antolatu zituzten, sindikatu bertikalerako hauteskundeak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 62. orr.

Mugimendu sindikalean «espazio abertzale eta klasekoaren» aldeko urratsak egin direla uste du. Berria - Ekonomia   2004-02-13

Ondasunen banaketan oinarritzen den dinamika sindikal berriaren ardatz nagusiak lanaren banaketa eta gizarte soldata dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 140. orr.

Arlo sindikalean dauden arazoak ezagunak dira, negoziazio kolektiboan, ekintza sindikalean. Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Aitzitik, ordea, erizainak: ama batek ez bezala, ordutegi bat bete behar du; estrategia sindikal gupidagabe batekin babesten ditu bere lan-eskubideak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 144. orr.

Langileen aldeko propaganda-jarduerak egin ditugu askatasun sindikal eta politikoak eskatzeko. Ildo sindikal berria zehaztu bezain laster, mugaz beste aldera itzuli beharra neukan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 191. orr.

Ondare Sindikal Metatuaren banaketan sindikatuen ordezkaritza da irizpidea. Berria - Ekonomia   2004-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus