Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sobratu, sobra(tu), sobratzen 1 da ad soberakin gisa gelditu. ik soberatu.

Nire gurasoei ez zitzaien askorik sobratuko hileko soldatatik, baina sobratzen zen apur hura gordetzen ohituagoak ziren gastatzen baino. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 16. orr.

Sukaldariak esku ona zuen haietarako, eta Sawyer jatetxean ez zen behin ere sobratzen saltxitxarik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 257. orr.

Antonio Musu-tristeren azalpenei kasu egitera, guti batzuk baizik ez ziren sobratu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 212. orr.

Ez zitzaiola inch bat ere sobratzen. hain zapore gaitza zuten, ezen uko egin bainion sobratu zena saltzeari. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 12. orr.

Igandean sobratutako arrozesnea jaten hasi zirelarik begietara behatu zion. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 250. orr.

Sukaldariak beti gordetzen dizkie sobratutako ogi pusketak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 181. orr.

· 2 du ad aurreztu, aurreratu.

Konponduko dugu dirua sobratzen dugunean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 74. orr.

· Egin beza berorrek, etxekoandre, mantarren batzuk sobratzeko moduak, norberak behar duena ez da-eta faltatuko, nik ere min pixka bat bai baitut nire gerruntzean. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 53. orr.

Sokrates maitea, ez al duk zikuta apur bat niretzat sobratua? Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus