Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinplifikatu, sinplifika, sinplifikatzen 1 du ad sinpleago bihurtu. ik sinpletu.

Elurrak sinplifikatu egiten du paisaia: bideak, koloreak, etxeak ezabatu egiten dira, hortik bien arteko harremana. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 181. orr.

Berariaz sinplifikatu dugu, jakina, begiak argi-fluxuen aurrean duen funtzionamenduaren aurkezpen hau. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 26. orr.

Lehen belaunaldia dena aldi berean hil balitz, eta bigarrena ere bai, topaketen bilbea espazio-dimentsioan sinplifikatua geratuko litzateke. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 171. orr.

2 matematikan, zatiki, ekuazio edo kideko bat era sinpleenera ekarri.

Entzun, Ruche jauna: zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 384. orr.

Sinplifikatu ondoren, emaitza hau lortu zuen Ruche jaunak: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 386. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Beltz hura ez nuen ikusten: ikusmena asmazio abstraktua da, ideia garbitua, sinplifikatua, gizaki ideia bat. informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke, sintaxi sinplifikatu batekin edo adostutako kode baten bidez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 216. orr.

Diskoen gibeleko azaletan agertzen ziren dantzaren urratsen eskema sinplifikatuak segitzen zituzten, lerroz lerro. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 63. orr.

Oso irudi sinplifikatua da hori, ez baita batere ohikoa axoi bakar batetik datorren seinaleak aktibatzea neurona. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 226. orr.

Ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus