Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sirena 1 iz mitologiako itsas izakia, burua eta gorputz erdia emakumearenak eta sabelalde eta buztana arrainarenak zituena, itsasturiak galarazten zituena. ik itsaslamina.

Ontzia uhartetik hurbil samar zihoala, sirenak konturatu egin ziren, eta kantuan hasi ziren, esanez: "Hator, Ulises, akaiar ospetsu hori; hurbildu, eta entzun gure doinua; gozatu eta gero, joango haiz”.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Edo itsasoan bi sirena balira bezala, bi sirena kantari eta marinelen zoragarri balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

Elkarren ondoan etzanda zeudela, sirena batek Wendy oinetatik hartu zuen eta, suabe-suabe, uretarantz eramaten hasi zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Beste batean, ordea, sirena bat urkatu behar izan zuen, hain omen ziren handiak marinelen artean egin zituen sarraskiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Erregina bat ageri da zuen karrika nagusian, herriko armarritik jaitsitako sirena zangoduna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Orduan olatuak ere ikusiko zenituzkete, eta sirenak kantuan entzungo.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.

Umeak beti dabiltza inguru hartan igerian, sirenekin jolasean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 91. orr.

Euri osteko egun eguzkitsuetan, sirenak saldoka biltzen baitira orduan, eurek egindako burbuilekin jolastera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Zabal-zabal eginik, sirena-antzo diote lipar batez igeri eutsi arropek; bitartean zuelarik abesten kanta zaharretarik, bere larria sentitzeko gai ez denaren gisa, edo jatorriz elementu hartara egokitua den izaki bat irudi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edo sirena-ezkatak ekarriko zituen azalean itsatsita, baina ez zen gai izango gertatu zitzaiona kontatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 71. orr.

3 urrutira entzuten den hots tresna, abisu gisa erabiltzen dena.

Gero, anbulantzien eta polizia-autoen sirenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Bi poliziak tirokatu eta gero, ihes egin zuten bulebarretik gora, sirena jo eta jo.     «Bizia lo», 2003 - 73. orr.

Gauez, Anderlecht auzoan sirena azulen alaruek mindu dituzte gure belarriak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Balazta-hotsak, oihuak, sirena gehiago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Erdian, suhiltzaileen autoa, sirena eta guzti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

Gaua bake-bakean dago eta soil-soilik sirena baten argi distiratsuek urratua da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 86. orr.

Anbulantzia edo antzeko ibilgailu bat sirena intzirika daroala pasatzen bada, soilik bertako biztanleek begiratzen diogu haren ibilbideari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 127. orr.

Handik gutxira polizia etorri zen sirenak uluka.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 175. orr.

Moto, auto, kamioneta, sirena guziak pizturik, oihuka marrumaka, nehon gelditu gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.

Ondotik sirenen hotsa aditzen hasi zen eta zenbait anbulantzia pasatu ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Une hartan, fabriketako sirenak orroka hasi ziren, egun hartako lanaren amaiera lau haizetara aldarrikatuz. elur fabrikako sirenak jo eta ontziola aldeko zerra eta mailu hotsa isiltzen zenean neskamutikoak etxera itzultzen ziren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Zarama biltzaileak beren kamioiekin, langileak lanerantz, mozkorrak etxera bidean, okindegietako usaina, negozioak irekitzen, fabrika eta ontzietako sirenak muuuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Sirenak durundika gure inguruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Ez zirudien soinu lurtar bat, ez zen fabriketako tutuen gisako sirena bat, soinu ikaragarri ozen bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Meatzarien haurrek, sirena baten oihuak lur azpiko eztandaren bat aldarrikatutakoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 54. orr.

-Alfako sirena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sasoi elezaharrezko hartan, arratsaldero, bost eta erdietako sirena-tutuak jotzen zuenean, enplegatuetariko inor ez zen etxeratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Ospitalerantz zihoala Harlemgo kaleren batetik sirena uluak zetozen. barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Sirena-dei batzuk entzun nituen urrun samar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Batzuetan, sirena-jotzearen ondoren laboratorioan ixten nintzen luzaroan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Aitak itsasaldeko paseoan barrena doan argi eta sirena herrenkada seinalatzen dio semeari.     «Bizia lo», 2003 - 74. orr.

Inguruko jendea, suhiltzaileak, anbulantziak, ertzainak... sirena eta argi festa antzeko bat izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 237. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxerako bidea hartu nuen, neure buruari galdetuz nolatan ez nuen entzun alarma sirenarik. Polizia-sirenak gailendu zaizkie trafikoaren eta euriaren hotsei, Euskaldunara heltzen zaudetela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

6 sirena-hots (orobat sirenots g.er.)

Kanpoan, itsasontzi baten sirena hotsa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Sirena hotsa eta anbulantziak kanpoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Hartan, sirena-hots bat hurbiltzen ari dela konturatzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Egun osoan, Poliziaren helikopteroa ibili zen hiriaren gainaldean eta anbulantzien edo polizia-autoen sirena hotsak noiznahi entzuten ziren.  Berria - Harian   2005-07-09

Arriaga pareko semaforo gorrian geldi zeudela, Poliziaren auto bi igaro ziren ondotik sirena hotsean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Antzerkira eta kontzertuetara joaten ginen, zeinak noizean behin ekitaldiaren erdian eteten baitziren aire-alarmen sirena-hotsera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Kaleek gerra bateko gertalekua ziruditen, tiro eta sirena hotsaren oihartzunak barreiatzen zuela dena estaltzen zuen ke lodia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sirena hots (8); sirena hotsa (13); sirena hotsak (19); sirena hotsak entzuten (3); sirena hotsen (3)

sirenak jo (3)

sirenen kantua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus