Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

trinitate (orobat trinidade g.er.) 1 iz (T larriz) kristau doktrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta misterioa; hiru pertsonako Jainkoa bakar hori. ik hirutasun 2.

Jainkoa bera eta Trinitate Sainduko hiru pertsonak, bigarren pertsonaz bestalde. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 74. orr.

Zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 151. orr.

Trinitate Sainduaz eta Fede Katolikoaz diharduen kapituluan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 58. orr.

Zergatik ez dituzu Trinitatearen, Aita Sainduaren hutsezintasunaren eta Jesus Haurraren Ama Maria Birjinaren dogmak dudan ezartzen? Itxaro Borda   «%100 basque» - 155. orr.

· Eliza zahar hau, apez zahar hau eta atso zahar hau trinitatearen antzekoak ziren, bat ziren. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 196. orr.

2 Trinitatearen dogma ospatzen deun eguna.

Oraino ez nekien Trinitatez Djorming, Autrixian, izanen ginela, eta Besta-Berriz, eguerdi irian, Beloken. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 146. orr.

Tenporak eta Trinitate ekaineko 15-17-18tan egokituko dira, eta Korputz eguna San Joan bezperan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 105. orr.

Tenporak ere horren arabera tokatzen dira Trinitate bezperan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 105. orr.

32 haurrek eginen dute urrats hori Trinitatez. Herria   2004-05-27

· Komunione handia, igande huntan dugu, eta Trinitate Saindua izanki, aiten besta ere, pentsu dut, oste handian jendea etorriko dela 10 ak 1/2 etako xuxen, Lekorneko eliza eder huntarat. Herria   2003-06-12

3 hiru gauzen edo pertsonen multzoa.

Hain zuzen ere, aurretik ere aipatu dugun "ezinezko trilogia" edota "sendotasunik gabeko trinitatea" izenez ezagutzen den dilema da nagusi: herrialde batek ezin ditu, aldi berean, truke-tasa finkoak, erabateko kapital merkatu irekiak eta helburu nazionalak dituen diru politika jakin bat atxiki, ezinezkoa da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trinitate saindua (6); trinitate sainduaz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus