Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sumendi (orobat su mendi g.er.) 1 iz gai goriak eta sutuak igortzen dituen edo igorri dituen mendia.

Botaaldia laster duen du sumendi baten ximinian gaude. Berria - Harian   2005-03-24

Sumendi baten erupzioak kezka eragin du Islandian. Berria - Gaiak   2004-11-04

Marteko sumendi guztien artean, lau izan ziren itzaltzen azkenak: Olympus, Arsia, Pavonis eta Ascraeus. Berria - Gaiak   2004-08-06

Gutako inork ez zuen sekula pentsatu Snowdon mendia sumendi bat izan zitekeenik: gailurraren tankerak, ordea, gutxienez berrehun oin sakon zen arro biribil harekin, eman zezakeen noski bidea hala zela burura zekigun. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 139. orr.

Urpeko sumendi bat aurkitu dute Antartika iparraldean. Berria - Gaiak   2004-05-23

Sodoma eta Gomorra sumendi zahar batzuen ahoan eraikita zeuden, eta Vesubioko labak irentsi zituen Italiako beste hiri haiek bezalatsu desegin ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 182. orr.

Saba irla, horra hor izena, aspaldiko sumendi baretu baten gaina da, Kariben galdua legez dagoena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 160. orr.

Brunok begiak itxi zituen, eta desira borboka sentitu zuen bere baitan, sumendi bateko laba nola. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 38. orr.

Karibeko erritmo guztiak odolean balitu bezala ari zen dantzan, sumendi baten gisara lehertuko balitzaizkio bezala. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 171. orr.

Popocatepel Mexikoko sumendi baten izena da, eta nire haur denboran sumendi bat bezain sutsua nintzelako [...] gure ama zenak Popo deitzen zidan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 78. orr.

2 irud/hed

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 266. orr.

Supituki, sumendi bat lehertu zen soldaduaren praketako oihal zakarraren azpian. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 14. orr.

Hala adierazten zuen gutunen tonu gero eta aztoratuagoak, zure sumendi horri amataturik eusteak gero eta lan handiagoak emango balizkizu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 32. orr.

Arropa erantzi nion, eta ahoa sumendi hartara gerturatu nuenean, Iratik harriduraz bagiratu zidan. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste itsasarte hau, uhartearen hegosartaldean, lakuaren modukoa izanen da, beste sumendi krater baten ondorioa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 247. orr.

Emazteak atzetik jarraitu zion begiradarekin eta sumendi-erupzio tankerako bat pizten zitzaiola sumatu zuen bere baitan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 138. orr.

· Gogoratu zitzaion, Carlyle-ren idazki sumendi-irudi horietako batetik, harako Anacharsis Cloots haren nondik-norakoa Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus