Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinfonia (orobat xinfonia g.er.) 1 iz sonata forma duen musika lana, orkestrarentzat ondua.

Gramofonoak Cesar Franck-en sinfonia jotzen zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 459. orr.

Filarmonicaren egoitzan, orkestrako musikariak Gustav Mahlerren laugarren sinfonia prestatzen ari zirelarik [...] gizon bat etorri zen Agnès de Espinosaz galde egiten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 238. orr.

Hotz hasi ziren Schumanen laugarren sinfonia interpretatzen. Berria - Kultura   2006-04-04

Brahms aukeratu zuen bere kontzertuaren ardatz bezala, eta egile honen Biolin, Biolontxelo eta Orkestrarako kontzertu bikoitza (Opus 102) eta Bigarren Sinfonia Re Nagusian (Op 73) eman zituen. Berria - Kultura   2004-08-31

Txekiarrak Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu. Berria - Kultura   2004-08-03

Juan Crisostomo Arriagaren obra bi emango ditu BOSek, Juanjo Menak zuzenduta: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko sinfonia. Berria - Kultura   2006-03-02

Mahlerren laugarren sinfoniako doinuak baitzituen buruan, txorien modura hegan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 246. orr.

Bigarren zatian (Allegretto) sinfoniako momenturik ederrenak lortu ziren. Berria - Kultura   2004-01-16

Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 296. orr.

Hizkuntza, sinfonia batekin erka dezakegu; izan ere, sinfonia horren errealitateak ez du zer ikusirik gero sinfonia hori joko den moduarekin; sinfonia jotzerakoan musikoek egin ditzaketen akatsek ez dute inondik ere errealitate hori arriskuan jartzen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sinfoniko.

Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 220. orr.

Orokorrean, onik atera direla esan behar da, baina tonuen mugetan mugitzen den sinfonia lan latza eta konplexua da. Berria - Kultura   2004-06-06

3 irud/hed

Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute [txoriek] kantu-sinfonia ondo entsaiatua. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 132. orr.

Ez zuen ematen neskari negarrontzien sinfonia gehiegi gustatzen zitzaionik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 96. orr.

Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 111. orr.

Gaur ere lo tzarra: bizpahiru orduz bederen zurrungalariek gaitzeko sinfonia egin digute. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 39. orr.

Goiz ederren sinfonia. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 68. orr.

Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 98. orr.

Laztan, irudi, musu, usain eta zapore sinfonia horrek aztoratu eta kitzikatu egiten ditu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 182. orr.

Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus