Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

truke 1 iz trukatzea, gauza bat eman eta haren ordez beste bat hartzea.

-Truke bat proposatzen dizut -esan nion-.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

Ia truke guztia deusezten da, ekonomikoa eta politikoa izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Gehienetan oso baldintza desberdinetan egiten ziren truke haietatik sortu ziren printzeen hornitzaileen eta bankarien aberastasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Era horretan osatu ziren merkatuak, hau da, soberakinen zirkulazioguneak, eta haietan, berehala, dirua agertu zen; horrek truke soilaren lekua hartu eta trukeen aukerak ugaldu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Etorkizuna erosi baitzion azken semeak, truke eginez bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Askatasuna garesti saltzen baita, biziaren trukean batzuetan, bakardadearen trukean besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bihoa nire hau beraren jaio-lurraren aitorpen xume modura, hobearen esperantzan: berak ez du ahantzi, eta trukezko gizalegea zor zaio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Nazio Batuen Truke eta Garapenari buruzko Konferentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Varisco ere andregaiturik zegoen, eta elkartasun sakona eta isilberri intimozko truke ugaria zebilen horrenbestez bien artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Zibilizazio Indiko eta Sinikoaren arteko harremanetan truke baketsuaren adibide bat aurkituko dugu, lehen begiratuan bortizkeriaren akatsik gabea bezain emankorra dirudiena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Herrialde garatuen arteko truke industrialetan, nazioarteko espezializazioa aldez aurreko konkurrentzia guztiz aktibo baten emaitza baino ez dela esan daiteke. Hortik dator truke librearen eta nazioarteko espezializazioaren garrantzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

Sistemaren oinarria urrearen eta dolarraren arteko truke finkoa zen: urre ontza bakoitzeko, 35 dolar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Truke finkoko erregimen batean ezinezkoa baita nazio mailan finantza-liberalizazioarekin adostuko den diru-subiranotasunik bideratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Truke malguko erregimen baterako aldaketa oso gogo onez hartu zuten aditu askok 1970eko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Nazioarteko truke osoen hirurena enpresa barneko trukea omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 216. orr.

Truke gurutzatuen garrantzia. Ipar Amerikako Truke Askeko Hitzarmena).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xarrien hori Madrildik ateratzea faxistei beste truke-proposamen batzuk egiteko erabil daitekeelako esperantzak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Oraingoan truke-talderik edo ordezko konpainiarik ez zen Lehorreko Atera azaldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Begiradaren hegemonia baliokide orokorretan oinarritutako truke-sistema orokorraren ondorio bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Martiritzaren sutan bere burua Jaunari opari bizi eskaini nahi zion, horrela gugatik gurutzean hildako Kristori truke-erantzuna emateko. Truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Truke libreko egoeran, portugaldar ardo-ekoizleek truke-tasa hobea dute ingeles merkatuan beren merkatuan baino (1,20, ez 0,89).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Truke-tasak herrialde petrolio-ekoizleen alde aldatu izanak, truke korronteen 360.000 milioi dolar inguruko gainetiko metatua eragin zuen zortzi urtetan (1974-1981).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Euroaren abantailarik handiena truke komisiorik ez izatea omen zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

Diruak betetzen duen rol nagusia truke bidea izatea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Tobin tax esaten zaiona, James Tobinek proposatu zuen jadanik 1978an; truke-eragiketa guztiei zerga apal bat ezartzean datza, %0,5 adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Ingalaterrak esportazioen balioaren maila handiago batez orekatuko du bere truke-baldintzen beheratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Krisia truke-merkatuetara zabaltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Egun Internet bidezko truke sareak dira mamua.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Bailarak osatzen zuen bigarren truke-zirkulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Dolar-soberakinak ez zituzten munduko gainerako banku zentralek eskatzen urre bihurtzeko; truke-erreserba moduan gordetzen ziren eta Estatu Batuetan inbertitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Ekialdeko eta Magreb-eko herrialdeek harreman zuzenak zituzten Europarekin (truke- eta gatazka-harremanak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Handiena, bizar-luzea, truke agentea da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zazpigarren zeruraino goratu zuen hitz-truke haren aire surrealista.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 155. orr.

Gutun truke bat hasi zen, 1933tik 1938ra luzatu zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Helbidea lorturik, bertatik bidali nion, posta-truke pertsonal gisa, [...] neure liburuaren aleman itzulpenaren ale bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Concha Valdes bere ipuintxoarekin datorkienean Jesus Galindez Madrilen bada, preso-truke horietako baten kariaz da gizona han.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

50 aldiz handiagoa da urtean zehar egiten diren finantza-truke guztien balioa nazioarteko ondasun eta zerbitzuen urteroko merkataritza baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Gorputzeko energia-truke garrantzizkoak zeluletan gertatzen dira, eta zeluletan bakarrik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.

Herrialdeen arteko mugak zeharkatzen dituzten trukeak dira, baina beti ere enpresen baitan gertatzen direnak (enpresen barne-trukeak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 216. orr.

Eragin-truke horri, forma-emate prozesu horri zor zaio eulia euli izatea, edo elefantea elefante.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Horra, horrenbestez, eragin-trukezko joko bat, zientziaren eta teknologiaren arteko konplizitate bat, bataren aurrerabideak bestearenen mende baitaude, eta alderantziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

5 adlag trukean, ordez. ik truk.

Jakina, sinbolo bat beste baten truke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 150. orr.

Europar produktu manufakturatuak ez ziren jada esklaboen truke aldatzen, tropikoko gaien truke baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Lanaren truke pagatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 267. orr.

Zeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,12

Hauek ere beren lanen truke lurrak eta jabegoak jaso ote zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Herriak, krediturik gabeko zordun baten antzo, ez zuen mailegu-emailerik aurkitzen, etekin handien truke ez bazen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Nire herria hutsaren truke eraman dute gatibu, eta menperatzaileek ulu dagite harro.  Elizen arteko biblia   Is 52,5

Banku eta aurrezki kutxek ez baitute "ezer ematen" bertan aurrezturik edukitzearen truke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Konponketa bat proposatzen diote bere bizimodu libertinoaz damutzearen truke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Bizibidea seguru izatearen truke aberasteko itxaropena galtzeko prest dagoenari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

1,20 oihal-unitate, ardo-unitate baten truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Sos baten truke seme-alabak saltzeko prest zegoela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Egun bateko lana eskukada polit bat diruren truke.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Duela hiru urte, esaterako, bi neskagazte eman nizkion artzapezari, ehun errubloren truke bakoitza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

XVIII. mende hasierako britainiar gobernuak zenbait konpainiari, administrazioak beraiekin zituen zorren truke, inbertsoreei akzioak trukatu ahal izatea baimendu zien.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Jaunak erregearengandik eskuratzen du lurra, edo goragoko maila duen beste jaun batengandik, zerbitzu militarren truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Hileko 39 euroren truke, megabyte bateko lotura eskaintzen die enpresei.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Zure zoriontasuna 30 zentimoren truke!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Gixajo baten moduan ibiltzeko, egunero paseoan eskutik helduta, noizbehinkako txortaren truke? ez du merezi.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

6 (izen soilaren eskuinean)

Mentxuk farmazeutiko titulua izan arren, dirutan nekez ordainduko ziola gaztigatu zion Rafael Lizarraga lizentziatuak, eta pentsio truke itxi zuten tratua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Eros gaitzazu gu geu eta gure lurrak janari truke, eta faraoiaren esklabo bihurtuko gara, geure lurrekin batera.  Elizen arteko biblia   Has 47,19

Etelkaren neba gazteari eskola partikularrak emanak zizkion bazkari-truke.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.

Josek Egipto eta Kanaaneko diru guztia bildu zuen gari truke, eta faraoiaren jauregiko altxortegian sartu.  Elizen arteko biblia   Has 47,14

Emagalduen saritzat mutikoa ematen zuten, eta zurruterako ardo-truke neskatxa saltzen.  Elizen arteko biblia   Jl 4,3

· Bizarginek, kobrezko txanpon truke, ikurrez apainduriko hezurrezko edo pergamuzko laukiak ematen zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

7 trukean adlag

Trukean kanpotarren urrea eskaintzen duen arren, inork ez dio atea irekitzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Ez baita gauza bera denborako sari baten ordainetan edo trukean izpirituko opari baten izatea eta sari haren ematea obra on hau edo hura eginen duenari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Merkatu beltzean trukean ibiltzea leporatu zioten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Atseginez irakasten diot, trukean eskaintzen dizkidan irriek urre gorriaren balioa baitute niretzat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Smithen iritziz, "gizonak trukean aritzeko, gauzak aldatzeko eta gauza bat bestearen ordez emateko berez duen joeran" datza azterketa ekonomikoaren oinarri psikologikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Auzoko mutikoekin egiten nuen trukean, haiek ere izugarri irakurtzen baitzuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Filosofiak, adierazi gabe, errebelazioaren mezuen aurka kritika arrazionala ez erabiltzea onartu zuen, eta trukean profeten mezuak sofisten hizkeran berriro formulatzea onartu zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Ikusiak zituen Venezian eta Genovan [...] hango eliz atari eta jauregietan hirunaka, launaka, bosnaka, seinaka, zazpinaka halako tresnaz musika joka, jendearen erremusina eskatuz trukean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Sekula ez zuen horregatik dirurik onartzen trukean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

-Heure premu-eskubidea ematen badidak trukean...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Zer irabaziko dut trukean?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

· Gure ondoan nire adineko mutiko bi zeuden, kromo-trukean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.

8 diru truke iz

Diru truke egonkorrei eustea eta nazioarteko dirua zabaltzea. G-7ko Taldeak diru trukearen gorabehera handiak kritikatu izanak eragin gutxi izan du dibisa merkatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

Barrako emakumeak ez dio niri egin didan diru-trukea egin nahi izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 168. orr.

Barrako emakumeak ez dio niri egin didan diru-trukea egin nahi izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 168. orr.

Indarka ezin zutela ikusirik, erasotzaileak saiatu ziren gazteluko jauna diru trukean haien alde jartzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

9 diru truke adlag ik truk 4.

-Diru truke, edozer gauza egin daiteke Varsovian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 177. orr.

Halakoa da gure mendea, preso hartzen ahal dituztela eta preso atxikitzen diru-truke behar bada.  Herria   2004-12-23

Errudunari diru-truke arrazoi ematen eta errugabeari zuzenbidea ukatzen diozuenok!  Elizen arteko biblia   Is 5,23

Erleak ezin omen dira diru truke saldu, trukatu baizik -ehuna, garia, ardia eta beste erabil daitezke trukea egiteko- edo besterik gabe erregalo gisa eman.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 229. orr.

BPGan diru truke lor daitezkeen ondasunak eta zerbitzuak kontabilizatzen dira, ez besterik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Niri dagokidanez, diru truke datu faltsuak emango nizkieke, eta kito.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akzioen truke (3); akzioren truke (3); alde egitearen truke (3); apur baten truke (3); arimaren truke (3); askatasunaren truke (5); askatzearen truke (18); babesaren truke (3); bahituak askatzearen truke (6); baimenaren truke (3); bakea lurren truke (3); bakearen truke (8); bidaltzearen truke (3); biziaren truke (7); bokadillo baten truke (3); diru baten truke (4); diru horren truke (3); diru truke (29); diruaren truke (25); dirutzaren truke (3); dolarren truke (17)

egitearen truke (21); elikagaien truke (13); ematearen truke (9); eragin truke (4); eskubidearen truke (3); eskumenen truke (4); euro baten truke (4); euro ingururen truke (3); euroaren truke (7); euroaren truke ofiziala (4); euroren truke (97); euroren truke egin (4); euroren truke erosi (3); euroren truke eskuratu (3); ezeren truke (7); geratzearen truke (3); gutxi batzuen truke (5); gutxiren truke (4); hartzearen truke (6); hiltzearen truke (5); hutsaren truke (23)

informazio fidagarriaren truke (3); informazioaren truke (8); iritzi truke (5); itzultzearen truke (4); izatearen truke (7); janariaren truke (3); jartzearen truke (7); jasotzearen truke (8); kalte ordainen truke (6); laguntzaren truke (3); lan egitearen truke (4); lanaren truke (15); lau euroren truke (4); lau sosen truke (3); liberaren truke (4); lortzearen truke (4); lurren truke (7); maitasunaren truke (3); mantentzearen truke (3); mesedearen truke (3); milioi dolarren truke (9); milioi euroren truke (47); milioiren truke (8); nafarroa truke txanpon (3); nazioarteko truke (3); nire biziaren truke (4)

ogerlekoren truke (3); onartzearen truke (4); ordain baten truke (4); ordainen truke (6); ordaintzearen truke (5); orubearen truke (4); pare baten truke (5); parte hartzearen truke (4); petrolioa elikagaien truke (11); petrolioaren truke (3); pizgarrien truke (3); presoen truke (4); produktuen truke (3); sariaren truke (4); sei euroren truke (3); soldataren truke (3); sos baten truke (3); sos batzuen truke (4); sosen truke (6); su etenaren truke (3); tragoen truke (3)

truke aldatu (3); truke aldatzea (5); truke aldatzeko (3); truke aldatzen (3); truke askatzeko (4); truke aske (3); truke baldintzen (3); truke baliorik (3); truke dirua (5)

truke egin (9); truke egingo (4); truke egiten (4); truke eman (10); truke emango (6); truke ematen (12); truke erosi (7); truke erreserben (3); truke eskaintzen (8); truke eskaintzen duen (4); truke eskuratu (4); truke finkoko (3)

truke izan (3); truke jasotako (3); truke jasotzen (4); truke korronteen (5); truke lan (8); truke lan egiten (3); truke letrak (3); truke librea (4); truke librearen (5); truke librearen aldeko (3); truke libreko (4)

truke ofiziala (11); truke ordaindu (6); truke ordaintzen (3); truke prezio (4); truke programan (5); truke saldu (15); truke salduko (3); truke saltzea (3); truke saltzen (4); truke sare (3); truke tasa (60); truke tasa errealaren (3); truke tasa finkoak (4); truke tasa malguen (3); truke tasak (26); truke tasan (3); truke tasaren (13); truke tasari (3); truke tasen (39); truke tasen egonkortasun (3); truke tasetan (5); truke txanpon (10); truke txanpon gisa (5); truke txanpon izan (3); truke utzi (3); txakur txikiren truke (5)

uztearen truke (12); zerbaiten truke (8); zerbitzu horren truke (3); zerbitzuaren truke (4); zeren truke (17)

bahituen trukea (3); diru trukea (3); eragin trukea (6); gutun trukea (3); informazio trukea (3); iritzi trukea (3); kultur trukea (3); merkataritza trukea (4); posta trukea (3); preso trukea (3); trukea egin (8); trukea egiteko (9)

merkataritza trukeak (5); trukeak egiteko (3)

diru trukean (6); euroren trukean (9); milioi euroren trukean (7); musu trukean (3); trukean aritzen (5); trukean ehun (3); trukean eman (3); trukean ezer eskatu (3); trukean jasotzen (3)

kultur trukearen (3); nazioarteko trukearen (3); trukearen baldintzak (4); trukearen baldintzen (8); trukearen bitartez (3); trukearen ondorioz (3)

kanpoko trukeen (3); nazioarteko trukeen (6); trukeen liberalizazioa (5)

ez da trukerako (3); ez duela trukerako (3); nafarroa trukerako txanpon (7); trukerako txanpon (27); trukerako txanpon gisa (8); trukerako txanpon izan (6); trukerako txanpon izatea (3); trukerako txanpona (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus