Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txapeldunorde (orobat txapeldun orde g.er. eta xapeldunorde g.er.) 1 iz txapelketa batean bigarren gertatzen dena.

Txapeldunen Ligako txapeldunorde izan da. Berria - Kirola   2004-06-12

Europako txapeldunorde gara, eta horrek badu garrantzirik. Berria - Kirola   2006-05-02

Europako txapeldunordea munduko txapeldunordearen aurka. Berria - Kirola   2004-12-17

Hondarrerako, ez zen zalantza handirik lehen bi postuetan: Silveira txapeldun, eta Arozena txapeldunorde. Berria - Kultura   2004-03-30

Aiako gazteak (19 urte) 5.000 kilo leporatu zituen, Unai Aresti txapeldunordeak baino 400 kilo gehiago. Berria - Kirola   2004-09-14

2001. urteko Txapelketa Nagusiko txapelduna (Andoni Egaña) eta txapeldunordea (Maialen Lujanbio) zuzenean igaroko dira finalera. Berria - Harian   2005-09-13

Arretxe (107,5 p.): Nafarroako Irekiko txapeldun, eta txapeldunorde Errioxakoan. Berria - Kirola   2006-04-28

Euskadi txapeldunorde Espainiako Autonomien Txapelketan. Berria - Kirola   2004-01-20

Eskuz banakako 2. mailako txapeldunordea (2001). Berria - Kirola   2004-04-14

Gauza izan ziren txapeldunordeak estu hartzeko. Berria - Kirola   2004-03-27

Abel Barriola aise gailendu zitzaion iazko txapeldunordeari. Berria - Kirola   2004-11-07

2 (hitz elkartuetan)

Hirugarrenez lortu du txapeldunorde titulua. Berria - Kirola   2004-09-30

3 (izenondo gisa)

Talde txapeldunak 1.260 euro eskuratuko ditu eta txapeldunordeak 900. Berria - Kultura   2006-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus