Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tolestura (42 agerraldi, 22 liburutan; orobat tolesdura 66 agerraldi, 31 liburu eta 8 artikulutan) iz tolesa.

Morte, defunçâo eta decesso hitzen orrialdeak markatuta zituen Matiasek, tolestura elegante batez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 83. orr.

Ezpain-zapia zabaldu zuen, tolesturarik gabe uzteraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Zortzi tolesturatan bildu zuen errepide-mapa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Kimono eskarlata bat zerabilen, tolestura askorekikoa eta urrats ñimiñoak egitera behartzen zuena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Ontzian, mantuaren tolesturen artetik harpa txikia atera zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 206. orr.

Hala egindakoan, bere kapusaiaren tolesturak pixka bat ireki ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 23. orr.

Zenbait euli jantzi-oihalen zirrituetan eta tolesturetan ostendurik geratzen baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

Karta bere tolesturetan plegatzera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 35. orr.

2 irud/hed

Giltzadura horiek 90º inguruko angeluko tolesdura ahalbidetzen dute, baina, giltzadura bikoitza duten pertsona bakan batzuen kasuan izan ezik, hatzak ezin dira albora edo atzera tolestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Ezpain itxurako tolesdura haragitsuak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz, terrenoa irabaziz, azal gaineko hondartza imajinarioa orraztu arteraino, nire tolestura ezkutuenak, bainujantzi azpiko fereka ausartekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Azal izurtuetako nork jakin nongo tolesturetan emazte gaztearen koloreak berriro aurkitzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

Garunaren tolesduretatik iragazitako teoria elaboratuetan eta filosofia konplikatuetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 13. orr.

Alzheimerra, parkinsona eta diabetesa proteinen tolesdura eta agregazio okerrari lotutako gaixotasunak dira. Tolestura geologikoak, sumendien erupzioak, glaziazioak, denetik gertatu da ordutik honako denbora bitartean.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Tolesduraz beteriko argumentua, thriller psikologikoaren moldeak darabiltzana.  Berria - Kultura   2004-12-01

Gauza jakina da guztiok ez ditugula hizkuntzaren tolesturak berdin bizi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 129. orr.

Historiaren tolesturak berreskuratzen ahalegintzen zen kazetaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

Esaeratxo hauek lagun, beren tolesturetan gordeta daukaten eskarmentua gogoratzea ongi etortzen da noizbehinka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

Hiztegia zarratu, eta egunero bezala, mintzo nahasi, ilun eta esku-burdinduaren tolesturetan galtzera irten dut.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aurreikusita ez genuen zirria egiten digu Marcosek, ezagutzen ez genuen azal-tolesdura batean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 100. orr.

4 tolesa, itxurakeria, zurikeria.

Garaziren begietan murgiltzen nintzen jator, tolesturarik gabe, inolako ezkutukeriarik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Gogoan ongi iltzatuta geratuak zitzaizkion hitz tolesdurarik gabeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus