Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tapitu (orobat tupitu) izond sarria, trinkoa.

Babestu ahal izateko egontokirik ez zegoenez, txara tapitu batean sartu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 956. orr.

Urki baten enbortzar zuriak [...] gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil, marmolezko zutarri erregular eta distiratsu baten antzera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 169. orr.

Hona hemen, isilune tapitutik atereak, nire tesi pertsonalak euskararen egoeraren zenbait punturi buruzkoak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 40. orr.

Hark, bere bibote zuri tupituaren azpitik onbera irribarre eginez, esplikatu zidan ezen, egiazki, bera gaztea zenean eta olioa pertsonalki egosten zuenean, ez zela termometrorik artean erabiltzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus