Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tekla 1 iz pianoan, organoan eta kideko musika-tresnetan, klabierra osatzen duten piezetako bakoitza, soinu bat ateratzeko atzez sakatzen dena.

Ed Thatcher, pianoaren teklen aldera makurturik, Eltxoaren hegaldia jotzen saiatu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 38. orr.

Eskua gerriaren atzetik pasata tekla solte batzuk jo zituen pianoan. Josu Landa   «Odolbildua» - 91. orr.

Hatzak mugitzen ditu goian-behean, teklak edo -bere kasuan botoiak- aurkitu nahian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 28. orr.

Berehala eseri da; eri muturrez laztandu ditu tekla zuri-beltzak. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 84. orr.

Glissando batzuk egin zituen gero hatzak tekletara ohitzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 212. orr.

Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi ohiko soinu distortsionatuaz aparte. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 53. orr.

Haren soinuan kanpoko teklak berri zeuden, eta barrukoak gastatuta. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 15. orr.

Orduan ezkerrak are sakonago egiten du dantzan tekla beltzen gainean. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 65. orr.

2 ordenagailu, idazmakina eta kidekoetan, klabiera osatzen duten piezetako bakoitza, ikur bat idazteko edo kideko ondorioak lortzeko, hatzez sakatzen dena.

Txosten bat hartu eta bere kalkulagailuko teklak hasi zen sakatzen, ziztu bizian. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 65. orr.

Telefonoa hartu, eta deia errepikatzeko tekla sakatu genuen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 66. orr.

Diru-kantitateak kutxa erregistratzaileko tekletan jotzen zuen bitartean, fakturen zenbatekoa buruz kalkulatzeko ohitura zuen Perrettek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 130. orr.

Erpuruek bortizki jotzen zituzten idazmakinetako teklak, eta paperak alderdi batetik bestera zebiltzan. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 11. orr.

Olivierrek atearen beste aldetik entzuten zuen komediantea idazten: teklen zarata hori, munduak aurrera jarraitzen zuen seinale. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 66. orr.

Nire hatz indargeek teklak ferekatu zituzten, azken paragrafoari lotu beharrez: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Llumek esku batekin Coca-cola potea hartu eta bestearekin teklak sakatzen segitzen du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 101. orr.

Tekla bat sakatu eta hantxe agertzen delako, eta atsegin ez bazaigu, beste tekla bat sakatu eta kito, ezabatuta. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Idazteko makinaren tekla-hotsa eteten den bakoitzean, automobilen zarata nagusitzen da nabarmen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 258. orr.

· Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tekla bat sakatu (7); tekla sakatu (5)

teklak sakatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus