Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

traizionatu, traiziona, traizionatzen 1 du ad traizio egin. ik saldu 4; traditu.

Bolivar traizionatu egin zuten bere gizonek, eta hark fusilatu egiten zituen. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 114. orr.

Ai zu, inork hondatu gabeko hondatzaile hori, inork traizionatu gabeko traidore hori! Elizen arteko biblia   Is 33,1

Sorterria utzi izanaren damuaz hitz egin nahi zuen bat edo batekin, beretarrak traizionatu izanaren har halako bat baitzerabilen barruan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 167. orr.

Santoñan esaten zieten eurek, abertzaleek, traizionatu zutela Errepublika. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 60. orr.

Emakumeak begiko zuen portugesa, baina ez zegoen inolaz ere senarra traizionatzeko prest. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 153. orr.

Iritsi bezain pronto igartzen baitzaio begiradan beste batekin traizionatu gaituelako etorri dela berandu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 70. orr.

2 irud/hed

Ez al dituzu zure zin sakonenak traizionatu? Jon Alonso   «Euskal karma» - 117. orr.

Erakusleiho batean islaturik ikusi nuen neure begirada urduriak traizionatzen ninduen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 124. orr.

Izan ere, tonuak traizionatu zuen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 147. orr.

Gure ezjakinean traizionatzen ari ginen egiazko zibilizazioak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus