Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talo 1 iz arto irinez eginiko opila, mehea eta biribila.

Altzibartarrek dutenetik eman diote eskekoari: zezina, taloa, ardoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Zazpi talo, esne katilukada banarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Taloa eta esnea ez ziren sekula falta.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.

Ogi biribil bat, oliotan oraturiko opil bat eta talo bat.  Elizen arteko biblia   Ir 29,23

Irria, kantua, ondotik talo eta edari.  Herria   2004-05-13

Hor berean talo ta xingar edo talo ta gasna jaten ahalko da sagarnoa edanez.  Herria   2001-06-14

Bazen ostatu eta talo triparen betetzeko eta musika bazterren alegeratzeko.  Herria   2004-02-19

Taloak erretzeko erabiltzen den burdina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.

Ondo erre gabeko taloa dirudi.  Elizen arteko biblia   Os 7,8

Olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak.  Elizen arteko biblia   Ir 29,2

Edari eta ahotik ezin utzizko taloak salduko dituzte Hazparneko Ikastolako burrasoek.  Herria   2002-10-03

Han bazkaldu ez zutenek taloak jan ahal izan zituzten, edo etxetik eraman janaria.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Taloarekin gaztetan bapo nazkatu zirela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Talo antzeko ogi batzuk ekartzen zituztela ikusi zuen, arropetan gordeta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 75. orr.

Asteburuetan talo-saltzen eta kontzertu-antolatzen aritzeko astirik ez zutelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiri bereko biztanle batek talo handi baten tamainako hanpatua zeukan bizkarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Ogiaren ordez, artoz egindako talo gogor haiek.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Burasoek prestatu talo on batzuekin, hurrupaldi bat hartuz ta ele eginez lagunen artean.  Herria   2004-10-21

Oliotan bustiriko talo legamigabeak ere eskainiko ditu.  Elizen arteko biblia   Zen 6,15

Talo egin berriaren usainak nora jo erakusten didanean, ni baino lehenago da han nire gosearen sabel-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Talo opilen...: hau da, ezer gutxi, datorrenarekin alderatuta. Une hori aprobetxatu zuen Mattinek ohea talo-orearekin zikintzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Iaz saldu zen talo kopuru bera saldua zen joan den igandean, 15:00etan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Zakurrak ederki asko ikasia zuen Mikelen txabolarako bidea, han talo puskaren bat beti aurkitzen zuelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 71. orr.

Aratsean Arroltze moleta biperrekin eta talo gaua.  Herria   2005-04-21

Igande aratsean, Getarian, talo-besta.  Herria   2005-08-11

Segundo pare bateko isilunea gertatu zen, kupoi-saltzailearen talo-aurpegiak ketchup kolorea hartu bitartean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

Talo jate eta behar den edari mota guziekin.  Herria   2001-02-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu.  Elizen arteko biblia   Ez 4,12

Dena txappati-rekin, hots, arto-taloen antzeko ogiarekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

5 (izenondo gisa)

Hoztu egingo zaik sudur talo hori!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.

6 (neurriekin)

Etxe batzuen gerizpean atseden hartu bitartean agure batek platerkada bat talo eta gazta ekarri didanean, bizigarri gisa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.

7 talo burdina (corpusean talo burni, talabrudina eta talaburni soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian talo burdina agertzen da) taloak erretzeko erabiltzen den burdinazko xafla giderduna.

Hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

8 talo-talo eginda

Irrist egiten huen eta ipurdia bustita aurkituko hintzen, talo-talo eginda.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

"Talo-talo eginda uzten zituen, aizu!", esaten zizun.     «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

talo eta edari (5); talo eta gasna (4); talo eta xingar (44); talo gaua (4); talo jate (5); talo jateko (3); talo on (6); talo on batzuekin (3); talo ta (96); talo ta xingar (90); xingar edo talo (4)

taloak eta edariak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus