Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talentu (orobat talendu) 1 iz gaitasun berezia; adimena.

Benetako artelanak zirela ohartu nintzen lehenengoz, noizbaiteko artista batek bere talentu eta trebezia guztiarekin eginak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Borondatea eta talentua ez dira ordea nahikoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Zailtasun hauen guztion irtenbidea aurkitzean dago Lukrezioren talentuaren distira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Goi-goiko teknikari klase batek nola jartzen duen bere talentua kasuan kasuko ideologiaren zerbitzura, ideologion zer-nolakoaz axolatu gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

Bere talentua besteen grina, irrika eta bekaitza pizteko adinakoa bazen, ez zen talentu makala, ez zen talentu koxkorra.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 62. orr.

Nondik eta nola jina zaizu gauzen esplikatzeko talentu hori? arte horietarako behar den talentua eta planta badauzkazu; baina prestakuntza falta.  Herria   2004-10-21

Quidditcheko zelaian talentu pixka bat zuelako, pentsatzen zuen besteok baino gehiago zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Talentuko jokalaria da, baina txikia eta indar gutxikoa.  Berria - Kirola   2004-11-20

Talentu askorik ez du oraintxe ezertarako.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 175. orr.

Mundu honetan zerbait egitea gustatuko zitzaidan, eta iruditzen zait ez nintzela talentu gabe-gabea ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Ez dago bere talentua pieza bateko bloke ederrean akatsik gabe zizelatu duenik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 146. orr.

Irakasle talentutsu baten aurrean nago, ez dago zalantzarik, eta, talentuari talentuarekin erantzun behar zaionez, [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Talentua ote da, sena edo suertea?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

2 (izenondoekin)

Antzezlan bikaina zuan, atalez atal ongi antolatua, begiramen bezain talentu handiz idatzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

Irribarrea ezpainetan zuen beti, jostalaria zen, bizia, alaia, eta batez ere talentu handikoa, sentibera eta saiatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Obra bikainak daude, talentu handiko idazleek idatziak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Gure asmoa da talentu apartekoak identifikatzeko prozesuak sistematizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Horrek, jakina, eskatzen du arkitektoak, esperientzia handia izateaz gainera, talentu argia eta trebetasun tekniko handia izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Talentu berezia behar duk horretarako, eta hik baduk, seguru nagok, hire aldeko apustua egin nahi diat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.

Liburuok -jakina- talentu berezko baten eta ikuskera bere kabuzko eta berezi-bakan baten fruitu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Bere talentu plastikoari ematen diot, berak filmatu nahi izanen zukeen planoa dela hartzen diot tankera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Nola liteke haurtxo jaio berri bat, aparteko talentu magikorik gabea, inoiz izan den aztirik handiena menderatzeko gai izatea?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 262. orr.

Talentu adoretsua duzu eta gizon ausarta zara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Ez da injenio izugarri baten edo talentu neurriz gaineko baten emaitza ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Talentu izugarriko jokalaria.  Berria - Kirola   2004-02-24

Kolorearen ikusmena galtzeak [...] artearen mundua galtzea ekarri baitzion, eta harexek bideratua zuen bere talentu eta sentiberatasun nabarmenki ikusmenezko eta kromatikoa berrogeita hamar urtez edo gehiagoz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zuk ez duzu talentu faltarik, mutiko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.

· Gozogile talentu hura eta nornahi nonahi lotzeko gaitasun hura espero nituen nik oinordetzan hartuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Bere medium talentuak saltzen bazituen ere, aurre-aurretik igaro zitzaidan marabuta neu ikusi gabe.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

4 pertsona talenduduna.

Dena dela, Kuban sortutako talentu askok beste herri batzuetan amaitu dute.  Berria - Kirola   2004-09-05

“Gazte” itxurako kontzertuek talentu berriak jalgi-arazi dituzte.  Herria   2001-05-31

Hirugarren mailako talentuen aldeko apustu burugabeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

5 antzinako greziarren diru unitatea, hogeita bosten bat kilo zilar edo urreri zegokiona.

Jatorrizkoak Byzantium aureum dio, urrezko bizantzioa, jatorria Bizantzion zuen urrezko talentua, oso zabaldua eta estimatua zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Aita, Ascondas, aberatsa zen eta berrehun talentu utzi zizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Ponpeiok, Ariobarsano erregeari seiehun talentu mailegatu zizkiolarik, hogeita hamahiru talentu atikar jasotzen zituen hogeita hamar egunez behin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 358. orr.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.  Elizen arteko biblia   Mt 25,16

Ahots sendoz iragarri zuen nahi zituenari banatuko zizkiola bere herentziako berrehun talentuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

6 irud/hed

Ez natzaizu beraz urrikariz ondotik ibiltzen, egin nezakeen bezala iduritzen balitzait Jesu Kristo gure Jaunak eman dizkizun talentu miragarri horiek ez dituzula baliatzen ebanjelioko zerbitzari leialak bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Gobernu zentrala, tokian tokiko administrazio-talentuaren gero eta eskasia handiago horren aurrean, behartuta aurkitu zen ez bakarrik printze bezeroen ordez gobernadore inperialak jartzera, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Badakizu gure Jainko Jaunak hainbeste jakitate talentu eman dizkizunaz geroz, eginbide duzula horietaz baliatzea, ez bakarrik zuretzat baina beste anitzentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

8 antzinako greziarren pisu-banakoa, hogeita bosten bat kiloren baliokidea.

Jatorrizkoak berunezko talentua dio; talentua balio ezberdinak zituen neurria zen, pisu handikoa dena den.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

Ehun gizon behar ziren hura maneiatzeko, eta horien pisua lau mila talentukoa zen, hau da, laurehun eta laurogei mila libra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus