Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

teontzi iz tea egiteko edo zerbitzatzeko ontzia.

Teontzia prestatu ondoren katiluak jarri zituen, platertxoak eta koilaratxoak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 166. orr.

Hiru ertzeko alasa zoko batean, teontzi eta katiluz beterik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 96. orr.

Sutontzia aurrez aurre zeukan, eta teontzia eskuinaldean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 123. orr.

Teontziko ur beroa isuri zuen katilura, eta te berdea hartu zuen patxadaz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 52. orr.

Teontzi urdin bat esku batean eta eltze bat ur irakin bestean zuela itzuli zen Ellen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 261. orr.

Teontzietatik hurbil, saski batean, gurinezko ogi txikiak zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 41. orr.

Ez du [Txernobil-ek] teontzi batek baino arrisku gehiagorik. Berria - Harian   2006-04-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus