Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesbera (orobat sinisbera g.er.; Hiztegi Batuan sinesbera agertzen da) 1 izond/iz sineskorra.

Sinesberak ginen, eskarmentu gutxikoak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 300. orr.

Ez naiz oso sinesbera; oraintxe bertan ere, dudak dauzkat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 127. orr.

Jainkoak ez ninduen bertze anitz jende bezain sinesbera egin. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 571. orr.

Nork ez daki itxuratasun sentikorrak arrazoiaren indarra duela herri sinesbera eta txundierrazean? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 66. orr.

Ez ulertzera, ez bilatzera, ez jakitera ohituta zegoen behinolako arraza sinesberakoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 212. orr.

Piztia beratua (hozbera, minbera, gaixobera, sentibera, bihozbera, sinesbera) edo beratzen jarritakoa... Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 21. orr.

Hainbeste gerra eta errege istilu bizi izan dituen euskal lur sinesbera honetan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 134. orr.

Hil behar duten ardi bat baino sinesberagoa baitzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 77. orr.

Geroztik, edonolako gezurren aurrean sinesbera izaten jarraitzen badut ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 137. orr.

Santo Domingon jendea oso sinesbera da sorgin eta azti kontu horietan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 78. orr.

Orain jendea antibiotikoetan sinesberago da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 162. orr.

Bizitza horiek idatzi dituztenei batzuetan sinesberegiak izatea egotz badakieke ere Jainkoak ezbairik gabe egin dituen gauzez, [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 276. orr.

Sinesberak izutzeko asmaturiko ipuina da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 130. orr.

2 (adizlagun gisa)

Deabruak, sinesbera eta mesfidantzarik gabe, erantzun zion: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 137. orr.

Gure herriska bixion arima pixarra pozointzera sartu den azken funtzionario berria, eta honen esanera erne eta sinesbera jarri den herriskotako jendaje ikasi informatua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso sinesbera (3); sinesbera egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus