Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesgarri (orobat sinisgarri g.er.; Hiztegi Batuan sinesgarri agertzen da) 1 izond sinestekoa, sinesteko modukoa. (pertsonez mintzatuz)

Haren ahotik neuk entzunak eta testigu sinesgarri eta probatuengandik jaso ditudanak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 180. orr.

Hurbileko buruzagi sinesgarri bat bilatzen zuten hautesleak bereganatzea lortu duen fenomeno politiko bat. Berria - Harian   2006-01-17

Kabinetean dauden hutsuneak «sunita sinesgarri eta ordezkatzaileek betetzea» espero duela adieraztearekin batera. Berria - Harian   2005-04-30

Ezinbestekoa zen abestea, ezinezkoa egingo zitzaidan Cash sinesgarri bat izatea benetan abestu gabe. Berria - Kultura   2006-02-03

Gatazkan baino, gatazkak inguratuta bizi diren pertsonaia sinesgarriak eraikiz. Berria - Kultura   2004-10-19

2 (gauzez mintzatuz)

Idatzia dago ere eta lekukotasun sinesgarriz frogatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 426. orr.

-Oso arrazoi sinesgarriak eman ditu -esan zuen Trumbellek-. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 239. orr.

Beraz lehenbailehen asmatu behar zuen aitzakia sinesgarri bat. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 101. orr.

Fedea sinesgarria eta bizigarria da. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 189. orr.

Hautesle asko ez daude Bushekin gustura, baina ez dute uste Kerry alternatiba sinesgarria denik. Berria - Mundua   2004-10-23

Andreas isilik egon zen une batez, argibide sinesgarri baten bila. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 104. orr.

Trikimailu sinesgarriren bat topatu beste erremediorik ez daukazu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 92. orr.

Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 188. orr.

Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau. nork epai lezake zer den posible eta sinesgarri. Elizen arteko biblia   1 Tm 1,15

Erantzuna ere prest daukazu, eta sinesgarria gertatzea espero duzu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 133. orr.

Agidanez, jendeak sinesgarriagotzat hartzen ditu argazkiak ilustrazioak baino. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 53. orr.

Natura, lege eta graziaren testigantzak baietsia gertatuko da egiazko eta sinesgarri. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 407. orr.

Gezur txiki bat kontakizuna sinesgarriagoa egiteko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 103. orr.

Kontzentrazio-efektu horrek modu sinesgarrian esplikatuko luke airean oso kontzentrazio txikian dauden gai batzuk detektatzeko gaitasuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 142. orr.

Artista izan behar da hain eszena zailak hain modu garbian eta sinesgarrian filmatzeko! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 99. orr.

Era sinesgarrian beti. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 132. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ez nintzen arras sinesgarri agertu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 177. orr.

-Inork ez dik egindakoa eskertuko -esan dizu, sinesgarri, konbentzitzeko asmoz-. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 63. orr.

Markesaren alabari benetan gertatu omen zitzaiona kontatzen hasi zitzaidan emakumea, kontagai zituenak une hartantxe bere begien aurrean gertatzen ari balira bezain bizi eta sinesgarri. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 160. orr.

4 modu (orobat era) sinesgarrian.

Kontzentrazio-efektu horrek modu sinesgarrian esplikatuko luke airean oso kontzentrazio txikian dauden gai batzuk detektatzeko gaitasuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 142. orr.

Bada beste alderdi bat Barojaren baitan inoiz ez zuena modu sinesgarrian garbitu: familia hurbilaren gorabeherak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 17. orr.

Artista izan behar da hain eszena zailak hain modu garbian eta sinesgarrian filmatzeko! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 99. orr.

Era sinesgarrian esan behar diegu gatibuei inork ez dakiela non dauden eta kanpoan inor ez dela beraietaz kezkatzen. Berria - Mundua   2004-06-23

Gizakiaren motibazioek eta zorteak ere eragin ederra dute istorioan, eta era sinesgarrian txertatzen ditu narrazioan. Berria - Kultura   2006-01-25

· Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 34. orr.

5 sinesgarri egin

Pertsonaia erabat sinesgarri egin zuen eszenifikazioari esker. Berria - Kultura   2004-02-01

Zein da, zure ustez, obra bat sinesgarri egiten duen elementua? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 247. orr.

Acqua Sappone taldeko txirrindulariak ezinezkoa zirudiena lortu du, sineskaitza zena sinesgarri egin du: Alessandro Petacchi garaitzea. Ozenegi abestuz gero, gaitzeko arazoak izango ditu bertsolariak eszena sinesgarri egiteko. Berria - Kirola   2004-05-18

Kontatzen duena edo idazlea istorioan sartuta sumatzeak egiten du obra bat sinesgarri. · Niri sinesgarri samar egiten zait Satrustegiren susmoa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus