Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

torratu, torra, torratzen 1 du ad ipar igurtzi.

Seietan argiak piztu dira ohetegian eta Erdi-Aroko musika sakratu ezti batek laguntzen nau aurpegia torratzeko ur hotzera. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 106. orr.

Xukatzailearekin gorputza torratzen ari da. Berria - Kultura   2004-12-19

Tanpez ohe gainetik zutitzeko partez, lehenik, ene besoetako hezur minberatuak bortizki torratu nituen; geroxago, bi hankak elkarri joz, pixka bat berotu ziren. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 27. orr.

Emazteak akotea orekatu zuen, sudur hipako bat irentsi eta mokanesaz betezpalak torratuz gehitu: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 265. orr.

Begiak odoleraino torratzen ditut, agerrindea benetakoa dela segurtatzeko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 111. orr.

Zakila eroki torratuz gidatzen zian trucka son of bitch hark. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 33. orr.

Aluaren gainaldeko kukurusta gogortua torratzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 91. orr.

2 irud/hed

Baina orduan hasi zait zekiena azaltzen, ene sentimentuak goxoki torratuz naski, ideiak xuxentzen, hots abstrakzio mundutik jautsarazten. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus