Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinestun (orobat sinesdun, sinistun g.er. eta sinisdun g.er.; Hiztegi Batuan sinestun agertzen da) 1 iz sinesmena duena, fededuna. ik fededun; sinestedun; sinesle.

Ez bide dago, ordea, benetako kontsolamendurik, ez bada sinestunentzat. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 105. orr.

Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 142. orr.

Han bildutako sinesgabeok, sinestunek adinako premia genuen geure pena adierazi eta sublimatzeko. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 105. orr.

Orain almuedanoak ezin izango du sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 55. orr.

Bekatari bat onbideratzen duena miletan eta miletan hobe da sinestunekin ibiltzen dena baino. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 127. orr.

45 urtetik beherakoen artean %27,4 ateoak edo katolikoa ez den beste erlijioren bateko sinestunak dira. Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Erritu zaharreko sinestunak gara. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 136. orr.

Ez sekula txantxarik egin sinestunaren aurrean haren erlijioaz. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 186. orr.

Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 29. orr.

Katolikoa naiz, sinestuna, Jesusen bizitza eredu hartu dudalako. Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 73. orr.

Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 186. orr.

Moskuko Simeonofeko monasterioa, Kazangoa, bai eta Sinestun Zaharren eliza ere. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 390. orr.

Ez zen erraza Amikuzen Erlijioaren sinestun fidela izatea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 114. orr.

Tenplu barruan, benetako sinestuna zela ematen zuen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 137. orr.

3 (izenondo gisa)

Hauxe bera ere zerbait litake, Ratzinger kardinalearen errana gauzatzea oraiko mundu sinestunean: "Gure fede nekatua iratzar-arazi du!". Herria   2005-04-14

Jende sinestuna da eta inondik ere ez luke halakorik egingo. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 287. orr.

Heriotza baino ez zuen gogoan, baina gizon sinestuna izaki, ez zen gizon koldarra. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 305. orr.

Jon, gizon zintzo eta onpuska, erromantiko sinestuna zen funtsean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 329. orr.

-Jainko maitea! -oihukatu zuen, izan ere jeinu hura sinestuna baitzen-, mutiko hau ederrenetan ederrena da! Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 41. orr.

4 irud/hed

Galdera horiek ordea, eta erantzun hori, zientziaren teologoentzat eta sinestunentzat dira, ez guretzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 64. orr.

Madrili agur esateko orduan geltokira bildu direnak trenaren fedeko sinestun bakarrak dira. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 51. orr.

Kontua da egiten dutenaz konbentzituta daudela atentatuak gauzatzen dituztenak eta estatuaren indar guztiaz giza-eskubideak zapaltzen dituztenak; kontua da erabateko sinestunak direla. Iban Zaldua   «Traizioak» - 179. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ez dut sekula jakin zelan jartzen den sinestun aurpegia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 105. orr.

Sekta berriak sortzen ari diren honetan, erreflexu gehien duen elizak edukiko du -gero eta gehiago- sinestun kopururik zabalena. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus