Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txalaparta (orobat xalaparta g.er.) 1 iz antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatua.

Aurrerantzean, inguruetan txalaparta jo behar zutela jakiten nuen bakoitzean [...] beti egiten nuen modua entzutera joateko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 119. orr.

Ziburuko Bourousse karrikan trikititxak, mutxikoak eta txalapartak entzuteko aukera ukanen duzue, izanen da ere jateko eta edateko. Herria   2001-06-14

Gero txalapartaren euskal soinu hunkigarri eta ederra. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 214. orr.

Han, txalapartaren doinuak zituzten zain. Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Barañaingo Udal plazan eginiko ekitaldian, txalapartaren ttakunak eman zion ongietorria manifestazioari. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Gaur gauean txalaparta, aurresku eta zeremonia hori guztia izango ditek auzoan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 120. orr.

Afrikako perkusioa eta txalaparta uztartu ditu Ttakunpak bere lehenengo diskoan. Berria - Kultura   2004-06-08

Arbolak aldatu ditugu, txalaparta jo, errautsak sakabanatu... liturgia paganoak asmatu behar izan ditugu ordainetan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero, kultur ekitaldi bat: bateko korala, besteko euskal dantzak edo txalaparta emanaldia. Berria - Kirola   2004-09-11

Klaseko ordua zela adierazten zuen megafoniazko txalaparta-hotsak jotzen zuen arte. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 78. orr.

Txalaparta soinuz lagunduta zabaldu dute galeria eta lehenengo lanak bildu dituzte dagoeneko. Berria - Kultura   2004-08-01

Txalaparta doinuek girotu zuten elkarretaratzea. Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Argazki, jimnastika eta txalaparta kurtsoak berriz hasiak dira. Herria   2002-10-17

Txalaparta dantza-tokian izan naiz. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 134. orr.

Txalaparta Festa egingo du gaur Txori Barrote konpartsak. Berria - Kultura   2004-08-15

3 txalaparta-jotzaile (orobat joile)

Euskal Herri osoko txalaparta jotzaileak bilduko dituzte, tartean Ugarte anaiak. Berria - Kultura   2004-08-15

Txalaparta joileak ere izanen dira, hala nola Maialen Camblong eta Denise Loyatho, hauek ere ongi ezagutzen ditugunak. Herria   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txalaparta jo (5); txalaparta jotzen (4); txalaparta kurtsoak (4)

txalapartaren doinua (3); txalapartaren soinua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus