Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sortzaile (orobat sorle g.er. eta sortzale g.er.) 1 izond sortzen duena.

'Irakurle handi bat' horrek irakurle sortzailea esan nahi zuen; alegia, bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 95. orr.

Hori oso injustua eta zaila izan daiteke jasateko emazte sortzaile batentzat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 160. orr.

Deus ez dela gertatzen, deus ez sortzen, kausa sortzaile eta eragile batek sortaraziz eta eraginda ez bada. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 71. orr.

Arrazoimen beregain, jatorrizko eta sortzailea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 236. orr.

Nor da, bada, agente sortzaile hori? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 100. orr.

Txinparta sortzaile bat ezin dela piztu erantzun bat gabe eta erronka bat gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 402. orr.

Bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 140. orr.

Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 295. orr.

Venusen himnoak naturaren alde sortzailea kantatzen du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 18. orr.

Jakin-minezko zirrara sortzailerik gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 402. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 102. orr.

Euren web orrian atalik deigarriena Erresistentzia sortzailea (Creative resistance) deitutakoa da. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 45. orr.

Tradizioa ikuspegi sortzailetik bizi nahian. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 49. orr.

Izaera [...] aztertu nahi luke artistak, baina modu sortzaile batez aztertu ere; sorkuntza arma bakartzat harturik alegia. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 93. orr.

Sarkin galanta den arren, Touretteren sindromea modu sortzailean ere erabil daiteke. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 92. orr.

2 (izan aditzarekin)

Jaungoiko bakarra eta ahalguztiduna da, arima eta gorputz ororen Sortzaile eta Egilea. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 351. orr.

ik beherago 6. 20726

Ama ez da haurraren sortzaile, baizik eta erein berri den haziaren zaintzaile baino ez. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 275. orr.

Ontasuna ez da egina, ez da sortua, ez da jaioa; sortzailea da eta bere baitatik sortzen du gizaki ona. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 13. orr.

Bada mamuen beste sortzaile bat, erabat erabakigarria dena: beldurra. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 66. orr.

Gogoan dut Botanikoaren sortzaile izan zen Carlos III.ari buruz mintzatu zitzaidala asko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 85. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 11. orr.

Enbrioiaren formen eta egituren sortzaile diren gertakari konplexuen sekuentziari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 121. orr.

Ez da harritzekoa [...] biak izatea pentsamendu politiko modernoaren sortzaile eta historia osoan biak izatea gaizkien ulertuak. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 22. orr.

Xabier Azurmendik, Atzoko Zegama liburuan, "Cara al Sol"en sortzaile izandako Joanito Telleriaz ari dela, Aizpurutxiki albokaria aipatzen du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 62. orr.

Grina horixe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 26. orr.

Joanes pertsonaia ez baizik haren sortzaile Domingo de Agirre zena ekarri nahi dut orriotara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 69. orr.

Gutxiengo bat, sortzaile izan ordez menderatzaile soilik bilakatu dena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 253. orr.

Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 156. orr.

3 hizkuntzalaritzan, generatibista.

Teoria Sortzailearen eremuan, funtsa Chomsky-ren Fonologia Sortzailea edo Generatibista, orain "klasikoa" deitzen dena da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 74. orr.

Fonologia Sortzaile klasikoak. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 57. orr.

Gogoan izan Kiparsky-ren [...] fonologiazko ikuspegia, teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 59. orr.

Sortzaile edo generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 81. orr.

Irudiaz jabetzeko "sakoneko" mekanismoen eta hizkuntza menderatzekoen artean ahaidetasun bat dagoelako hipotesitik abiatuta irudiaren semiologia "sortzaile" bat oinarritzeko ahaleginetaraino. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 232. orr.

· 4 iz sortzen duen pertsona.

Munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 8. orr.

Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 96. orr.

Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin. Elizen arteko biblia   1 Kro 9,35

Estoikoen eskolaren sortzailea izan zen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 286. orr.

Sabino Arana, EAJ alderdi abertzalearen sortzailea eta karisma handiko liderra. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 81. orr.

Loiola, Inazio (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556), armada gaztelarreko kapitaina, Iruñean nafarren kontra zauritua, Jesusen Konpainiaren sortzailea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 311. orr.

Estatu unibertsal sinikoaren sortzaile iraultzaileak, bere hiriburutik zabaltzen ziren bideak egin zituen, eta ongi antolaturiko ikuskatzaileak erabili zituen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 35. orr.

Euklides, geometriaren aita, optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 19. orr.

Pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 55. orr.

Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 202. orr.

Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetariko bat eta zuzendaria izan zen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 277. orr.

Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 289. orr.

5 (arte eta literaturan)

Sortzaile batek (idazleak, margolariak, kantariak, antzezleak) inoiz ez baitu ahazten bere obrari buruz esan den gauzarik mengelena ere. Pako Aristi   «Note book» - 50. orr.

Kantariek, poetek, artistek eta oroz bat sortzaileek mugimendu horretan, arraiki parte hartzen zuten. Itxaro Borda   «%100 basque» - 71. orr.

Sortzailea nartzisoa eta masturbazioari emana izaten da, ez du [...] bestek sorturikoa maitatzeko behar den eskuzabaltasuna. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 12. orr.

Erlojupeko sortzailea da bertsolaria. Andoni Egaņa   «Hogeita bina» - 31. orr.

Kantu profanoen sortzaile famatu bat zegoen, Enperadoreak poeta koroatu zuenetik "bertsoen errege" deitzen ziotena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 762. orr.

Sekulan ez du sortzaile batek beretzat sortzen, sortzea komunikazioan sartzen den harremana baita. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 144. orr.

6 (Jainkoaren izen gisa)

Horrelaxe iristen gara Jainkoaren, hots, Sortzailearen, existentzia frogatzera. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 15. orr.

Haiek ere ez al dira, bada, Sortzaileak sortuak? Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 148. orr.

Sortzaileak munduko parte askotatik jasotako buztinarekin egin zitian Adan eta Eva, horrela gizaki guztiok etxean bezain eroso sentitu gaitezen munduko parte guztietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 219. orr.

Nork konta merezi bezala haren gozamena, sorkarietan Sortzailearen jakinduria, indarra eta ontasuna kontenplatzean? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 231. orr.

Sortzaile ahalguztiduna eta beraren zerbitzari Frantzisko dohatsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 267. orr.

Edozelan ere Sortzaile onberari eskerrak emateko arrazoirik ez zaizu falta. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 157. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina badago besterik ere: itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 187. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publizitate-sortzaileen lana, hain zuzen, zenbat eta nolako kodeak erabiltzen diren, era bateko edo besteko estrategiez baliatuz irakurri ahal izango diren irudiak sortzea da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 234. orr.

Ziur naiz literatura-sortzaile askok benetan eskertzen dituztela halako kritikak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 175. orr.

Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 180. orr.

Hondakin-sortzaile handienak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 34. orr.

Minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa. Berria - Gaiak   2004-11-23

Aho barrunbeak, aldiz, hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Arimak gorputzaren sentimenen eraginez jasotzen dituen inpresio guztiak iritzi-sortzaile izan daitezke, ez dute, baina, zientziarik sortarazten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 51. orr.

Jeloskorra zela eta jelosia-sortzaile ere izan zela. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 30. orr.

Ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 60. orr.

Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile. Elizen arteko biblia   EsZ 15,6

Iraganeko historiak erakutsia zuen elkarrenganako beldurra ekonomi gabezia bezain gerra-sortzaile indartsua zela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 370. orr.

Besoak aberastasun sortzaile dituztenei. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 91. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

I. jauna erretinako konoez ari zen ikusten [...] baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 52. orr.

Hipotesi baino ezin zitezkeen izan, mutazioen eta X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez lorturiko datuen araberakoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 54. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lafittek idatzi du, kongregazio sortzaile bokazioa zeukala uste izan zuela Arbelbidek. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus