Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txaranga (orobat txarranga g.er. eta xaranga g.er.) iz haize musika-tresnazko talde txikia, kalez kale ibiltzen dena. ik fanfarre.

Txaranga jotzen ari zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 154. orr.

Ohiko txarangak jotako musika sarkor eta alaia, haizez egina eta haizetara bihurtua, Pariseko haize heze eta hotzetara joana. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 274. orr.

Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 205. orr.

Partidan zehar txarangen soinuak bazterrak alaitu zituen. Berria - Kirola   2004-01-24

4 orenetan ibilaldi animatua (txaranga, triki, gaitero,...) herriko karriketan. Herria   2003-02-06

7-ak aldean, mutxikoak Beñat Elizondo eta Ezpeletako txaranga. Herria   2003-01-14

Atxilotu edo ihes egindako askoren andreak ilea arraso moztuta pasearazi zituzten Estafetan zehar, atzean txaranga zutela. Berria - Harian   2006-04-14

Nafarroako Gorteak eta San Inazio kaleak zeharkatu zituzten partehartzaileek, joaldunen hotsak eta txaranga baten musikak lagun. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Hoteleko korridore hezeetan zehar estropozuka atera ziren txaranga bezain zalapartatsu ziren kale haietara. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 411. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus