Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

single 1 izond bakuna. ik sinple.

Komisarioak orrialde single hura hartu eta bere kabutan irakurri zuen: [...]. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 108. orr.

Txalupari biek zutik egiten zuten arraun, gibeletik aitzinerat, erramu banarekin, mugimendu motel, single eta dotorez. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 104. orr.

Keinu single batek blokeatuta. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 160. orr.

Zuk jakin gabe betikotzen duzun bere mugimendu single hori. nire hilobia harri single batez estaltzea nahi dut, marmolezkoa, eta han zera idatziko dute: Napumoceno da Silva Araujo 1898-19.., duintasunez bizi eta hil zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 31. orr.

Estilo single bezain eragingarria. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 8. orr.

Hagitz misterio eta tentsio iluneko poema, axalez aski singlea izanarren. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 79. orr.

Arizkunera bidean itzuli zinenean, Garai Bareak betiko amaitzen ari zitzaizkizula pentsatu zenuen, eta gogoeta single horrek berriro lotsarazi zintuen. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 16. orr.

Zuzentasun single eta zuzena, ez sortua eta ez egina, Jainkoa bakarra da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 14. orr.

Bada hemen bakartasun single bat, oroz gaindikoa, misteriotsua, eta iluntasun bat libreki eskuera dagoena, baina zentzuen bidez eskuraezina. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 80. orr.

Batasunak ez duenez desberdintasunik eta mugarik, eta beragan dena singlea bihurtzen da, bereizkuntzak eta mugaketak galduz. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 25. orr.

Txikitasun honetan ulertzen da, eta ez bestetan, egia single eta garbia, zorionaren funtsa. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 97. orr.

Arimaren izate soil eta singlea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 48. orr.

· 2 (orobat singel g.er.) iz lau bat abesti zeuzkan diskoa, tamaina txikikoa.

1966an sortu zen Oskarbi taldea, eta 1984an plazetatik erretiratu zenera arte lau kantuko single bat eta bost disko luze kaleratu zituen; 65 abesti guztira. Berria - Kultura   2004-10-29

Ameba izenarekin bi kantuz osaturiko single bat eta maketa bat kaleratu ondoren, Sexty Sexers taldeak bere lehen diskoa kaleratu berri du, Iluntze berri baten zain (Gaztelupeko Hotsak). Berria - Kultura   2006-02-24

Bitxikeriak, singleak, B aldeak, bertsioak eta maketak bildu dituzte. Berria - Kultura   2004-11-18

Bestalde, single errazak (itxura batean bakarrik) egiten dituena ere, funk erritmo bizi baten gainean hiru minutuko zartakoa emateko gauza dena. Berria - Kultura   2006-05-04

70. urtebetzean atera duen diskoko singela Cohenen sustraietara itzulera bat da, abesti sentsual eta zintzoa. Berria - Kultura   2004-10-26

Orai arte baditu bi diska grabaturik, single moduko diska laburrak: "Aukera" eta "Nire Ametsa". Herria   2004-05-20

Dani California singlea apirilaren 3an aurkeztu zuten. Berria - Kultura   2006-04-19

Bestalde, singlea CD-single eta binilozko hamar hazbeteko disko formatuetan berrargitaratuko dute egunotan Erresuma Batuan. Berria - Kultura   2004-07-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus