Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sufrikario (orobat sofrikario; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufrikario agertzen da) 1 iz sufritzea; pairamena, oinazea, nekea.

Onez eramatea deliberatzen den sufrimendu horietako bat zen, eta ez gure gorputz osoak estiratan bezala kontra protesta egin ohi duen eten beharreko sufrikario horiek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 108. orr.

Inguraturik naukaten burtzoramenduen eta sufrikarioen mende. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 245. orr.

Horrek guztiak min eta sufrikario gehiago ekarri du, gaizkileen eta kriminalen izugarrikeriek baino, gaizkia gaizkiagatik egindakoan... Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 38. orr.

Besteak, baina, eskaria onartu ez, eta, funtsean, atsegin hartzen zuen lagunaren sufrikarioarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 290. orr.

Gauza zehaztugabeak -bizitzaren eta heriotzaren mugakoak, plazerraren eta sufrikarioaren artekoak-. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 127. orr.

Bulego-lana sufrikario bilakatzen ari zitzaion azken hilabeteetan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 136. orr.

Sentitu egin zuen nola igotzen zitzaizkion burura hiru egunetan zehar nozitutako sufrikarioak, umiliazioak eta nahigabeak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 359. orr.

Atsedenik gabeko bidaia neketsu honen sufrikarioa arintzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 190. orr.

Sufrikarioa gehiago luzatu gabe. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 393. orr.

Sukarra dut, sukar ikaragarria, edo gorputz-arimak, bata zein bestea, sufrikariotan jartzen dizkidan sukarrezko urduritasuna, hobeto esanda! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 307. orr.

Banaketa bera baino, seme-alabak galdu izana zuela sufrikario. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sufrikario beltza, beltzetan beltzik bada. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 113. orr.

Sufrikario luzeak, sastakaiaren zauria, haginkada pozoitsua, penak eta beldurrak eta aire ageriko ibilaldi luzeak zirela medio, Frodo ahiturik zegoen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 269. orr.

Hain txikia bera eta bizitza luzeak nahiz sufrikario ugariek hain zimelduta, aurpegi eta ile zuriko bola beltz zimurtsu baten antza zuen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 212. orr.

Urteetako sufrikario militantea ez baita salgai. Itxaro Borda   «Hiruko» - 92. orr.

Horrek bere sufrikario espiritualen antzezpenera iritsi nahi du segituan, baina nik nire drama nahi dut antzeztu, nirea! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 110. orr.

Sufrikario metatu hori belaunalditik belaunaldira ontasun aberats baten antzera transmititzen duzue. Itxaro Borda   «Hiruko» - 126. orr.

Alferreko sufrikariorik eragin ez zezan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriez eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 112. orr.

Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 13. orr.

Azken sufrikario-hondarrari gailendu zaio. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Edozein modutan ere, bukaera eman nion kalbario-sufrikario gisako irakurketa hari. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hau sufrikarioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus