Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testigu 1 iz lekukoa.

Fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,12

-Jauna testigu, zuk esan bezala egiten ez badugu.  Elizen arteko biblia   Epa 11,10

1970eko hamarkadaz geroztik zientziaren eta teknologiaren irudi publiko eta akademikoaren aldaketaren testigu gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akasgabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin Jainkoa bera dut testigu, eta hil nadila bertan egia ez badiot.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,10

Neuk dakit hori eta neu naiz horren testigu.  Elizen arteko biblia   Jr 29,23

Nik herrientzako testigu jarri nuen hura, nazioen buruzagi eta agintari.  Elizen arteko biblia   Is 55,4

Bihotz mutuak testigu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hara bihotza, gure misterio guzien testigu mutu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Behin baino gehiagotan lekukotza faltsu bati eutsi beharrean izango da testigu faltsutzat har ez dezaten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Haren ahotik neuk entzunak eta testigu sinesgarri eta probatuengandik jaso ditudanak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 180. orr.

Hona zer dioen Amen-ek, testigu leial eta egiazkoak.  Elizen arteko biblia   Ap 3,14

Jaunaren legea israeldarren aurkako testigu.  Elizen arteko biblia   Dt 31,24 tit

Sermoi hau, Spalatoko Tomas zuzeneko testiguak kontatzen duena bera izan daiteke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.

Begizko testiguaren iragarpena.  Elizen arteko biblia   1 J 1,1 tit

Arrazoibide horri aurre egiteko, fiskaltzak funtsezko testigu bat izango du: Andrew Fastow, Enroneko finantza zuzendaria eta kontabilitate apainketaren arkitektoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

3 (hitz elkartuetan)

Lanetik ateratakoan apaizaren bulegora goaz, Martin eta Larraitzen testigu lanak egitera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.

· Anaiak, ni hautatua ninduen ezkon-testigu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.

4 lekukotasuna ematen duen gauza.

Italiar literatura jaioberriaren testigu dugu idazki hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Migel Mailuk bere orbainak erakusten ahal zituen, harro, erresumaren zerbitzuko ahaleginen testigu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Elikagai transgenikoen inguruko eztabaida publikoaren [...] testigu izaten ari gara.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Euskal Herriko errepideak dira horren guztiaren testigu.  Berria - Harian   2005-08-30

Erretiratu zuten gorputza eta itxi zen haientzat berriro horrelako saminaren testigu izango ez zen atea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Ohartarazi egin nion gure Gerra Zibilean mugaldekoa zen nire sorterria edotariko izuen testigu izan zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 102. orr.

Belarria dut honetan ere testigu bakar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

Zeru-lurrak ditugu testigu bidegabekeriaz hiltzen gaituztela.  Elizen arteko biblia   1 M 2,37

5 txanda lasterketetan lasterkari baten hurrengoari pasatzen dion gauzaki zilindrikoa. irud/hed

Belaunaldiz belaunaldi askatasunaren borrokaren testigua pasatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Testigua herriari pasatzeko ordua duk, autodeterminazio eskubidearen onarpena (eta independentzia) berak lor dezan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

testigu gara (3); testigu izan (11); testigu izan zen (3); testigu leial (4); testigu naiz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus