Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesgabe (orobat sineskabe g.er.; Hiztegi Batuan sinesgabe agertzen da) 1 izond sinesten ez duena¸ bereziki sinesmen erlijiosoa ez duena. ik fedegabe.

Atzerritar sinesgaberik, kutsaturiko inor ez baita berriro zuregan sartuko. Elizen arteko biblia   Is 52,1

Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako. Elizen arteko biblia   Erm 1,18

Sinesgabea izanik ere, katedralaren ilunpeko espazio hotz, isil eta handi hartan bakarrik aurkitzen omen zuen atseden aski, bere buruaz beste ez egiteko. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 147. orr.

-Herri honetako biztanleak sinesgabeak eta arriskutsuak dira -argitu zion nekazariak-. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 142. orr.

Kontuan izanda musulman eta kristauak ofizialki "sinesgabeak" zirela batzuk besteentzat, eta fanatikoki esklusibistak ziren bi erlijio judaiko horien aldekoak kronikoki gerran zeudela, miragarria gerta dakiguke borrokalari haiek elkarrenganako sentitu zuten begirune-maila. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 221. orr.

Ni bezain sinesgabea zen ordurako, fede guztia abertzaletasunari emanik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 76. orr.

2 irud/hed

Herri sinesgabearen aurka bidaltzen dut, haserretu ninduen herriaren aurka. Elizen arteko biblia   Is 10,6

Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen. Elizen arteko biblia   Heb 11,7

Haien gaiztakeriaren lekuko, hor da oraindik lur idorra ketan, garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin, bai eta gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri. Elizen arteko biblia   Jkd 10,7

Ez dezala zuetako inork bihotz gaizto eta sinesgaberik izan. Elizen arteko biblia   Heb 3,12

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen. Elizen arteko biblia   1 Tm 1,13

4 (adizlagun gisa)

Izan ere, ez dira gutxi Europari sinesgabe begiratzen dioten britainiarrak. Berria - Mundua   2004-04-21

· 5 iz sinesten ez duen pertsona.

Ordurako sinesgabe hutsa nintzen, baina hain zuzen horrexegatik ez zitzaidan axola erlijiozko klasea jasotzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 92. orr.

Ez nahasi sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elizen arteko biblia   2 Ko 6,14

Behin gertatu zen, anaia batzuk sinesgabeen lurraldeetara iritsi zirela, eta han musulman batek, errukiturik, jatekoa erosteko behar zuten dirua eskaini zien. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 761. orr.

Zer espero lezake sinesgabeak Jainkoak bizia kenduko dionean? Elizen arteko biblia   Jb 27,8

Sinesgabeei dagokien heriotza lotsagarria izango duzu atzerritarren eskutik. Elizen arteko biblia   Ez 28,10

Baliteke hauxe izatea benetako sinesgabea, pentsatu zuen errabinoak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 174. orr.

Liburutegira jo nuen: erran nahi baita, Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira, Meka bezala sinesgabeentzat guztiz itxirik dirauen tenplu hartara. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 235. orr.

Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.   - 1. orr.

6 sinesgabeko izlag sinesgabea.

Agorra da sinesgabeko jendea, suak suntsituko ditu eroskeriazaleen etxeak. Elizen arteko biblia   Jb 15,34

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesgabe horiek (6)

sinesgabeen artean (4); sinesgabeen aurka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus