Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tranpa 1 iz harrapatzeko edo erorarazteko trepeta.

Beste pardel handi bat ere bageneraman, ehizarako sareekin eta tranpa txikiekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 140. orr.

Tranpa prestatzen duena bertara jausiko da, harria birarazten duenari gainera eroriko zaio.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,27

Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean, zelatak bideetan.  Elizen arteko biblia   Jb 18,10

Basoan tranpak jartzen ari nintzen egun batean izan zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Arrazoirik gabe, tranpa jarri didate; motiborik gabe, zuloa zabaldu.  Elizen arteko biblia   Sal 35,7

Mahaikide zenituenek tranpa jartzen dizute hankapean.  Elizen arteko biblia   Ab 1,7

Mailek, nolanahika eta trabesean paratutako oholez baldar konponduak, otsoendako tranpak ematen dute.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Une hartan asmo bakarrak hartzen zion burua: bere txori gaixoa likazko tranpa hartatik nola libratu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Bospasei urterekin jada ikasi zuen tranpen artea, eta aitak biriketako gaitz hura hartu zuenetik, berak ekartzen zituen txoriak etxera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 51. orr.

Amuok tranpa hilgarri bilakatzen dira dortokentzat.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Hementxe geratu beharko dinagu, egunetan eta egunetan, elurrezko tranpa zuri gaiztoan harrapatuta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Gureak egin zuen, eta jakinaren gainean geunden: tranpan harrapaturik geunden, bakoitza bere tranpan, eta ez zen han irtenbiderik, beherantz ez bazen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Zuzenak bide txarretik eramaten dituena, berak prestatutako tranpan jausiko da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,10

2 irud/hed

Ekonomilariek [...] hainbat tranpa izaten dituzte zain beren jakintza bidean barrena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Bekatariari tranpa bihurtzen zaio mihia, iraintzaile eta harroputzari erorbide.  Elizen arteko biblia   Si 23,8

Ziurtatu beharra zegoen bere aurrekoa ez zela detektibe bat, tranpa jarri zion agente probokatzaile bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Tranpa bat jarri nahi al zenion printzeari, Rifkindarren alde zerbait egiteko eskatzean?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.

Madarikatua, eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Ez ote gara etsaiaren tranpa erretorikoan erori?  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Tranpa batean erori naiz: gauzak egiteko gogoa etorri zain egoten naiz gauzak egiten hasteko, eta tranpa hori utzi egin nahi dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.

Bi pintoreek, askatu zituztenean, tranpa bat asmatu zuten mendeku moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.

Beste labirinto edo kobazulo edo uharte batean galduta dabilela pentsatuz, beste tranpa sorgindu eta saihestezin batean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.

Lázló-ren Parisko erbestaldia, ustez arriskurik gabea, tranpa bihurtu zitzaion beste hainbat iheslariri bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tranpa-jartzaileek jendea putreak bezala tirokatu edo untxiak bezala sareratzeaz gain, ezin zenuen lasterka egin ez bazenekien nora joan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 189. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Xagu-tranpa batean harrapatuta zegoen eta ezin zuen ezetz esan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Txori tranpa txiki bat egiten zuen bitartean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 152. orr.

Bonba-tranpa batek lurrean zaurituta utzi duen andrearen irudia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Albariño botila erdia hustu ostean halako gaiekin hasten zenean, isilik geratu eta Robertok bere hari-tranpak bakarrik jar zitzan uztea izaten zen onena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

· Azken urteotan sarritan izan da hizpide tranpa adjektiboa; ezagutu izan ditugu bai «su-eten tranpak», bai «itun tranpak», baita «alderdi tranpak» ere.  Berria - Kirola   2004-05-23

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ez dakit nola izan zen, baina 'elkarrizketa tranpa' itxura du, hots: prestatu zuenak, nahita edo nahi gabe, tranpa bat jarri zion hiruko gobernua zikintzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

6 engainua; iruzurra.

Hik ere ederki dakik munduan dena tranpa bat dela, tranpa besterik ez zegok, mugitzen haizen bezain laster harrapatzen hauten tranpa bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Lehen bi kanporaketek tranpa dute.  Berria - Kirola   2004-10-27

Inolako tranpa eta iruzurrik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 185. orr.

Hain zuzen ere, itxaropena tranpa den bezala, logika ere tranpa da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Hala ere, tranpa handi bat da, zeren eta ezagutu nahiak literaturara bultzatzen gaitu, eta literaturak, ostera, beste mundu batera eramaten, zeinetan, oraindik misterio handiagoak eraikiko ditugun...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.

Betiko tranpa kontsumista.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

Jakina, dena tranpa hutsa zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 41. orr.

Gure moralista progreak "maitasun heldua" aldezten zuen [...] "erabateko konpromisoa" heldu arte -hor dago tranpa- "itxoiten dakien" maitasuna aldarrikatzen zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

Osaketa edo konposizioaren falazia ere aintzat hartu beharreko tranpa da ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Bertsoak bat-batean botatzen dituenak ez du erabiliko inolako tranpa edo trukurik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Tranpei esker hogeita bata lortzen zuen eskuko zen guztietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Teknikak eta medioak beharturik, bertsogintzan sekula egin ez zen "tranpa" bat egitera prestatu ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bi neskatxo negozianteek tranpak egiten zituzten erosketen kontuetan, eta gero dirua niri uzten zidaten maileguan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Nixon presidenteak bere kargua utzi behar izan zuen [...] kazetari batzuek berak Alderdi Demokrataren aurka egindako tranpak agerian utzi ondoan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Tranpan edo gezurretan harrapatzen dituzten haurrek egin ohi dutena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Haietatik bi milioi inguru erori dira tranpan, eta bakoitzari, batez beste, 1.200 dolar inguru kendu dizkiote kontu korrontetik.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Ez zait gustatzen tranpetan ibiltzea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 41. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tranpa itxurako norgehiagoka da gaur arratsaldekoa.  Berria - Kirola   2006-04-16

Tranpa usaina hartzen ari nintzaien bere hitzei.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

Aupa, segi aurrera, idazmakina hori, atera gaitezen tranpa gau honetatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezagutzen dituzue [...] nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Lege-tranpa bat da, legez kanpokoa delako.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

9 tranpola.

Eta berehala ulertu zuen: ganbara gorenerako sarbidea korridorearen sabaian kokatutako tranpa zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.

Azken solairuko tranpa-zuloa itxi eta gero, kanpaijolea mundutik aparte dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

On Camillok argi elektriko bat piztu zuen eta, lurretik belar-bala bat baztertuz, tranpa-ohol bat agertu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Juliaren ondo-ondotik agertu zen Gabriel, eskailera-tranpan Freddy Malinsi gidaritza egiten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

10 tranpazko izond tanpa daukana, iruzurtia.

Eta zientzia, ez ote da pesimismoaren beldurra, eta hari ihes egiteko bide seguru bat?, ez ote da egiaren kontrako defendagarri tranpazko bat?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi, ez diot "logokeria" lasaigarriaren dialekto tranpazkoari [...] amore emango.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

Berdin egotzi zaio San Sebastian egunari: aurreraxeago aztertuko dugu egia honen gezurño tranpazkoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

11 tranpa egin

-Horko tipo hori, gure lekua hartu duena, tranpa egiten ari da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

Tranpa egiten ote zuen hainbeste kasualitate bata bestearen atzetik paratzean?     «Kuskue tanden», 2004 - 159. orr.

Inoiz tranpa egiten hasiko bazina ere eta ez egitekoak ezkutuan egiten, ohart zaitez Adurrek erabakiko dituela bai tranpa egitea bai tranparen nolakoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

Tranpa egiten saiatzen da, labur eta xuxen esanda: traszendente itxura eman nahi du, baina ezin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 191. orr.

Neure buruari askotan egiten diodan tranpa da hori.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

12 tranpa ohol ik tranpol.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus