Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txara (orobat xara) 1 iz mediterranear aldeko zuhaixka erretxinatsua, hosto likatsu iletsuak eta lore handi zuriak dituena; txara-eremua.

Pasa zaitez txaretatik, zelaietatik, soroetatik, basoetatik, mendietatik, herrietatik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 46. orr.

Txara, erroitz eta oihan artetik jarraitu zion, ezagutzen ez zituen basoetatik igaroz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 126. orr.

Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia. Xabier Montoia   «Elektrika» - 145. orr.

Babestu ahal izateko egontokirik ez zegoenez, txara tapitu batean sartu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 956. orr.

Inongo gailurretara igo gabe, herri batetik besterako bidea egiten nuen, mendizalerik gabeko bide galduetan barrena maizenik, txara sasiz betetakoetan galtzak urratzeko beldurrik gabe. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

Sbarüa delakoa sasiz eta txaraz lazturiko muino apal batetik ehun bat metro nabarmentzen den granitozko prisma bat da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 71. orr.

Sasipe ilunak txaraz eta otez! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 251. orr.

Arin--arin erantzi ziren txara artean, eta biluzik egin zuten jauzi uretara. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 41. orr.

Urrats ernean zebilen, eta xara ttipi bateko xendran desagertu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 140. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haritz xara baten itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus