Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telega iz lau gurpileko orga, zurezkoa eta estakirik ez duena, zaldiek garraiatzen dutena, Errusian eta erabiltzen dena. ik tarantas.

Telega izenekoa gurdi hutsa da, lau gurpilekoa, estali gabea eta zurezkoa oso-osorik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Telega ez zen, ezta kalesa edo drojkia ere; ezeren antzik izanez gero, gurpil gainean jarritako angurri lodi bat ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Mikel Strogoff telega bat hartu beharrean egongo zen, tarantas bat aurkitzeko zoria izan ez balu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Ez zen tarantas bat, ezta telega bat ere, postako berlina bat baizik, hautsez zeharo estalirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Gauzak zeuden bezala egonda, ibai ontzia baino arinagorik ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko, ez telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdirik, eta ez zaldirik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Eite militarreko jaka batez jantziriko gizon bibotedun bat jaitsi zen telegatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Nire zaldietako bat utziko dizuet, zuen telegari lotuko diogu, eta bihar, beste istripurik ez badago, Jekaterinburgera sartuko gara elkarrekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus