Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintaxi (orobat sintaksi g.er. eta sintasi g.er.) 1 iz hitzen hurrenkera eta perpausen eraketa gauzatzen duten arauen azterketa; arau horien multzoa. ik joskera 3.

Sintaxia hizkuntzetako perpausak eraikitzeko hatsarre eta prozesuen azterketa da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 29. orr.

Esan ohi da sintaxiaren helburua hizkuntza unitateen berezko funtzioak direla, eta morfologiaren helburua, berriz, hizkuntza unitateen formak soil-soilik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 170. orr.

Morfologia, sintaxi eta lexikologiaren intrepretapena uler daiteke, sinkronia gertaera guztiak, funtsean, berdinak direlako izaeraz. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 172. orr.

Ingelesaren sintaxiaren deskribapena errazteko. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 92. orr.

Hizkuntzen oinarrizko aurkezpen fonologikoak segmentalak dira funtsean eta ez prosodikoak, salbu azentuaren kokalekua [...] edo sintaxiak kudeatzen duen esaldi-doinua. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 136. orr.

Ulermenaren oihal garbian makularik utziko ez duen sintaxi garbi baten bila. Pako Aristi   «Note book» - 56. orr.

Informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke, sintaxi sinplifikatu batekin edo adostutako kode baten bidez. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 121. orr.

Hizkuntza giza bizitzaren adierazle da, haien ustez, eta herri zein arraza bakoitzaren espiritua -espiritu berezia, Volkgeist izendatzen dena- bere hizkuntzaren sintaxi eta fonetika halaber berezian islatzen da. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 49. orr.

Ezinezkoa litzateke sintaxiko kasu bati buruz arrazoitzea, termino jakin batzuen gainean egingo ez balitz arrazoibide hori. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 175. orr.

Musika hori sintaxiaren barru-barruko joskeran dago, eta, doinu horretaz jabetzeko, ezinbestekoa da klasikoak irakurtzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 255. orr.

Tesia, antitesia eta sintaxia. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintaktiko.

Hizkuntzaren sintaxi egitura erabaki ondoren, hizkuntzaren benetako ibilian sintaxi egitura hau nola erabiltzen den iker genezake. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 138. orr.

Ezin da onartu sintaxi teoriak fonologia eta morfologiako arazoak noiz konpondu zain egon behar duenik. unitate sinple eta bakungaitzak ez diren hitzak ez dira funtsean bereizten esaldi ataletatik, hau da, sintaxi gertaeretatik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 172. orr.

Ulergarritasunaren muga gaindituta, morfologia eta sintaxi arauak haustera iristen dira horrelako ariketak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 174. orr.

Hitz, sintaxi eta metafora sistema. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 107. orr.

Hizkuntza batean eskuragarri dauden sintaxi eragiketak nola erabiltzen dira hizkuntza horren benetako erabileran? Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 130. orr.

Joskerari dagokionez, nabarmena gertatuko zaio inoizka hegoaldeko irakurleari aditzaren sintaxi-jokoa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 13. orr.

Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 47. orr.

Esango dugu sintaxi mota honek zerbaiten argitzen digula pentsaera semitikoa? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 276. orr.

Hizkuntza jakin bati buruzko sintaxi ikerkuntzak aztergai den hizkuntzako perpausak sortzeko lanabestzat har daitekeen gramatika bat egitea du helburu. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 29. orr.

3 irud/hed

Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 198. orr.

Irudien sintaxia, berariazkoa eta berria, airean esekitako pixontzi handi baten antzekoa da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 140. orr.

Koldo Izagirreren hizkeraren berezitasunetako bat gizakiak dagoenari mintzatze hutsaz eragiten dion indarkeriari uko egitean datza, giza sintaxiaren alderik bortxatzaileenei muzin egitean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 59. orr.

4 (logikan)

Sintaxiaren arloan gaudenean, formulek ez dute esanahirik, sinboloen segidak dira soilik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 141. orr.

Defini ditzagun orain logika horren sintaxiaren oinarriak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 146. orr.

Beraz, sintaxiaren arloan aztertzen diren kontzeptuak honako hauek dira: axioma, teorema, ondoriotasun sintaktikoa, froga formala, konsistentzia, etab. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

Orain arte egin duguna QL logikaren sintaxia definitzen hastea izan da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 148. orr.

Orduan hizkuntzaren analisia zientzia matematikoetan barneratu zen, batez ere proposizioen sintaxiaren eremuan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintaxi egitura (4)

lexikoa eta sintaxia (3)

sintaxiaren eta semantikaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus