Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

truko1 (orobat truku) iz trikimailua.

Fikzioaren mugimendua lortzea askotan zaila bada ere, «trukoak» erabili behar dira, idazlearen hitzetan: gertakizunak azaldu, edo atalen bidez elipsiak egin, aldaketak sartu...  Berria - Kultura   2004-08-20

Bertsoak bat-batean botatzen dituenak ez du erabiliko inolako tranpa edo trukurik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Ikuslea ez aspertzeko truko bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

Gizon baten seduzitzeko ehun truko zerrendatzen zituen, hitzik ez ordea derragun seduzitua emaztea izan zitekeen kasuarentzat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.

Segundo bat bera ere galdu gabe iragarri zion truko bat zeukala berak igogailuaren geldialdiak ebitatzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 177. orr.

Jolasteari utzi zion orduan, arinegi harrapatu zuelako jolasaren trukoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Telebista trukoz beteta dago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

Zintzotasun-itxura bat egiten zaio ikusleari, baina hori ere faltsua da azken batean, erabaki artistiko baten emaitza baita zer erakutsi eta zer ostendu, efektu bereziekin publikoa txunditu ala trukoaren kakoa bistan azaldu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 24. orr.

Joanesek bezala Anbroxioren trukoa erabiltzen zuen bakarretarikoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus