Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tintontzi (orobat tinta-ontzi g.er.) iz idazteko tinta daukan ontzi txikia.

Bere mahaia eta bere kadira utzi zizkidan, eta bere luma eta bere tintontzia ekarri. Antzara-luma luze bat eta tintontzia eskaini zizkion gero. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 227. orr.

Astiro eta kontu handiz estalkia kendu zion tintontziari, luma tintatan sartu eta idazten hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 8. orr.

Tintontzi txiki batean busti punta, eta hau idatzi zuen beirazko lumak: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 110. orr.

Kristalezko tintontzi zikina eta idazteko paperaren kartoizko kaxa hartu zituen apalategitik. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 80. orr.

Eta ez da falta eskolako gela bat: arbelak, idazmahaiak, tintontziak, mapa zaharrak... Berria - Kultura   2004-03-26

Harraskan hustu tintontzi gorria eta berdea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

luma eta tintontzia (4); tintontzia atera (3)

luma tintontzian (7); luma tintontzian busti (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus