Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

traizio (orobat traizione g.er. eta trahizio g.er.) 1 iz saldukeria.

Traizioa, amodioaren eta leialtasunaren formarik gorena... hasieran harridura sortzen badu ere, ez da logika gabea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 74. orr.

Eraman beharrak zauzkaagu traizio eta desleialtasunak, eta guztietan zailena: persona jakin bat gu baino gehiago izatea, bere arimako edo adimeneko dohainetan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 147. orr.

Ondasun eta mesede zahar eta berriak berenganatuko zituzten traizioaren truke. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 50. orr.

Lehenagotik aski etsai ez bagenu bezala, geure artean gabiltza diskrepantzia traizio bilakatu eta geure arrazoia handiagotuko delakoan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 87. orr.

Airean zegoen Sinbaden ihesa traizioa izan ote zen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 180. orr.

Traizioa, traizioa duk beldurtzen nauena: izaki miserable horren traizioa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 104. orr.

Traizioa egin zigutek...! Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 159. orr.

Herriari traizioa egiten dio herriaren etsaiaz errukitzen denak! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 350. orr.

Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 453. orr.

Lancelotek traizioz hil zuen nire anaia. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 85. orr.

Begoñak gupidarik gabe sartu zidan ukondoa saihets artean, eta eztul-itxurak egin behar izan nituen traiziozko maniobraren ondorioak disimulatzearren. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 134. orr.

Borrokarako adorerik ez, eta itsaso zabalean bilatu zuten beren bi traizioetarako bidea: egiazko aberriaren kontrakoa, itoarazi nahi izan baitzuten; eta beren adiskideen kontrakoa, ez baitzuten haiek bakarrik uzteko zalantzarik izan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 134. orr.

2 (izenondoekin)

Zer egingo, eta traizio handi bat asmatu zuen. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 93. orr.

Neureari eutsi nion nik eta ez nion deus ere aitortu, traizio txiki hark oraindik ere gaizki sentiarazten nauen arren. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 14. orr.

Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 242. orr.

Liburu hau oso aberatsa da, eta ondokoa laburpena baino gehiago traizio hutsa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 109. orr.

Ez nekien aitak nola hartuko zuen traizio barkagaitz hura. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 233. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goi-mailako traizio-krimena esaten zaio aberriaren edo honen ordezkari den soberanoaren aurka egiten denari. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Krimen arruntetan, Ingalaterrako legea akusatuaren aldekoa da; baina goi-mailako traizio krimenetan, ostera, aurkakoa. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Malgobernuaren ordez nahasmendua ezartzeko traizio-saio hutsegina. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 63. orr.

Desdemona gaztearen eta haren senar Otello Zipreko gobernadorearen arteko amodio eta traizio istorioa. Berria - Kultura   2004-02-12

Traizio sentimendua nagusi zen gure armadan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 212. orr.

Zimbaweko auzitegi batek traizio akusazioaz errugabe jo du [...] Morgan Tsvangirai. Berria - Mundua   2004-10-16

Errepublikanoek ez dutela inoiz baiezkoaren aldeko konpromisorik hartu erantzun die Carod-Rovirak traizio salaketei. Berria - Mundua   2006-05-07

Nork ere ikusi baitu hori, zitalez blaituriko mihiz Fortunaren aurka duke traizio-epaia emango. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 103. orr.

Ingalaterrako legeek ez dute traizio errudun jotzen, traizioaren berri jakin arren, jakinarazten ez duena. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

4 irud/hed

Bistakoa zen, guretzat, guztia prosa estandarrez ematea traizio latza zatekeela. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 14. orr.

Jatorrizko zure testuari traizio egin, urrunago joaten saiatzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 161. orr.

Ai, Max maitea, ohi bezala neure buruari traizio egiten ari natzaio! Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 13. orr.

Horietako zein oroitzapeni egiten dio memoriak traizio lehenago. Iban Zaldua   «Traizioak» - 85. orr.

Edozein txikikeria, intuizio ustel edo instintuen traizio. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 35. orr.

Subkontzientearen traizioak dira, edo zergatik ez, subkontzientearen tradizioak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 214. orr.

Tradizioa da tradizioaren traizioa ere, Karl Kraussek esana, ezer traizionatzeko idazleak zer traizionatua izan behar baitu eskura. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 37. orr.

5 traizio egin ik trazionatu.

Traizio egin ziola Masakori, esan zidan ia negarrez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 403. orr.

Zergatik ez ote zion inork inoiz aipatu lagunik onenak traizio egin zielako hil zirela bere gurasoak? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 173. orr.

Gerora, gau hartan traizio egin hidala jakin nuenean, eszena horretaz oroitu ninduan, elkarri esandako hitzak entzun nitian berriro. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 165. orr.

Horrek Alderdiari txantajea edo traizio egitea esan nahi zuen, eta Ostolazak ezin zuen onartu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 269. orr.

Zure fedea frogatzeko modu bakarra duzu fede horrexek maitatzeko agintzen dizunari traizio egitea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 78. orr.

Azalpen hau bururatzen zait: traizio egin duzunean, idaztea da geratzen zaizun azken baliabidea. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 7. orr.

Nork egin zion traizio nori, gerrillari ohiak iraultzari ala buruzagi nazionalistak gerrillari ohiari? · Nirekin estuenik loturik zeuden bi pertsonek iruzur eta traizio egiten baitzidaten modurik lotsagarrien eta zakarrenean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 76. orr.

Neure buruari egiten nion amarru eta traizio, nire ofizioak besteei amarru eta traizio egiteko agintzen zidan bezala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus