Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintaktiko 1 izond sintaxiarena, sintaxiari dagokiona. ik sintaxi 2.

Askatasun sintaktikoaren gurpil zoroan gero eta barrenduago. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 184. orr.

Maiztasun-ereduek ez dutela argirik egiten egitura sintaktikoaren oinarrizko arazo batzuetan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 35. orr.

Ordena sintaktiko naturala edo alderantzikatuaren adigaia, osagarriaren adigaia (Beauzéek sartutakoa XVIII. mendean zehar) integratu daitezke oraindik Port-Royaleko gramatikaren sistema kontzeptualean, ez dago zalantzarik honetaz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 44. orr.

Perpausa ingelesaren gramatikako lege sintaktikoen arabera eratuta dagoela. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 13. orr.

Hizketa entzutean, goitik beherako (top down) prozesatzea abiatzen da: entzuleak bere ezagutza sintaktikoa, morfologikoa, lexikoa abian jartzen ditu seinalea deskodetzeko. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 117. orr.

Aldaketa sintaktiko eta morfologikoei dagokienez, arazoa ez dago hain garbi lehen begiratuan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 126. orr.

Hitzen arteko lotura sintaktikoetara jo gabe, hitzen morfologia ere izan daiteke lardaskatze prozesu honen kaltetua. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 174. orr.

Ezeztapenak eta beste aldagai sintaktiko batzuek perpausari gehitzen dizkioten konplexutasunak alde batera utzita. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 18. orr.

Uste dut antzeko zerbait egia dela hizkuntzaren ikerkuntza sintaktikoen eta estatistikoen arteko harremanari dagokionez. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 157. orr.

Hitzezko jardute-multzoak, elkarren artean uztartzen ez direnak esaldien mailan lotura gramatikalen bidez (sintaktikoak edo semantikoak). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 133. orr.

2 (logikan)

Logika bat proposatzen denean, logika horrek dituen propietate sintaktiko eta semantikoak aztertzea da logikarien zeregin nagusietariko bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

3 irud/hed

Harreman sintaktikoak dira gehienbat hegemoniarenak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 89. orr.

Alabaina, ideiak, irudiak, herdoildu egiten dira, gauza fisikoak balira bezala, ez dute luzaro irauten esamolde boteretsuen bizkarrean ondo eta tenkor itsasten ez badira, eurei bete-betean dagozkien gorpuzkera sintaktikoetara egokitzen ez badira. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasun sintaktiko (3)

egitura sintaktikoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus