Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txapeloker 1 iz adkor guardia zibila.

Moilan zeuzkan zain karabineroak eta txapelokerrak, ni ere hantxe nengoen zer gerta ere. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 279. orr.

-Zazpi-zortzi txapelokerrekin -kontatuko zidan handik urte batzuetara komandanteak-. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 103. orr.

Ikusteko nago halako eguraldiarekin muga marra zaintzera bere borondatez joango den txapelokerra. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 13. orr.

Garaiz oroitu zen fuel depositoak txapelokerrek zaintzen zituztela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 103. orr.

Zer daki zer den komisaldegian torturatu zaituzten txapelokerren eskuetan pasatzea orduak eta orduak? Jokin Urain   «Errotarria» - 203. orr.

2 (izenondo gisa)

Atzetik erasotzen gintuzten bikoteka ibiltzen ziren berde ilunezko basapiztia txapeloker haiek. Berria - Euskal Herria   2006-04-26

3 guardia zibilen kapela.

Azkenean, noizbait bukatu behar eta, beste talde batek, kartoizko txapelokerrak jantzita, erasora deitu zuen manifestaldia desegiteko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus