Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sorgin 1 iz herri sineskeriaren arabera, deabruarekiko hitzarmen baten ondorioz edo, indar ezkutuen jabe den gizona edo, bereziki, emakumea. ik azti; sorgino.

Sorgin bat omen zen, katu bihurtzen zena, oker egiteko eta gaizki obratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Igrainek hiru alaba ere izan zituen, eta haietako batek, Morganak, aztikeriak ikasi zituen, eta sorgin bihurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

150 sorgin atxilotu zituzten eta horietatik 31 epaitu 1692. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 86. orr.

Salemgoa dun mundu berri osoan sorginen aurkako prozesu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Jakin bazekien hura azti eta sorginen herri bat zela oso-osorik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Ehundaka sorgin eta aztik ezagutu dituzte metodo honen onurak!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Aztikeriari berehala antzeman zioten eta, sorgin batek arao egokiak esan zituelarik, Badr erregea atzera gizon bihurtu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Baztertu genuen bigarren basoa pagadi lerden bat izan zen, munduko sorgin guztiak kontentu jartzeko adina amanita muscaria ikusi baikenuen bertan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Zer aurkituko gona-barrenean, eta Katalina sorgin Gezalakoak urkamendian kantatu zituen zeruaren kontrako bertsoak!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Bere barruan desegin eta berregin behar da pagano, turko, protestante, sorgin, komunista, masoi, abertzale gaizto hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Garai bateko sorgin, belagileei, etab. harpia esaten zitzaien, uste baitzen buru inguruan nolabaiteko argitasun edo halo bat zutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.

Emaztea Arberatzekoa zuen, Estefania, emakume furfuriatsua, sorgmailgmailgina bezain itsusia eta sendabideetan aditua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorgin garai ilebeltz bat zegoen han, esmeralda-koloreko soinekoz jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.

Egunak joan ahala, etxekoandre zaharrak sorgin gaizto nazkagarri baten gero eta itxura handiagoa zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Bath-eko sorgin zahar batzuek bazuten liburu bat, behin irakurtzen hasiz gero, ezin zena utzi!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Fred eta George ikusi zituen, sorgin konkordun begibakar baten estatuaren atzetik berari begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Sprout andereñoa sorgin txiki mozkote bat zen, bere adats soltearen gainean adabakiz jositako kapela zeramana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

McGonagall andereñoa, ilea motots sendo batean bildua zuen sorgin betaurrekoduna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.

Stan goitik behera etorri zen, atzetik sorgin berdexka bat zuela bidaiatzeko kapa batean bildua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

1553an jaio zen Pierre de Lancrek, ustezko sorginen ehiztari sutsuak, idatzi zuenez, "itsasoa biderik gabeko bidea da".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 114. orr.

3 (hitz elkartutean)

Sorgin praktika bat da, espirituak lasaiarazteko, gaixotasun bat uxatzeko edo euria eginarazteko egiten dena.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.

Alferrekoak izan zituen uzkurtze deseroso haien kontrako sorgin-neurri guztiak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

Giuliak, esan beharra dago, bazuen sorgin puntu bat, eskua irakurtzen zuen, aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Hiltzera zetorrenan gure aingerua, eta gure aitak, balekebale, auzoan sorgin fama zeukan emakume batengana eraman zinan haurtxoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Juanis deitzen zieten berriz apoei, Fraintzi aldetik sartutako Joanes izenaren sorgin sonak eraginik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Hona xuxen heldua gauaren sorgin-ordua, noiz hilerriek ahoak baitituzte zabaltzen, eta infernuak berak mundu hau bere arnasaz kirasten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 141. orr.

Asteartea, martitzena, toki askotan, sorgin-eguntzat omen zeukatela oroitarazten digu Azkuek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Crackerra ireki egin zen eta sorgin-kapela puntadun handi bat agertu zen, gainean putre disekatu bat zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Dena betiko azti eta sorgin-familietan gorde beharko litzatekeela iruditzen zait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.

Sorgin-zeloz konpondutako makila magikoa atera zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Sorgin Astekaria-k antolaturiko Irribarrerik Xarmagarrienaren saria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Santo Domingon jendea oso sinesbera da sorgin eta azti kontu horietan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Harry Potter aztia zen..., Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan lehen ikasturtea egin berria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Sorgin Ordua, Celestina Warbeck sorgin kantari ospetsuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

4 (izenondo gisa)

Harryren guraso hilak, ama sorgina eta aita aztia, sekula ez ziren aipatzen Dursleytarren etxean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Garaia eta argala da, eta sudur luze bat eta emazte sorgin bat, Darlene izenekoa, dauzka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Sorginen lagun sorgin batek ez omen du besterik merezi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Euskal usarioan izen sorgina da Txomin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Gaur, apeo hartako hitz sorgin batean trabatu zait gogoa: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

Zer egin zuen euskarazko jendeak hitz sorgin horrekin?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Izenak ozentasun sorgina zeukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Zenbat holako mezu sorgin gordetzen ote du, onomatopeiko ustean askotan ijito hizkera disimulatua baizik ez den kanta xarmagarri askok?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

Buhame sorgin madarikatu horiek katuaren begiak zauzkatek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

5 (irud/hed edo irain gisa)

Txiki-txikitatik umezurtz, sorgin hutsa omen zen izeba batenean bizi zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

"Beste sorgin horrek menpeko edukiko ez balu", damu doinuz adierazi zuen koadrilako batek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

Hitzezko galtzerdien inbentarioa osatzeari ekin diozu, kirioen sorgin-erratza hegazkin, dudako hodei guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Munstro, sorgin, zeken deitzen zuen, aurreneko senarra hil zuen arte ez zela Peshe lasaitu esaten zuen, seguru, eta gauza berbera egingo ziola berari ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Sorgin zaharrak kalera bota nau eta ez dizkit nire gauzak bueltatu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.

Ez al dira neska gehienak sorgin samarrak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Sorgin handiak eta urdanga are handiagoak, biak ere!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.

Bai: ni, Maria Aranzazu, eta sorgin galanta zu!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Sorgin alua!, doala pikutara, ze arraio!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

-Sorgin zahar hori! -esan zuen Gavardek purrustan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

Sorgin zikina!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Sorgin alaena!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Hobe erreko balute atso sorgina!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Nun mila sorgin egonak zirezte orai arte?  Herria   2003-10-30

6 sorgin afari gauerdiko afaria.

Ailegatu, amaren saihets berora bildu eta, xera batzuk eginda, sorgin-afari batez gozatzeko parada ez nuen, menturaz, galdua oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Euskadi Irratian bazen orduan Sorgin afaria izeneko irratsaioa.  Berria - Kultura   2004-03-20

7 sorgin-argi ispilatzea, ispilukeria.

Kamioian dabiltza hara-hona, basamortuko sorgin-argiak baino iheskorragoak diren helburuen bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

· Sukalde erdian zintzilik bonbila hura jarri zigutenean, barruan hari bakarra bihurrituta ipurtargia zirudiela, dirdira izugarria egiten zuela iruditzen zitzaigun, sorgin-argia halakoa, eta amonak bekokian eskua jarri eta itzala eginez begiratzen zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

8 sorgin-baratxuri mahastietan eta leku hareatsuetan hazten den baratxuri mota (Allium vineale).

Krisopidoak, izainak, sorgin-baratxuria (Allium sorginium) eta odolurra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

9 sorgin belar (orobat sorginbelar) zenbait landareren (Atropa belladona, taraxacum officinale...) herri izena.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Arekatik errekasto distiratsu bat igarotzen zen, belar-pusken eta sorgin-belarren artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

10 sorgin dantza

Indar hartzen ari zen sua ezpalei itsatsirik, txinpartaka, gero eta sorgin-dantza biziagoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Ametsetarik bezala, ikusten nituen ene aitzinean dantzan ari, halako sorgin dantza bitxi eta ergel batean, Magali, Jakes eta ikaragarriko beldur zoroa emana zidan kukua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Hor emaiten dituzte hamabortz bat dantza mota, hala nola "Mutxikoak", "Euskaldunak", "Sorgin dantzak", "Makila dantza", "Alemanak", "Xubandiarrak", "Marianak" eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

11 sorgin ehiza oinarri politiko edo ideologikoa duen esetsaldia.

Antiamerikar Jarduerei Buruzko Batzordeak, McCarthy ospetsuaren sorgin ehiza bideratu zuen harexek, Gustavo Durani ekin zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.

Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

«Aberriaren zimendu moralak hondatzeaz» salatu zituzten intelektual taldeen kontra aurrera eramandako sorgin-ehiza ospetsua, historia maiz errepikarazten baitute hainbatek.  Berria - Kultura   2006-02-05

Bere kontra abiaturiko sorgin ehizaren inguruan zalantzarik ez du [...]: «Jakina da gehiegikeria honen atzean Alderdi Popularraren hauteskunde interesak daudela».  Berria - Kultura   2004-01-31

Juan Carlos Goienetxek salatu du EAren Zuzendaritzak alderdiko kritikoen kontrako «sorgin ehiza» hasi duela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Gazteen aurkako «sorgin ehiza» salatu du Segi erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Guardia zibilek herritarrak ondo ezagutzen zituzten eta sorgin ehizari ekingo zioten laster.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Sinistu nahi nuke asko eta asko garela ETArekin nazka eginda egonagatik ere argi eta garbi daukagunak sorgin-ehiza ez dela konponbidea, gure arteko su etenik gabeko hau ezin dela egurrez estali.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

· Asmatzeko zer ote ziren Joana Arkekoaren edo Savonarolaren denboretako inkisidoreak, bai eta zer izan behar zen de Lancre jujearen eta Etxauz apezpikuaren Euskal Herrietan, estatuek eta Erromako elizak, eskuz esku, zeramaten "sorgin ehiza".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

12 sorgin erdara ik beherago 18.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Sorgin erdara ez izan arren, zenbakiak era bitxi batean zerrendatzeko aukera eskaintzen digu euskarak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Sorgin erdara ez izan arren, zenbakiak era bitxi batean zerrendatzeko aukera eskaintzen digu euskarak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

13 sorgin gurpil gurpil zoroa.

Hortaz, ezin da sorgin-gurpiletik atera, ezpada zenbait egia hasieratik onartuz, a priori eta behin betiko ezarritzat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

Dena aurrera egitea duk, eta zenbat eta handiago hobe beti, dirua etengabe mugitzeko sorgin-gurpil zoro zentzugabe batean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

14 sorgin haize zirimola, haize zurrunbiloa.

Ur zikina ibaian, sorgin haize zakarra Hansel eta Gretelen tximak nahastuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.

Sorgin-haizeak plastikozko poltsak altxatuko ditu errepideetatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Tximistak, Jainkoak bidalitako gezi azkarrak ziren; ekaitz aurreko sorgin-haize zirimolatsua, berriz, bere sudurretako haize-bafada beldurgarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

15 sorgin harri filosofoen harria, alkimistek erabiltzen zuten gaia, metalak eta beste zenbait gai urre bihurtzen saiatzeko. ik harri 17.

Alkimiaren antzinako ikerketa sorgin-harria egitearekin lotua dago; kondairazko substantzia bat, ahalmen harrigarriak dituena da berau.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.

Sorgin-harriaz berri asko zabaldu da mendeetan zehar, baina gaur egun dagoen harri bakarra Nicolas Flamel jaunarena da, alkimista ospetsu eta operazalearena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.

Pentsatzen ari ginen ea esango ote diguzun zer ari den sorgin-harria zaintzen, Fluffyz gain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 209. orr.

15a sorgin kutxa (corpusean sorginkutxa soilik)

Gaur deskubritu dudanez ordea, Brooklyngo zubia maratilaz betetako sorginkutxa da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

16 sorgin lore txikoria-belarraren lorea (Taraxacum officinale).

Oraindik urdindu gabeko lizuna, hauts zuri harroa, txikitan hainbeste maite genituen sorgin-loreen antzekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.

17 sorgin orratz (orobat sorginorratz) burruntzia (Libellula).

Gogaikarri bakarrak, hauexek: ezin konta ahala sorgin-orratz, Herbert bera bere aurrera segitzeko hisiarekin, eta sugeak egon zitezkeelako pentsamendua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Okasioaren ohoretan, apaingarriz beteriko soineko berde bat zeukan jantzita, eta sorgin-orratz handiegi eta distiratsu baten antz ikaragarria zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Sentitzen zuen gorputza hegaka hasiko balitzaio bezala, sorgin-orratz bat sentitzen zen sarjentu mozkote sendo hura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

· irud/hed Horregatik ez dute ikusi bi puntu zeruan, metalezkoak, bi sorgin-orratz erraldoi, hodei gero eta zuriagoen itsusgarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

18 sorgin solas ik gorago 12.

Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Lehenbizikoaren kasuan "Harrikada futurista prepositiboa" izeneko testua eman dut jatorrizkoaren ordez, eta bigarren kasuan gurean erabili izan den zapo-erdara, ahuntz-erdara edo sorgin-solas deritzeten horietako batean moldatu dut testua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus