Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sobiet 1 iz Errusian, 1917ko iraultzaren garaiko langileen edo soldaduen ordezkarien batzordea.

Bezperan, hiriko sobieteko idazkariarengana joana nintzen eta ebakuazioaz galdegin nionean, emakumea haserre bizian jarri zitzaidan. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 10. orr.

Rollebonen iloba, 1810ean tsarraren poliziak eraila, haren paperak bahituak eta artxibategi sekretuetara eramanak, eta ehun urte geroago, sobietek, botereaz jabetu ondoren, Estatuko liburutegian utzitakoak; bertatik ostu nituen nik 1923an. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 166. orr.

Hego Osetiako Sobiet Gorenak Ipar Osetiarekin batzeko erabakia onartu zuen. Berria - Mundua   2004-08-18

1973an Politburoan sartu eta Sobiet Goreneko Presidiumgo lehendakari izan zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 26. orr.

1917: Tashkenteko sobieta abian. Berria - Harian   2005-05-19

Egun hartan Petrogradoko herriak, sobietetan antolaturik, Petropavlovski gotorlekua hartu zuen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 77. orr.

Uzbekistan Turkestango Sobiet Errepublika Sozialista Autonomoaren zati bilakatu zen. Berria - Harian   2005-05-19

Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 136. orr.

Sobiet iraultzaren sasoian «sentimenei loturiko artea» nagusitu zen. Berria - Kultura   2004-11-04

Estonia, itxuraz, beste errepublika bien aldean Sobiet garaiko azala galduen duen izaki gaztea da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 225. orr.

3 Sobiet Batasun [193 agerraldi, 19 liburu eta 91 artikulutan] Sobietar Batasuna.

Geroago ere berriz egon zen Errusian, hau da, ez ja Errusian, Sobiet Batasunean baizik, egunkari handi bateko mandatari. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 15. orr.

Begira zer gertatu den garai bateko Sobiet Batasunaren barruan zeuden herrialdeekin. Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Elurretako Lehoinabarra proiektua gauzatu zuen Sobiet Batasun ohian 7.000 metrotik gora dauden bost mendiak igota. Berria - Kirola   2004-10-19

Mundu Gerraren amaieran, 1944an, Estonia Sobiet Batasuneko errepublika sozialista sobietar bat gehiago bihurtu zen. Berria - Kultura   2006-01-03

Txekoslovakian, Sobiet Batasuneko agintari komunisten kontrako mugimendua sortzen da, tankeek isilarazten dutena. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 83. orr.

Sobiet Batasuneko KGBko saila. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 126. orr.

1970eko hamarkadan Bulgariako eta Sobiet Batasuneko atletak hasi ziren kreatina kirolean erabiltzen. Berria - Kirola   2004-01-30

Sobiet Batasunak, edota Maoren Txinak eragin oso negatiboa izan zuten ingurumenean; estalisnista, nolabait esanda. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 314. orr.

Jakina, Sobiet Batasunean zer, eta huraxe aplikatzen zen haren mendeko herrialdeetan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 44. orr.

Sobiet Batasunaren literaturaren historian gehiago dira atxilotutako, erbesteratutako, tiroz jotako idazleak, etxean lasai-lasai idatzi dutenak baino. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus