Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

suntsitu, suntsi, suntsitzen 1 du ad izatea edo egitura galdu, desegin edo deuseztatu. ik ezereztu. (pertsonak)

Munduko izaki guztiak, bada, suntsitu ziren: gizakietatik hasi eta abere, narrasti eta zeruko hegazti guztietaraino.   - 0. orr.

Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsi ditzan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 26. orr.

Ez garela Euskaldunak ez munduko ez Europako nazio tipi bakarra, aspaldian suntsitu beharra izan arren, beti bizirik dirauena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 45. orr.

Etsaia garaitzeko biderik errazena etsaia suntsitzea da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 168. orr.

Ondorengorik gabe utziko zaitut, eta suntsitu egingo ditut Akaben etxeko gizaseme guztiak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 80. orr.

Hori nobleak suntsitzeko bide bat litzateke, merkataritzarentzako inolako abantailarik gabe. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 22. orr.

Hau zen agindua: txikitu, hil eta suntsitu behar zirela judu guztiak, gazteak eta zaharrak, haurrak eta emakumeak, eta harrapaka hartu haien ondasun guztiak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 135. orr.

Erromatarrek kartagotarrenganako gorrotoa gorde zuten baita haiek suntsitu eta gero ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 46. orr.

Alegien garaian, uholde eta dilubioen ondoren, gizon armatuak irten ziren lurretik, eta elkar suntsitu zuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 116. orr.

Erromatarrek, herri guztiak suntsitzean, beren burua suntsitzen zuten. traba egiten badien, esku kolpe batez suntsitzen haute eta ez dun ezer gertatzen-. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 107. orr.

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herritarrak, hondatu, hil eta suntsi gaitzaten. Elizen arteko biblia   Est 7,4

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herria, txikituak, hilak eta suntsituak izan gaitezen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 140. orr.

2 (gauzak)

Aspaldi handian, greziarrek Troia suntsitu zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 11. orr.

Alemanek Gernika suntsitu zutela, bai, baina zutik zegoela artean Gernikako arbola! Berria - Mundua   2004-03-25

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 93. orr.

Herri guztia suntsitu, eta etxe bakarra gelditu zen zutik, 2002ko uztailaren 11 bitarte. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 85. orr.

Sute batek Diputazioaren eraikina suntsitzen du. Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Marracq-eko gaztelua, Napoleon ostatuz egon zen hura, hurrenez hurren kaserna eta apezgaitegi bilakatua, sute batek suntsitu zuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 63. orr.

Kostako puntu goietan zenbait gotorleku eraiki zituzten, egun suntsituak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 128. orr.

Iruñetik heldu ziren, harresiak suntsitu eta hiria sutan utzia zuten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 185. orr.

Herritarrek era berean zaldunen soro eta mahasti eta zuhaitzak suntsitu zituzten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 585. orr.

Giderrak baizik ez zitzaizkien gelditzen, piruak suntsituak ziren. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 97. orr.

Ozonoa suntsitzen duten gasen indarra biderkatu dezake atmosferaren berotzeak. Berria - Gaiak   2004-10-19

Gorputzak babes-mekanismo indartsu bat duela proteina arrotzak suntsitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 204. orr.

3 (gauza abstraktuak)

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin; frankistek errepublika suntsitu zutelarik, ez zen geratu alderdi haren aztarrenik ere. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.

Alexandrok K.a. laugarren mendean Akemenestar Inperioa suntsitzeak eta Erromak K.a. hirugarren mendean Kartagoar Inperioa suntsitzeak auzokoen gaineko nagusitasuna eman zioten Gizarte Helenikoari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 244. orr.

Erlijioek suntsitu baino gehiago bizkortu egiten dute beren jarraitzaileengan gizarte-betebeharraren zentzua. Gorputza xehatu eta arima suntsitzerainokoa izan liteke torturak torturatuari eragin diezaiokeen kaltea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 447. orr.

-Ustelkeriaren tenplua suntsi dezagun! Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 203. orr.

Robespierrek ateismoa eta antiklerikalismoa suntsitu nahi ditu, erlijioa eta kultua indarberritu, zeren eta, haren hitzetan, "ateismoa aristokratikoa da". herrialde aberatsen eta pobreen arteko amildegiak lehenean dirau, eta lehen bezalatsu ari gara orain ere ingurunea suntsitzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 32. orr.

Lana sortu, suntsitu eta aldatzen da, baina ez da banatzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 140. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Inork ez zuen gorpu suntsitu busti hura jasotzeko edo baztertzeko ardura hartu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 237. orr.

Herrialde suntsitu eder hau iragaten nuela kapitain karlista ohi bat neraman lagun. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 96. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 250. orr.

Komentu suntsitu bat. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 85. orr.

Formazioan ibili ziren hiriko kale zabal eta luzeetan barrena etxe suntsituen itzal desitxuratuen artetik. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 90. orr.

Bere ardurapean hartua zuen mundu suntsitu, nahaspilatu eta nekatuaren premiei erantzuteko herri-administrazio berri bat sortzea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 85. orr.

Amodio eremu suntsitua nintzen, hautsezko pentoka, zerutik isuri euri nitrikoa. Itxaro Borda   «%100 basque» - 146. orr.

Paperontzia, gure amets suntsituen hilobia... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 397. orr.

5 (inpertsonaletan)

Edifizio asko lur jo eta suntsitu zen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betiko suntsitu (4); dena suntsitu (13)

egoitza suntsitu (4); erabat suntsitu (43); eraikin suntsitu (4); etxe suntsitu (29); etxe suntsitu zituen (10); etxea suntsitu (13); etxeak suntsitu (8); etxebizitza suntsitu (15); etxebizitza suntsitu zituen (4); etxebizitza suntsitu zituzten (7); gernika suntsitu (8); guztia suntsitu (13); guztiak suntsitu arte (4); hainbat etxe suntsitu (6); harresiak suntsitu (4); hartu eta suntsitu (4); helikoptero bat suntsitu (4); herria suntsitu (8); herriak suntsitu (10); hil eta suntsitu (4); hiria suntsitu (9)

nork suntsitu zuen (4); oro suntsitu (4); osoki suntsitu (5)

suntsitu arte (22); suntsitu aurretik (4)

aurpegi suntsitua (4); erabat suntsitua (4)

erabat suntsituak (4); osoki suntsituak (6); suntsituak edo (5); suntsituak izan (15); suntsituak izan ziren (8)

dena suntsituko (6); erabat suntsituko (6); guztia suntsituko (4); guztiz suntsituko (5); osoa suntsituko (4)

erabat suntsiturik (6)

erabat suntsituta (15); erabat suntsituta gelditu (6); suntsituta dago (6); suntsituta daude (5); suntsituta gelditu (10); suntsituta gelditu zen (6); suntsituta geratu (19); suntsituta geratu zen (8); suntsituta utzi (4)

dena suntsitzea (4); israel suntsitzea (5); suntsitzea erabaki (13); suntsitzea helburu (7); suntsitzea helburu duen (4); suntsitzea izan (5)

dena suntsitzeko (6); erabat suntsitzeko (6); ezker abertzalea suntsitzeko (4); gu suntsitzeko (5); guztiak suntsitzeko (9); misilak suntsitzeko (4); oro suntsitzeko (5); presoak suntsitzeko (4)

suntsitzeko agindua (8); suntsitzeko ahalmena (6); suntsitzeko asmoa (6); suntsitzeko asmoz (7); suntsitzeko baimena (4); suntsitzeko gai (6); suntsitzeko helburua (4); suntsitzeko mehatxua (4)

dena suntsitzen (5); etxea suntsitzen (5); etxeak suntsitzen (10); guztia suntsitzen (5); suntsitzen hasi (5); suntsitzen jarraitu (4); suntsitzen jarraitu zuen (4); suntsitzen saiatu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus