Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tronpeta 1 iz haize musika-tresna metalezkoa, pistoiduna, muturrean tutu konikoa duena. ik turuta.

Bihoaz zazpi apaiz tronpeta banarekin Jaunaren kutxaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

Herriko musika bandan, berriz, tronpeta jotzen ikasi zuen.  Berria - Harian   2005-12-20

Aragornek tronpetak joarazi zituen, eta heraldoek hitz egin zuten: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

Atearen itxiera iragartzen duen tronpeta joka dabil dagoeneko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Zutoihala zabaldu eta tronpetak jo zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

Adarrak joka, tronpetak durundi eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Filologiako tituluaz gain musikako zenbait ikasketa eginda baitzeuzkan, tronpetakoak, hain zuzen ere.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 114. orr.

Tronpetaren doinura, kanposantu hartan Internazionala kantatu genuen guztiok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

Iraganarekin lotzen zuten lokarri guztiak hautsirik, orainaldia zuen mugarri, bere tronpetaren soinuak hartzen zuen espazioari atxikia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Organorako Musika Zikloaren barruan, gaur, ostirala, organo eta tronpetarako kontzertua izango da Iruñeko Santo Domingo elizan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Gorroto hark tronpetak baino burrunba gehiago egiten zidan buruan.· Tronpeta ikasten ari zen, baina 16 urterekin aspertuta utzi egin zion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Tronpeta txiki bat jarri zian belarrian, eta Normak eta Dorisek beren deklarazioak egin zitiztean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 124. orr.

Batzuetan, tronpeta zahar bat egokitzen da orkestran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

Kobrezko tronpeta handi bat tonutik ateratzen zen, noiz atzeratuz, noiz barregarriro aurreratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Haren buruaren aurrean banderak zabaltzen dira eta beraren aitzinean tronpeta zoliak jotzen dituzte. Pippinek, ozen eta urrun, zilarrezko tronpeten antzeko errepika argi eta sendoa entzun zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

Miles Davisen tronpeta urratua eta John Lee Hockerren aiene lakarra.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Organo eta tronpeta kontzertuak Iruñean eta Orreagan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Jerikoren konkista, tronpeta hotsez eta herriaren bat-bateko irrintzi beldurgarriari esker lortutakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Tronpeta-soinuak entzun ondoren, atsedenerako astirik hartzeke, musika bandak baltseari ekin zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Andra Joseparen tronpeta-soloak, prozesioaren erritmora egokitzen diren pausoan pausoko jardunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.

Bat-batean, tronpeta-kolpe bat bezala [...] eguzkia jaikitzen ikusten nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 82. orr.

Ustekabean, oso goitik, tronpeta-koru handia goratu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

Haiek txaloei tronpeta-zartaz erantzun zieten, trumoi-hotsa atereaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

4 tronpeta-jotzailea.

Taldean bost musikari daude, Neal Sugarman liderra eta saxo jotzailea eta orain dela zortzi urtetik abentura honetako parte hartzaile diren honako hauek: Adam Scone (teklatuak), Rudy Albin (bateria), Al Street (gitarra) eta Todd Simon (tronpeta).  Berria - Kultura   2004-10-28

Jazz pieza estandarrak jotzen ditu, New Orleans Jazz Bandeko musikari apartek babestuta: Simon Wettenbal (tronpeta), Jerry Zigmont (tronboia) [...].  Berria - Kultura   2004-12-29

Ortzegunean 21etan kontzertu elizan Nicolas ANDRE (tronpeta) Béatrice ANDRE (oboea) Jean Claude FRANCON (organoa) Kanboko harmoniak antolaturik eta lagundurik.  Herria   2003-08-07

5 adkor porroa.

Camel eta erdi nahastu eta tronpeta bat egin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

Eta Bobek liatzen zituen tronpetak, paregabeak aixkide...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 166. orr.

Tronpeta gizenak haren hatzetatik nireetara egin zuen jauzi, eta handik -zerbait egin behar eta- ene ezpainetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Opio tronpeta bat erre duzue edo ze ostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

6 tronpeta-jotzaile (23 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan; orobat tronpeta-jole 18 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan, eta tronpetajole 2 agerraldi, liburu 1ean)

Orkestrakoak, hiru tronpeta jotzaile eta biolin jotzaile bat, aire alaiak jotzen ari ziren. Magnolio baten azpian, erdi eserita erdi etzanda, musikariak zeuden, tronpeta eta biolin jotzaileak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Armadako tronpeta-joleak zuhaitzen zirkulura zihoazen lau bidezidorretan kokatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 199. orr.

1998tik La Feniceko antzokiko tronpeta jotzaile nagusia da, eta 1999tik, berriz, I Solisti Veneti taldeko bakarlaria.  Berria - Kultura   2004-08-06

Connie Tomaino tronpeta-jotzaile profesionala da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Erik Truffaz tronpeta jotzaile frantziarrak.  Berria - Kultura   2004-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tronpeta eta danbor (3); tronpeta jo (4); tronpeta joaldi (3); tronpeta jole (5); tronpeta jolea (3); tronpeta joleak (5); tronpeta jotzaile (10); tronpeta jotzailea (3); tronpeta jotzaileak (5); tronpeta jotzaileak eta (3); tronpeta jotzen (6)

tronpetak jotzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus