Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

taula (orobat tabla g.er.) 1 iz zerrenda gisa aurkezten den emaitza edo argibide multzoa.

Unibertsitarioak dira, hain zuzen ere, lana gehien bilatzen dutenak, tauletako datuetan ikusten den gisa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 29. orr.

Azterturiko hizkuntzaren sistema fonologikoa, hau da, erabiltzen dituen hotsen taula, osatu behar da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 62. orr.

Kontu handiz ibiltzen ginen beti, tenperatura basaleko taulak egiten. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 55. orr.

Taulan ikus daitekeen gisa BPGaren %0'8raino iritsi zen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 232. orr.

Zalantzarik egon ez dadin, biztanleko errentaren ehuneko gisa adierazi da ikasleko gastua taularen zutabe horretan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 81. orr.

II. taulan datu konparatibo batzuk ageri dira: [...]. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 120. orr.

VIII. taulan finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak laburbiltzen dira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 92. orr.

Gure eranskineko 5. taulan ikus daiteke nola banatzen diren munduan, XX. mendearen amaieran, aberastasuna eta garapena. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 138. orr.

Mundu mailako trukeen mailan sumatzen da joera hau (IV. taula). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Ancien Régime-ko taulen aniztasun nahasgarria kalkulu-sistema bakun batera murriztean, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 75. orr.

Ideia transzendental guztien bitartez sortutako arrazoimen hutsaren antinomia taula batean aurkeztu genuenean, [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 199. orr.

Biderkatzeko taulak Coué-k baino hobeto sendatzen ditin nerbioak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 502. orr.

Astronomiako taulak erabiliz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4430. orr.

Izenak proposatuko ditugu ondoko taula honetan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 24. orr.

Soldaten taula osatzea, lanpostuen berariazko osagarrietan oinarrituta. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Zazpi jardunaldi jokatu dira, eta bete-betean sartuta dago taulako behealdean, bost puntu besterik ez dituela. Berria - Kirola   2004-10-22

Orain ere, txuri-urdinak daude taulan erosoago, sei puntuko aldea baitaukate kontrarioekiko. Berria - Kirola   2006-01-22

Informatikan testu tratamenduaren (Word), Taula eta kalkulu egilearen (Excel) baita ere datubaseen (Access) erabilpenaren menperatze osoa. Herria   2005-10-20

2 (izenondoekin)

Mahai gainean paper handi batzuk zituen, taula handiak, koadrotxoetan numeroak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 205. orr.

Estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 100. orr.

Balio sinple ezagun batzuetatik abiatuta, taula trigonometrikoak behar bezala osatzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 254. orr.

Gaia, XVIII. mendean espezieen bilakaera, zeinak denboran gararazten duen naturaren jarraipena eta taula taxonomikoaren egungo hutsuneak azaltzen dituen. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 75. orr.

Espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 96. orr.

-Taula psikrometrikoetan tartea begiratu. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 71. orr.

Nik neuk bizitza erdia taula aktuarialak aztertzen eta hainbat lanbidetako heriotza-tasen gainean pentsatzen eman dudanez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 176. orr.

Judizioetako pentsatzearen une guztien taula transzendentalean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun hartan haurdun geldi nintekeen ala ez begiratu behar nuen nire tenperatura-taulan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 80. orr.

Gero, logaritmo horri dagokion zenbakia bilatzen duzu logaritmo-taulan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 411. orr.

-Aritmomantziak beldurgarria dirudi -esan zion Harryk, oso nahasia zirudien zenbaki-taula bat hartuta. Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 205. orr.

Biderkatze-taula madarikatuak ikastean, [...]. Itxaro Borda   «%100 basque» - 38. orr.

Paraje haietako irudiak eta alderdi ekonomiko, osasunezko eta medikuntzakoei buruzko estatistika-taulak ikusi nitian. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 167. orr.

Enpresako zuzendaritzak lan batzordeak eskatu 2004ko soldata taulak onartu zituenean bukatu zen greba. Berria - Ekonomia   2004-02-04

Ordutegi taula eta mapa bereziak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 195. orr.

Parabola, elipsea, zatikien teoria, sinu-taula bat eratzea; hark eratu zuen trigonometria matematikaren alor autonomo gisa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 83. orr.

Tangente-taula bat edukiz gero, zuzenean neur daiteke Keopsen piramide ospetsuaren garaiera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 253. orr.

Ohartuko hintzen heriotza-taulak ezartzea izan dela probabilitateek egin duten aurreneko gauzetariko bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 371. orr.

A eta B formulak baliokide semantikoak direla esango dugu, eta sinbolikoki A • B idatziko, baldin eta bakarrik baldin A eta B-k egia-taula bera badute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 145. orr.

Biografietako konkordantzia-taulak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1209. orr.

Ez al dizkigute botere-klaseek beren balio-taulak inposatzen gaurko gerrarien gizarte moderno honetan? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 31. orr.

4 ohola.

Iparraldean diferentzia egiten da egurra (surako egurra) eta zuraren artean; hau taulak egiteko lantzen da. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 219. orr.

Bertze lagun batzuek zurezko taula luzeak garraiatzen zituzten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 123. orr.

Teilatupeko bi gelatxo koxkor, murru-paretak dena hozka eta arraildura, zoladurako taulak harrotuak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 95. orr.

Bi hiltzalek ate gibeleko kutxa baztertzen dute, tronadurako hiru taula altxatzen eta zilo hari behera gorputz hila norapait aurtikitzen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 193. orr.

Ene taulazko ohearen gainean etzanik nindagon. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 111. orr.

Gertatu izan zaiela zenbaitetan emakume batekin ohera joatea eta emakumea hantxe gelditzea ez atzera ez aurrera, lisatzeko taula batek baino irrika gutxiagoz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 131. orr.

Sagarno basoa taula gainean utzi zion, eta bera aulki batean jarri zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 188. orr.

Huna beraz nolakoa zen gela hori: leiho bakar bat burdin barrez hetsia; inguru guzian paretak adarailuz, salbu hegal bat, taulaz egina. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 192. orr.

Soliba bakoitzean taularen bi muturretan bina iltze josiko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3210. orr.

Etxe-blokeen inguru guztiko teilatu-hegaletako tauletan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1370. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Matalaz gisa taula puska bat eta estalkitarako manta mehe bat baizik ez zuen gauaren iragaiteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 106. orr.

Gure gazte denboran xaxariak bazuen oholaren gisako taula peza bat larruz beztitua, xilo batzuekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 19. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Modaren uhinei utzi behar diegu gu urbazterrera eramaten, lehertu baino lehen, surf-taula batean bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 494. orr.

Adituek diotenez, urtean 12 000 uhain taula berri saltzen da Akitania osoan. Herria   2003-11-20

Iker Fernandezek eta Ibon Idigorasek snowboard taula aukeratu izanak inor gutxi hartu zuen ustekabean. Berria - Kirola   2006-02-10

Estatuan saltzen da urtean 180 000 elur taula, 115 000 lotura eta 104 000 oinetako pare. Herria   2003-11-20

7 irud/hed

Marjolinek ebakitze taula ere ez zuen garbitu; untxiaren oin moztuak haren ondoan zeuden artean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 273. orr.

Errepidearen oinarria altzairuzko xaflez eginiko taula da. Berria - Gaiak   2004-12-15

Porlanezko zazpi zutabeek taula horri eusten diote. Berria - Gaiak   2004-12-15

8 ohol modukoa, gai zurrunezkoa, zerbait idatzia duena.

Hamabi Tauletako legeak zehaztasun-eredu dira: haurrek buruz ikasten zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 260. orr.

Gure imajinazioan beharbada gizateria anonimo baten kontzientzia etereo isurkorra baino sendoagoa, Moisesen harrizko taula bat da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 111. orr.

Moisesi berari Jainkoak Sinai mendian eskura emandako taulak balira bezala. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 210. orr.

Marmolezko taula baten gaineko hilartitzak honela dio: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 175. orr.

Idazkera kuneiformez, sumeriar taulak dira, dudarik gabe, ezagutzen diren testurik zaharrenak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 220. orr.

9 iragarkiak eta kidekoak ezartzen diren ohol handia.

Kanpoko taulan iltzatua duten ordutegiari begira jarri da une batez. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 30. orr.

Gymnasiumera bidean, udaletxeko atarian gelditzen ginen errekruten deialdi-taula begiratzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 106. orr.

"Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!" esaldia iltzaturik genuen erredakzioko kortxozko ohar-taulan, kameren-eta zirigarri. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 18. orr.

Kortxozko iragarki-taula zegoen ezkerreko horman, kolore eta tamaina guztietako paperez gainezka. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 159. orr.

Jende-multzo txiki bat ikusi zuten iragarki-taularen ondoan bilduta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 160. orr.

Leiarpeko aretoa deritzonean ezarritako informazio-taulen irakurketan murgildu zen, urduri. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 12. orr.

Erakusketak, hogeitalau taulen bidez, liburuaren bidea agertzen du, idazlearen mahaitik atera eta irakurlearen eskuetara iritsi artekoa. Berria - Kultura   2004-01-29

Taula bakoitzean azalpen teknikoa dago, euskaraz eta gaztelaniaz, eta adibide batekin janzten da gainera. Berria - Kultura   2004-01-29

10 xake joko eta kidekoetan, piezak kokatzen diren ohol karratua.

Nire begiek taulako lauki guztiak aztertu zituzten, pieza bakoitzaren posizioaren berri emanez bat-batean pizturiko garunari. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 20. orr.

Taularen ondoan, dagoeneko jokotik kanpo geratuak, zaldi zuri bat eta alfil beltz bat. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 20. orr.

Ikusi nituen lehenbiziko bi xakelariak zaharrak ziren eta isilean jokatzen zuten, beren buru urdinduak taulatik une batez ere altxatu gabe. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 29. orr.

Erregea taula gainean utzi eta erreginaren figura lerdena hartu zuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 97. orr.

Peza bakoitzaren balioa, peza hori taulan jarria dagoen tokiaren araberakoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 120. orr.

Jokalariek taula gainera botatzen dituzten dadoekin gertatzen den bezalaxe. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2150. orr.

Partxiseko taula bat, ispilu borobil bat, ahosoinu bat. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 46. orr.

Taula den mundu txiki horretan, noranahi joan daitezke gainerako piezak: erregea, bere pauso motz eta uzkurrekin; dama, bere pauso luze eta ausartekin, [...]. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 25. orr.

11 irud/hed

Caballitoko taulan piezak mugitu dira berriro. Berria - Ekonomia   2004-11-06

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 61. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Xake taula baten aurrean egoten omen da beti eserita, baina piezarik gabe. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 222. orr.

Zuriekin jokatzen duen jokalariak dama taularen erdira ateratzeko egiten dituen ahaleginekin konpara liteke. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 18. orr.

Dama-taula gorridun durbante zuria buruan ondo bermatu, amari buruz itzuli, eta esan zion: [...]. Joko-taula prest zagok, eta piezak mugitzen hasita. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 13. orr.

Joko-taulari begira. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 32. orr.

13 oholtza. ik taulada.

600 metro koadroko taulan Ines Salazar sopranoa, Attila Kis eta Igor Jan tenorrak eta Genaro Sulvaran baritonoa ariko dira, besteak beste. Berria - Kultura   2006-04-29

Zazpi aktore daude taula gainean. Berria - Kultura   2006-04-28

Zamarraz eta txapelaz beztitu aurkezlea, punpean hupatu zen taula gainera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 73. orr.

Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean Detroiteko neska txiki meharrak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

Argiak piztu ziren eta aitzineko ikusleek [...] taula gainera jauzi egin zuten, artzain olerkarien zoriontzeko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 75. orr.

Zenbait hilabete taulatik kanpo egon ostean, euskal herriko agertokietara itzuliko da ainhoa arteta sopranoa. Berria - Kultura   2004-04-28

Abeslariaren aginduen kontra segurtasuneko kideek taula ondora hurbiltzera baimendutako ikusle hautatuak gonbidatu zituen taula gainera igotzera. Berria - Kultura   2004-07-16

Antzerki lanak ere idatzi eta taulara eramaten hasi zen garai hartan [Sartre]. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 8. orr.

Taula gaineko ibilbide arrakastatsu hori DVD batekin biribildu du Gorringok. Berria - Kultura   2004-12-02

Bertset, kantu, dantza, taula joko osagaiez gain, pastoral bat jantzi kontu bat da ere. Berria - Kultura   2004-07-24

Shakespeareren hiru lanok antzerki taulatik zinemako pantailara hainbat aldiz eraman dituztela. Berria - Kultura   2004-07-01

14 pl

Taulen gainerat igan ziren lehenik Xuberotar dantzariak, ttunttuna eta txulula lagun. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 38. orr.

Bere gorputz judua tauletan erakutsi du alemaniar gazte garbien aurrean. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 44. orr.

Epaiketa mahaia taula batzuen gainean dago, aski gora. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 85. orr.

Hiru ehun kantari nunbait han taulen gainean eta jende frango heien entzule. Herria   2001-05-03

15 gonetako toles bikoitza.

Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak... Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 70. orr.

17 gimnastikan eta kidekoetan, ariketen multzo egituratua.

Auzokideak amaitu du bere gimnasia taula. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 85. orr.

Sendagileek partiden atariko beroketa taula aldatzea proposatu zuten. Berria - Kirola   2004-10-23

18 zoladura.

Merkantzien tren batean sartzen gaituzte, eta han etzaten gara taularen gainean, ez gelan bezain tinki. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 33. orr.

19 ohol batean eginiko margolana.

Retrato de Emakume neurri txikiko taula bat da (30x25cm.) eta 1991tik Arabako Arte Eder museoko bildumakoa da. Berria - Kultura   2004-10-14

Irudia zurezko taularen (XII. mendekoa) gainean egin zen. Berria - Kultura   2006-01-12

Oleo txikiak taulan. Berria - Kultura   2006-03-12

20 instrumentu taula auto, hegazkin eta kidekoetan, pilotoaren aurrean dagoen adierazgailuen multzoa, taula moduko batean bildua.

Instrumentu taula ikusten dut. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus