Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinpleki 1 adlag sinpletasunez. ik bakunki; lañoki.

Beharbada, fruitu gehiago lortuko dut sinpleki hitz eginez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 399. orr.

Hori guztia sinpleki adieraz daiteke. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 160. orr.

Honekin abisaturik zaude alde handia dagoela ametsari edo gaueko ikuspenei buruz esandakoaren eta bestela sinpleki adierazirikoaren, hala nola: [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 75. orr.

Sinpleki janzten denean, pertsonak garbiagoa ematen du. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 64. orr.

Nik hitz gutxitan eta sinpleki idatzarazi nuen, eta Aita santu jaunak baietsi egin zidan. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 139. orr.

Eta beraz sinpleki irudikatzen dugun gauza baten aldeko afektua, besteak beste, handiago da, ezinbesteko, ahalezko edo kontingente bezala irudikatzen dugunaren aldekoa baino. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 541. orr.

Gure mundu makroskopikoak ere ez duela horren sinpleki funtzionatzen diote hainbat fisikarik. Berria - Gaiak   2004-10-08

Zorria etsaiaren gorputza zela imajinatzea, eta orduan krak egitea, krak egitea hain erraz eta sinpleki. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 72. orr.

2 soilik, besterik gabe.

Arima ziniko, maltzur, edo sinpleki inkontziente batek. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 151. orr.

Ni, sinpleki, emakumeei batere gustatzen ez zaien gauza bat naiz: erabat praktikoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 137. orr.

Azken kasu horretan, literatura egiten zuten, sinpleki, gezurra esatea baino kaltegarriagoa izan daitekeena, zenbaitetan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 194. orr.

2003-2004 ikasturteko beren haurraren izenaren emaiteko gutizia, edo sinpleki informazio gehiagoren ukaiteko xedea duten buraso guziak gomitatuak dira. Herria   2003-01-28

Bere burua eskaini zion sinpleki, egunen batean haren beharra baldin bazuen bere zorionerako. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 292. orr.

Zera esan zidan sinpleki: hire txanda duk! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 70. orr.

-Ez diat borrokan egingo -esan zuen Mikel Strogoffek sinpleki. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 184. orr.

Gogorik batere ez nik hegaldi hartan jarraitzeko, sinpleki. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 17. orr.

3 sinple-sinpleki

Maite dutalakotz, sinple-sinpleki. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gutxitan eta sinpleki (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus