Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinplista izond sinplekerian erortzen dena.

Betiko topiko ergelenak berriro alegia, filosofia arroxa batean orain, betiko eskema dikotomiko sinplistak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 164. orr.

Erran behar da atentaduen salbaikeriak ekartzen dituela menturaz arrazoi sinplista hortara. Herria   2003-10-02

Obsesio sinplista horren ondorioz benetako irudia ez dute antzematen. Berria - Mundua   2004-09-01

Badira, halere, sinplistegia eta aldebakarrekoa dirudien ikuspegi hori baino askoz ere ekarpen kritiko interesgarriagoak eztabaida horren gainean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 186. orr.

Guztiz sinplista eta nahiko txotxoloa zen nire anarkismoa, baina ezaugarri biak ere ulertzekoak dira: txotxolotasuna, ezinbestean neurri batean, eta sinplista, hezkuntza zapaltzaile baten pean hazitakoak erantzun erraz eta sinpleak behar zituelako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 34. orr.

Zintzotasun dosi txiki batez aztertzen badugu auzia, alde batera utzi beharko dugu hain ezaguna, gogo-asegarria eta sinplista den diskurtso hori. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 102. orr.

Tamalez, sarritan planteamenduaren defentsa oso da sinplista, ebidentzia aritmetiko soil gisa azaltzen baita, bere indarra nonbait aritmetika horretan oinarritu nahirik bezala berriz ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus