Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

traidore 1 iz saldukeria egiten duen pertsona.

Traidore, heroi, sator, salatari, azpijoko eta maltzurkeriei buruzko nobelak idazteko material itzela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 111. orr.

Traidorearen eta heroiaren gaia. Berria - Kultura   2004-04-03

Ekintza heroikoz osatzen zelarik ETAren kontakizuna, traidorea heroia bezain garrantzizkoa zen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 74. orr.

Erresumako zaldunek traidore batekin ezkondu nahi naitek. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 95. orr.

-Patriaren traidore gisa, konspiratzaile gisa, eta etorkinak laguntzeagatik... errezitatu zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 259. orr.

Baina gaur heroi dena bihar traidore bihur daiteke. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 71. orr.

Traidoreak oso-osoan bete zuen bere burubide zitala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 432. orr.

Traidore horrek, handinahi zoroa eta gorroto bizia zainetan, Siberiako bide nagusia mozteko antolatu zuen mugimendua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 50. orr.

Mordret traidoreak hala esan zien orduan: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 96. orr.

Inork ezin zuen igarri tsarraren mandatari ustezko hori traidore bat besterik ez zela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 434. orr.

Erregea traidore ekarria izan zen eta haren lekutzea eskaturik, errepublika baten aldeko bozak aditu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 121. orr.

Badakit ez zarela traidore bat, Ziriako. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 57. orr.

Anaia salatzen badut, ez al naiz traidore nire jendearekiko? Berria - Kultura   2004-07-21

Independentziaren gailurra lortzeko mendiari bueltak ematen igotzeagatik traidore izatea leporatu ziguten. Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (izenondoekin)

-Ni traidore handiena naiz eta ez dut inolako onik merezi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1051. orr.

-Hik, traidore zikin horrek, gogoan izan mendietan genbiltzanean zazpi aldiz salbatu niala larrua. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 151. orr.

-Traidore doilorra! -esan zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 77. orr.

Ez izan traidore zital horien gupidarik. Elizen arteko biblia   Sal 59,6

Justizia eske etorri naiz, traidore etoi horren burua eskatzera. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 274. orr.

Desleialak baitira guztiak, traidore hutsak denak. Elizen arteko biblia   Jr 9,1

Bertzeak hilak edo -traidore desleialak!- beren herri espainolduetara itzuliak ziren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 73. orr.

Gizon ona batzuentzat, traidore alu bat besteentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 253. orr.

-Kakazaharra, traidore puta horiek, kakazaharra. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 113. orr.

Gol traidore horrek zuen aitarekin egin zuen moduan. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Halaxe kizkaliko zuten Aixetako gaztelu zaharra, eta baita hango etsai eta traidore tropa guzia ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 126. orr.

Traidore eta faltsu fama dugu bai, apurtxo bat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 188. orr.

4 (izenondo gisa)

-Ehunka apez eta noble traidore, denak lerro-lerro, sokatik dilindan! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 177. orr.

Guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean... Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 176. orr.

Epaitu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten, altxamendua eta tsarraren aurkako matxinada antolatzen jarduteagatik, gerrako kriminala izateagatik, ofizial traidore eta etsaiari saldua izateagatik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 67. orr.

Gobernadorearen tropa traidoreak atzetik tiroka ari direla. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 115. orr.

Franco jeneralak diktadura militarra ezarri zuen Espainia osoan, baina Bizkaian eta Gipuzkoan, herrialde traidore izendatuetan, izan zen batez ere gogorra. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 121. orr.

Gero ontzi traidore batzuk izan baziren ere behean sinatzen dugunonak beti izan zaizkio fidel Gobernuari. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 107. orr.

Doilor traidore guztiak konderriko kartzelara eramanak zituen, hura guztia zalditik jaitsi gabe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 370. orr.

5 irud/hed

Sentimendu traidore batek kilika eta kilika egin, eta jakin nahi izan ninan hire berri. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 186. orr.

Ahizpak bazekien taberna zuloa traidorea zela. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 11. orr.

Hizketa guziak dira traidore. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 108. orr.

Su traidore batek du guzia suntsitu. Herria   2005-04-28

Gene traidorea nigan lanean hasi aurretik. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 15. orr.

Baita galleta traidorearen marka ere. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus