Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sistematiko 1 izond sistema bati dagokiona edo jarraitzen diona, sistema baten araberakoa dena.

Algoritmo sistematiko baten laguntzaz egin zitekeen eragiketa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 367. orr.

Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 202. orr.

Gertakari-mordo baten azalpen sistematiko eta antolatua eskaintzeko aukeraren arabera. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 163. orr.

Zelanok espiritualitate-tratatu txiki sistematikoa eskaini nahi die anaiei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 277. orr.

Oro har, euskal literaturan ez dago kritika sistematikorik, ez gara antologietan sartzen, eta ez dugu jakiten ahal zer oihartzun duen gure lanak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 292. orr.

Gizartean andreen kontrako eraso sistematikoak gertatzen dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 174. orr.

Idazlantto honen helburua ez da, hala ere, lan sistematiko baten osatzea izanen, ez tesi berezi berri baten aurkeztea. itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 21. orr.

Bilaketa-ahalegin sistematiko batean murgildu zen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 164. orr.

Gezur sistematiko eta kalkulatua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 174. orr.

Lan-molde hura ildo sistematiko bati ekitea baino eramangarriagoa balitz bezala. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 88. orr.

Gehien jota kontzeptuak eratzeko arauak alderaketa sistematiko baten bidez erka daitezke eskualde bataren eta bestearen artean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 73. orr.

Ohar bedi soiltasuna neurri sistematikoa dela. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 81. orr.

Jelosia sorgor horrek Florenten aurkari sistematiko bihurtu zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 214. orr.

Euskararen erabilpena izan dadila sistematikoa herri-dokumentu guzietan. Herria   2004-12-16

Mende bat baino ez da modu sistematikoan lantzen hasi dela. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 195. orr.

Ez al zen, baina, fisiognomia zientzia zuhur eta sistematiko bat? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 151. orr.

Arrazoimenaren batasun sistematiko beteginean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 280. orr.

Modu sistematikoagoan ikusiko ditugu berriro 3. kapituluan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 101. orr.

Eztabaida bideratu zuten egiaren bila era sistematikoagoan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 61. orr.

Estatuak bizitza ekonomikoan modu sistematiko eta koherentean aurrenekoz parte hartu zuen alditzat har daiteke merkantilismoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 35. orr.

Estilo batzuek modu sistematiko batean desitxuratzen dituzte beren irudiak ikusgai denaren bertsio errealista batekin alderatuta. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 269. orr.

Benetako hizkuntzaren konplexutasun itzela berreraikitzea, era sistematiko eta dotore batean. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 161. orr.

2 (adizlagun gisa) ik sistematikoki.

Horren ongi, horren luze, horren sistematiko. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 91. orr.

Euskararen edo hizkuntzaren izpiritua Unamuno baitan sistematiko arakatzea, zeregin iluna eta labainkorra da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 101. orr.

Volksgeistaren presentzia letra espainoletan ez da neuk sistematiko inoiz arakatu dudan, eta, dakidala, inork artaz arakatu izan duen gaia. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 24. orr.

3 ez-sistematiko izond

Ondorengo oharrok ez dira izango irakurzale batek afiziozko irakurketa libreetan -ez sistematikoak-, urteetan zehar, aspalditxo gehienak, gustu lukeen baino usuago, aurkitu izan dituen adibideen oroitzapen mortxaka besterik. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus