Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txakur (2033 agerraldi, 185 liburu eta 145 artikulutan; cf. zakur 3130 agerraldi, 191 liburu eta 108 artikulutan; xakur 235 agerraldi, 11 liburu eta 101 artikulutan) 1 iz etxe ugaztun haragijalea, otsotik datorrena, arrazen arabera hainbat tamaina eta eite dituena (Canis familiaris). ik zakur.

Txakur bat ate ondoan loturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Txakur bat zaunka eta zaunka ari da, mekanikoki, etengabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

-Zure txakurrak hozka egin dio nire nebari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Txakurrak aztoratu egiten dira Lucy ikustean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Lepokotik heldu txakurrari, katea lotu eta sorbalda laztandu zion gero, ezinegona baretzeko asmoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.

Txakur batzuek eraso diote, dio emakume zaharrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.

Banan-banan botatzen ditu txakurrak zulora, eta gero lurrez betetzen du hobia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Txakurrak oka egiten du, zurrun jartzen da, eta azkenean lasaitu egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

-Nik ere ezagutu nuen txakur bat gizon bat salbatu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Hori gertatzen da txakur bat izateagatik umezain.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 39. orr.

Txakurra gai da, pertsona baten eskua usaindu eta gero, pertsona hori bera besapeko usainetik ezagutzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Zenbat eta txakur gehiago, orduan eta errazago uxatzen dituzu etsaiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Txakurra jan genuen, eta txakur bihurtzen ari ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.

2005. urtearen hasieran lehen aldiz txakur bat klonatzea lortu zuela jakinarazi zuen.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Txakurren zaunkak ozenago entzuten dira berriro, aztoratuago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Txakurren ulua entzuten diat eta ulu egiten uzten zieat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 65. orr.

Txakurrari hezurrak eta emazteari gezurrak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Ni txakurrarenak botatzen ari nintzen janzten ari nintzen bitartean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Baina, esan bezala gertatu zen, oina zapaltzen zion beste bidaiari bati txakurrarenak entzunarazi ondoren, tipoa esertzera joan zen besterik gabe.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 101. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa, jipoitu-itxura uzkurrekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Batzuetan txakur txikiak ere aukeratzen dituzte, zakur borrokalariek entrenamendu pixka bat izan dezaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

ik beherago 25.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Orain gutxi itsu bat ikusi dut, bide-erakusle txakur txiki bat besterik ez zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Txakur handi bat badaramadala ere esan nion, txakur alfer eta alferrikako bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.

ik beherago 22.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Atarian txakur handi bat zeukaten, katez lotuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 102. orr.

Begi zurbileko txakur beltz handi bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Basurde-ehizarako txakur beltz erraldoi bati lepokotik helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Txakur gazteak sokatik tiraka askatu nahirik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Zein izango eta Bran, txakur leiala, ihesi joan zen ezpata hortz artean zekarrela. Txakur otzana gramolaren aurrean, adi.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 52. orr.

Arraza nahastuko txakur ziztrin batzuk.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Nola igaro hiru buruko txakur erraldoi baten ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.

Etsaia txakur zaunkari beldurgarria zen garaian, ETA bazen zerbait.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

Lapurrek sei txakur zaindari tirokatu eta bertan hil zituztenean, [...].  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

-Txakur galduren bat izango zen -esan zion Hermionek lasai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Hartara, txakur hilak zaborretan utzi beharko lirateke asteburuetako gainerako zaramarekin batera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.

Bere jabeak gurtzeko eta miazteko dagoen txakur depresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Kaleko txakur bilakatzeko erabakia hartu nuenez geroztik, denetik gertatu zait, gauza sinesgarriak nahiz sinesgaitzak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

Lanerako txakurrak, aldi batean zaintzeko ematen dizkidatenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Lagun egiteko txakurrak udako oporraldietan ekartzen dizkidate.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

-Txakur batek hozka eginez gero, erotu egiten da bat, txakur amorratu bihurtzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Txakur ahulak arkakuso asko, esan ohi da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haiekin txakur burua duen gazte bat ere badago. Laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Gordailuaren barruan, besteak beste, bi txakur burezur aurkitu zituzten.  Berria - Harian   2006-03-22

-Ez dugu inoiz jan txakur-haragirik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

Zure emazteak hiru poltsa txakur-jan hartzeko esan du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Nik supermerkatuko txakur-janari nazkagarria jan behar izaten nuen sukalde txokoko ontzi zikinean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

Larruzko txupa, txakur kate bat lepoan eta militar botak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

Belarriak zorroztuz gero, oihuak, txakur-zaunkak, tiro-hotsak bereiz zitezkeen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.

Inor ere ez inguruetan, txakur zaunka eta uluak bakarrik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.

Guztietan txakur etxolak ikusi zituen, baina animalien arrastorik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

ik txakurretxola.

Emozioaren muina dena literaturan, kazetariaren txakur-zuloa izan daiteke.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 174. orr.

Gero, beti txakur-itxuraz, kontinentera etorri nintzen igerian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.

Azkenaldian dabilen txakur piloarekin, ez dakizu nondik joan auzora.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 213. orr.

Amaitu dute egun horretako txakur-hilketa, poltsa beltzak atean daude pilatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 211. orr.

Azkenean, izebak txakur-saltzaile bati saldu zion txakurra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Goizero jartzen zion mutur aurrean, harekin mendeka zedin egin zitzaion irainaz, eta bere txakur-ohorea berreskura zezan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Txakur jendea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Guztiak ere etxe-etxekoak ziren, eta ez dakit nola aukeratzen zituzten: tipula, baratxuri, azenario, lapabelar, ahabia, milorri, sahats, salbia, erromero, txakur-arrosa, ipuru.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inoiz ikusi duzue erbi-txakur bat Lorategietako hesiak saltatzen?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 258. orr.

Azeri-txakurrek, polizia-txakurrek eta, berrikiago, ekipaje piletan marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek, denek erakusten dituzte giza sudurrak iristerik ez daukan usaimen-ahalmenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Alde guztietara segitzen zion, handiusteko atari-txakur batek bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 138. orr.

Bat etxe-txakurra baitzen bestea ehizora, hots, ohiturak egin omen dezake azkenean etxe-txakurrak ehizan ikastea eta ehizora, alderantziz, erbien lasterkatzetik gelditzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.

Kale txakur batena bezalako segimenduarekin kontentatuko ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Txanpon bat ipini zuen saltxitxa-txakurraren ahoan, eta berau antxintxika desagertu zen kale kantoitik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

Hilerriak sorgintzen dituen mamu-txakur erraldoia da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lera-txakur lasterketa ikusgarria izango dela iragarri zuen atzo Pep Pares lasterketako zuzendariak.  Berria - Kirola   2006-01-12

6 adkor poliziakidea.

Lehen ETAk "txakurrak" zituen etsai eta hauen kontra egin zuen eraso ugari. -Seguru morroi hori txakurra zela...  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

Zortzi bat Patrol... eta dozena bi txakur metraileta, txaleko eta 9mm-tako amorruz horniturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

Txakurrez josiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 46. orr.

Haren arabera, Intxaurrondoko txakur bat izan baitzitekeen El Diario Vasco irakurtzen ari zen agurea ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.

Idazten denaz gainera, ezin da alde batera utzi kartzelan galdu egiten dela idazten denaren hainbesteko handi bat: txakurren sarraskiak, lapurretak, trasladoak, zentsura...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 135. orr.

7 balio txikiko txanpona. ik beherago 25.

Hantxe aritu zen gaixoa lau txakur irabazten, urte batzuetan "Batallón de Trabajadores"en eduki ondoren askatu ninduten arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 101. orr.

8 (izenondo gisa) oso txarra.

Eguraldi txakur harekin, Goizueta inguruko baso itxi eta hezeetan, bakarrik eta atzetik Guardia Zibila zuela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 120. orr.

9 ardi txakur artaldeak zaintzeko txakurra. ik beherago 12.

Ardi-txakurra da, arra, txuri-txuria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.

Zazpi pitbull eta bi ardi-txakur aleman ziren, denak haginkadekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Txondorra, artisautza erakusketa, ardi-txakur erakusketa, belarra segadoraz ebakitzea idiekin, herri bazkaria eta musika.  Berria - Kirola   2004-07-20

Egia zen halaber giza etxabere batek, giza artzain osmanliarrak giza ardi-txakur izateko heziak, bere talentuentzat are karrera distiratsuagoa aurkitzen zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

10 argi txakur lur gainean higitzen ikusten diren gar txikiak.

Hara eta hona zebilen, isilik, uhinak bezala, argi-txakurrak bezain zehaztugabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.

11 arratoi txakur arratoiak harrapatzeko trebaturiko txakurra.

Ustekabean, arratoi txakur bat azaldu zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Orduan etxeko txakurrak agertu ziren, bata arratoi txakurra eta bestea dachshund, saltxitxa horietakoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

Mutrikuko landetxe batean, adibidez, hiru zakur zeuden: arratoi txakurra, ehiza-zakurra eta german shepherd bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 147. orr.

Jaietako petardoek ere izutzen nautela, arratoi-txakurrak izutzen dituzten beste.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

12 artzain txakur artaldeak zaintzeko txakurra. ik gorago 9.

Dobermanak, artzain-txakur alemanak, ridgeback-ak, bull terrier-ak, rottweiler-ak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Bere aita atzerritik etorritako artzaina zen, artzain txakurrak hezten ibilia zena.  Berria - Kultura   2006-01-31

Artzain txakurrak ehiza-txakurraren inguruan jarraitzen zuen usnaketan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Arazoa konpontzeko, beren mendeko berriak giza artalde eta abere-saldotzat hartu zituzten, eta nomaden artzain-txakurren giza ordezkoak sortu zituen administratzaile eta soldaduen esklabo-"etxe" baten forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

13 ehiza-txakur

Banekien zer-nola sentitu behar duen azeri batek bere gordelekuan ezkutaturik, ehiza-txakurrak kanpoan zain dituela jakinda.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute eta sudurretatik arnasots bizian hasten dira, ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Sudurra luzatu zuen haiengana, ehiza-txakurren uxar egiteko modua imitatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.

Hotzak bildu zuen haizea bat-batean, ehiza-txakurraren zaunkak hirugarren tiro batek isildu zituenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Harrezkero begikoa izan diat beti ehiza-txakur eme hori.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

14 itsas txakur (orobat itxastxakur eta itxas txakur) iz ugaztun itsas-lehortarra, aurpegia zakurraren antzekoa baina belarririk gabekoa duena, ilea motza eta gorputz adarrak igerian egiteko egokituak dituena (Phoca vitulina). ik foka.

Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Itsas txakurrek ehundaka milia egiten dituzte inon gelditu gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

350.000 itxas txakur ehizatzea baimendu du Kanadak.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Ehiza talde bat ere antolatuko da, itsastxakurrak harrapatzeko, bestela pinguinoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Itsas txakur aurpegia zeukan gizona ere gogoan dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Irlandan itsas txakurrek emakume itxura har dezakete.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Emakume bihurtutako itsas txakur bat.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

15 (hitz elkartuetan)

Itsastxakur saldoak iparralderantz joango dira, eta baleak ere han urrun ugari pasatuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Nahikoa zuten gorputza itsastxakur koipez igurztearekin  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

16 itsas txakur fraide Mediterraneo itsasoan bizi den itsas txakur mota (Monachus monachus)

Horra hor zergatik, hain handiak izanik ere arrainen eta ugaztunen arteko aldeak, guztiek dituzten ia gene berak, eta berdin krokodiloek zein itsas txakur fraideek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

17 jan-txakur jan besterik egiten ez duen txakurra; besteren kontura bizi den pertsona.

Baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak, egonean egon eta gizendu beste lanik ez duten jan-txakurrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

Arrasateko baserri batean bada Kittolis arratoi txakur edo jan-txakur argi bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.

Eldarnioak berriro jo ote ninduen, hots, egunetan eta egunetan jan-txakurrak egiten egon izanak eroturik ote nindukan, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.

18 su txakur argi txakurra.

Kelleyren eraginez John Deek zientziarekiko loturak erabat hautsi zituen, eta asmakizunaren eta sineskeriaren su-txakurren atzetik joan zen betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

19 txakur amets amets hutsala.

Urtetik urtera apalago sentitzen ditut Jon Etxaidek txakur-amets deitzen zituen kimera eta ilusio-modu gehiegizko guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.

Halako fantasiak, ordea, ez dira esnaldiko txakur-amets soil edo amets eroak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 172. orr.

Bigarrena, berriz, Lisboan hartuko zutelakoan ziren-eta, hara amets hura txakur-amets bihurturik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.

Munduko txakur-amets guztiak baino hobe dira lagun zintzo batzuk inguruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.

19a txakur etxola (orobat txakurretxola) iz

Guztietan txakur etxolak ikusi zituen, baina animalien arrastorik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

· adkor bizileku ziztrina. Hiri batera iristen zenero, edozein zelarik ere hiria eta edozein ostatu hartzen zueneko lekua, baita edozein txakurretxola izanda ere, amets bera izaten zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Gauero errepasatzen zituen katalogoak pentsio, hotel, apartamentu edo ostatu hartua zuen txandako txakurretxolako flexopean: ohean etzanda zegoela, askotan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

20 txakur eztul eztul latza, txakurraren zaunkaren antzekoa.

Haginekin libera bat, hori jarri dut, baina esango nuke gehiago ere izango dela, hogeita hamar txelin bai... ez egin berba orain... elgorriarekin bost gehiago, errubeolarekin ginea erdia, guztira bi hamabost sei... atzamar hori geldi derrepente... txakur-eztularekin hamabost txelin inguru...  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

21 txakur eme (17 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat txaurreme 9 agerraldi, 3 liburutan)

Oinez jarraitzen dute; txakur gazteak sokatik tiraka askatu nahirik, txakur emea atzetik urrats astunak eginez, hatsantua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

-Txakur eme horrek txakurkume txikiak dauzka sabelean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Txakur emea lauzpabost kumez batera erdi ohi da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 23. orr.

Txakur-emeak akatsen bat baldin badu, txakurkumeak ere izango du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Behiak, behorrak, ardiak, katemeak, txakur emeak, orein emeak, lehoi emeak, elefante emeak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Ehiza-txakur eme bat genuen bereziki kutuna, Bertha izenekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

22 txakur handi (corpusean txakurrandi soilik) pesetaren hamar zentimoko txanpon zaharra.

On Camillok sukalde handian aurkitu zituen Filotti etxeko guztiak, baita umeak ere, alkandora hutsean eta txakurrandiak bezalako begi zabalduekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

23 Txakur Handi zeru ekuatoretik gertu dagoen konstelazioa, Sirio, zeruko izar distirasuena, daukana.

Tartean, Canis major eta Canis minor ere, Txakur handia eta Txakur ttikia ere hor dira nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Txakur handiaren hori da, hain zuzen, gure hemisferio honetatik ikusten duguna, eta han da Sirio izarra, mordoxka honetako 8 izarretako bat, distira handien erakusten duena, Txakur handi deitu 8 izar horietako eta izartegi osoko distiratsuena bera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

24 txakur kume ik txakurkume.
25 txakur txiki (orobat txakurtxiki) iz pesetaren bost zentimoko txanpon zaharra.

Kaka putza da txakur txikirik ere ez izatea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 232. orr.

Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Inortxok ez dio txakur txikirik emango.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Lau txakur txikiren truke igotzen zen ring gainera, kolpe oldearen esperoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Bi liburu besterik ez ditut lapurtu nire bizitza osoan, biak ere karrerako lehen urtean nengoela eta txakur txikirik ez neukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 51. orr.

Txakur txikirik ere ez, eta Franciek ezin izan zion ezer eman.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

-Txakurtxikirik ez eta hor joiek hori, taxian!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.

26 Txakur Txiki (orobat ttiki) zeruko ipar hemisferioko konstelazioa, Geminis konstelazioaren ondoan dagoena.

Txakur txikiak Geminisi jarraitzen dio Hidraren buruaren aurrez aurre.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Tartean, Canis major eta Canis minor ere, Txakur handia eta Txakur ttikia ere hor dira nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

27 txakur-zain ik txakurzain.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi txakur (4); artzain txakur (4); azeri txakur (4); bere txakur (4); bezalako txakur (3); ehiza txakur (6); ehiza txakur eme (3); etxeko txakur (3); gure txakur (4); hiru buruko txakur (4); itsas txakur (13); itsas txakur bat (3); jan txakur (3); kale txakur (3); lau txakur txiki (4); lau txakur txikiren (5); nire txakur (3)

txakur amets (5); txakur amorratu (4); txakur bat ikusi (3); txakur bat izan (4); txakur baten antzera (3); txakur beltz (7); txakur beltz handi (4); txakur bihurtu (3); txakur biologikoa (3); txakur burua duen (3); txakur eme (5); txakur emea (7); txakur emeak (3); txakur gaixoa (4); txakur galdu (4); txakur gisa (4); txakur handi (10); txakur handi bat (3); txakur leiala (6); txakur molekular (3); txakur txiki (16); txakur txiki bat (3); txakur txiki gorritxo (4); txakur txikia (12); txakur txikiak (6); txakur txikiren (8); txakur txikiren truke (5); txakur txikirik ere (8); txakur zahar (4); txakur zaharra (4); txakur zaina (3); txakur zuri (3)

zure txakur (4)

artzain txakurra (3); aurkitu zuen txakurra (3); basurdetarako txakurra (3); bere txakurra (7); dabilen txakurra (3); nire txakurra (5)

txakurra alboan (3); txakurra baino (4); txakurra bezala (7); txakurra eta katua (8); txakurra hil (3); txakurra lagun (3)

artzain txakurrak (4); basurdetarako txakurrak (3); bere txakurrak (6); etxeko txakurrak (5); itsas txakurrak (5); itsas txakurrak ehizatzeko (3)

txakurrak baino (4); txakurrak bezala (8); txakurrak ehizatzeko (3); txakurrak eta katuak (3); txakurrak hozka egin (3); txakurrak kalean (4); txakurrak trebatzen (4); txakurrak zaintzen (3); txakurrak zaunka (4)

zure txakurrak (4)

bere txakurrarekin (4)

ehiza txakurraren (4); nire txakurraren (5); txakurraren atzetik (4); txakurraren begiak (4); txakurraren bila (3); txakurraren bizkar (3); txakurraren txabola (3); txakurraren txabolan (3); txakurraren zaunka (4)

txakurrari begira (3)

txakurrei botatzea (4)

ehiza txakurrek (3); itsas txakurrek (4); txakurrek ere jan (4); txakurrek haginka (3)

basa txakurren (3); itsas txakurren (5); txakurren artean (5)

artzain xakur (69); artzain xakur lehiaketa (12); artzain xakur xapelketa (23); artzain xakur zoingehiagoka (4)

xakur lehiaketa (13); xakur pazka (3); xakur xapelketa (27); xakur zoin gehiagoka (16); xakur zoingehiagoka (5)

artzain xakurrak (7); xakurrak zoin gehiagoka (5)

artzain xakurren (7)

ardi zakur (13); ardi zakur handi (3); arratoi zakur (6); arratoi zakur bat (4); artzain zakur (8); atari zakur (3); ehiza zakur (13); ehiza zakur bat (3); erbi zakur (3); itsu zakur (4); otso zakur (9); polizia zakur (5); ur zakur (4); ur zakur bat (3)

zakur alderrai (3); zakur alderrai bat (3); zakur ametsak (4); zakur amorratu (11); zakur amorratu bat (3); zakur amorratua (3); zakur amorratuak (3); zakur amorratuaren (4); zakur amorratuen (5); zakur arrak (7); zakur arriskutsuak (4); zakur basak (3); zakur bat askatu (3); zakur bat bezala (13); zakur bat ikusi (3); zakur batek bezala (5); zakur batek zaunka (6); zakur baten moduan (3); zakur baten zaunka (5); zakur beltz (6); zakur beltza (8); zakur borrokak (10); zakur borrokak antolatzen (3)

zakur eme (11); zakur eme bat (3); zakur emea (5); zakur emearen (3); zakur eskola (3); zakur eta katu (3); zakur gizajoa (3); zakur gogorrak (3); zakur gose (3); zakur gosea (3); zakur handi (21); zakur handi bat (7); zakur handia (5); zakur handiak (7); zakur herresta (3); zakur herresta bat (3)

zakur ihiztorren besta (3); zakur jende (3); zakur jipoitu (3); zakur madarikatu (3); zakur mota (4); zakur mutur (4)

zakur okela (6); zakur puska (3); zakur txiki (3)

zakur zahar (13); zakur zahar bat (3); zakur zaharra (23); zakur zaharra da (5); zakur zaharrak (3); zakur zaharrek (4); zakur zaharren (3); zakur zaindari (4); zakur zapuztuak (5); zakur zaunkak (4); zakur zuri (4)

ardi zakurra (8); argos zakurra (4); artzain zakurra (5); ehiza zakurra (3); etxeko zakurra (5); gizona eta zakurra (6); katua eta zakurra (3)

zakurra agertzen (3); zakurra atzetik (3); zakurra bera (4); zakurra eta katua (7); zakurra hil (5); zakurra ikusi (3); zakurra izan (3); zakurra izatearen (9); zakurra izatearen kontzeptua (3); zakurra izatearen propietatea (3); zakurra izatearen unibertsala (3); zakurra lagun (4); zakurra lotu (4); zakurra ondotik (4); zakurra zaunka (3); zakurra zaunkaka (3)

aleman ardi zakurrak (3); ardi zakurrak (10); arratoi zakurrak (3); borroka zakurrak (4); ehiza zakurrak (3); ehiztari eta zakurrak (4); etxeko zakurrak (5); itsu zakurrak (3); katuak eta zakurrak (5); zakurrak baino (4); zakurrak bezala (11); zakurrak borrokan (3); zakurrak elizan (3); zakurrak eta katuak (4); zakurrak hazten (3); zakurrak kosk (3); zakurrak maite (4); zakurrak oso maite (3); zakurrak saingaka (3); zakurrak zaunka (8)

zakurraren berririk (3); zakurraren ipurdira (6); zakurraren ipurtzulora (4); zakurraren izena (3); zakurraren odol (3); zakurraren putza (17); zakurraren salara (5); zakurraren zaunkak (4)

zakurrari begiratu (3); zakurrari begiratu zion (3); zakurrari esker (3); zakurrari jaten eman (3)

zakurrei botako (3)

loturik dauden zakurrek (3); zakurrek bezala (4); zakurrek irentsiko (3); zakurrek jango dute (3)

ehiza zakurren (4); itsas zakurren (3)

zakurren antzera (3); zakurren artean (4); zakurren arteko (3); zakurren bat (5); zakurren batek (4); zakurren erasoak (3); zakurren moduan (3); zakurren zaunka (7); zakurren zaunkak (4)

zakurrentzako janari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus