Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txartel (orobat xartel g.er. eta xartela g.er.) 1 iz paper, kartoi edo plastiko zatia, gehienetan lauki formakoa, informazio jakin bat daramana edo erabilera jakin bat duena.

Ez ziren bi gizon itzaltsuak, postaria baizik, gutun bat eta txartel bat zekartzana. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 127. orr.

Zaintzailea igo zen, txartela zulatu, eta kalera atera zen berriro. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 76. orr.

Txartelaren ifrentzuari so egin nion: azken ikuskaketaren data zekarren, 1944ko urtarrilaren 4ª. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 211. orr.

Txartelei data jartzeko makina. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 23. orr.

Atearen kanpoaldean, maratilatik esekia, txartel hau zegoen: DO NOT DISTURB - BITTE NICHT STÖREN - NO MOLESTEN POR FAVOR. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 310. orr.

Argazki dendako ateari giltza eman eta "itxita" txartela bistan jarri zuen Justo Badiolak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 19. orr.

Anjel Maiza naiz -txartel bat luzatu zion-, detektibe pribatua. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 12. orr.

Emakumeak txartel bat luzatu zidan: "Elena Duvrescu" jartzen zuen bertan, eta azpian, eskuinaldean, sakelako baten zenbakia. Iban Zaldua   «Itzalak» - 169. orr.

Saskia paketeak biltzeko paper marroi zabal batez estalita zegoen, eta txartel bat zuen erantsita. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 161. orr.

Jarri egik txartel bat paparrean "ni naiz bila ari zareten hori! dioena. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 242. orr.

Txartelak saltzeko leihatila itxiko kristalari erantsita, txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 295. orr.

Txartel-ikuskatzaileak esan zion bigarren klaseko txartela zela hura. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 192. orr.

Bankuko txartelak erabiliz. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 92. orr.

Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 51. orr.

Txartelarekin ordaintzen dut, ez daukat diru espainiar gehiegirik. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 21. orr.

Hagridek [...] Harryri eman zizkion billeteak txartelak erosteko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 64. orr.

Operarako txartelak erosiko ditut eta gau soineko beltzez jantziko naiz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Produktu bakoitzaren ondoan, txartel handi bat gomendaturiko adin tartearekin, salneurriarekin (pezetatan eta eurotan) eta niretzat esanahi erabat iluneko sinboloekin. Txartel horia, futbolean bezala. Iban Zaldua   «Traizioak» - 77. orr.

Paper eta arrazionamendu txartel faltsuak marrazteko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 103. orr.

-Eta segurtasun sozialaren txartel berdea? Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 37. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 74. orr.

Txartel berriek betiko banda magnetikoa izango dute, baina baita txipa ere. Berria - Harian   2005-03-03

Parisen, Eiffel dorrea Europako kolorez jantzi, eta metroko txartel bereziak inprimatu zituzten. Berria - Mundua   2006-05-10

Abra akuarioa, Zubi Esekia eta Itsas Museoa bisitatzeko txartel bateratua sortu dute. Berria - Kultura   2004-08-28

Habanara iritsi ginenean Kuban oso maiz ikusten diren txartel argibide-emaile horietako bat ikusi nuen bidegurutze batean. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 286. orr.

Itxura gotorreko ateari iltzatutako txartel metalezkoak honela zioen: Anjel Urtxipia. Bere opari eta urtebetetzeko txartel guztiak bildu eta oholaren azpian gorde zituen eskolako lanarekin batera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

Keinu bizkor batez sartu zuen patrikan, ezkutuko txartel emateetara ohituta zegoen esku batez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 241. orr.

-Zer nahiago duzu: hamar saiotarako txartel bat, ala urtekoa? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kartulinazko txartel-bilgo bat atera zuen. Hiruzpalau geltoki huts igaro zituzten eta txartel-ikuskatzailea sartu zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 173. orr.

Emakume betaurrekodun bat eta txartel-zulatzailea igo ziren nirekin batera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 126. orr.

Zergatik esan zidan txartel-saltzaileak [...] bidaia on bat izan nezala, ez baninduen ezagutzen? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 33. orr.

Indar ezkutu eta misteriotsu batez igoarazten du txartel-leihatila bateko edo besteko sarreraren prezioa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 334. orr.

Metrora sartzeko txartel-langan trabatuta geratu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 228. orr.

Azken urtean Milanera bitan joan zela adierazten zuten bi tren-txartel. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 215. orr.

Alde egiten duela ziurtatzeko, autobus-txartel bat erosi zionat. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 194. orr.

Donostian izan nindunan eta bi hegazkin txartel zeuzkanat. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 214. orr.

Hainbat denboran karteran eramandako aurkezpen-txartel hura etorri zitzaion burura Lázló-ri. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 29. orr.

Sendagileak bisita txartel bat jarri zion eskuetan, eta esan zion: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 318. orr.

12 urte luzez, 1922tik 1934ra, nota-txartel denak Arantzazutik, bertako datu meteorologikoekin bidaliak dira. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 50. orr.

Nortasun txartel berriak eman behar dizkiete holandar guztiei. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 279. orr.

Hilversum-eko udalak identifikazio txartel berriak banatu behar ditu biztanleen artean janari errazionamendurako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 190. orr.

Errazionamendu txartelak ere ezkutuan erosten ditugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 73. orr.

Artxibategitik, Melanie Isaacs-en matrikulazio-txartela ateratzen du eta haren datu pertsonalak kopiatzen ditu. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 27. orr.

Milaka kreditu txartel bikoiztu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kutxazainetan. Berria - Harian   2005-03-03

Amak belarritakoak eta bi loteria-txartel gorde dituen kutxatilako giltza duk. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 115. orr.

Gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako". Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 35. orr.

Propaganda eta boto-txartelak bidali zituzten etxe guztietara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 51. orr.

Patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 340. orr.

Hotelera, zezenetara joateko sarrera-txartelen bila baino ez zen joan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 295. orr.

Urte-bukaera hartan ere moja batek bidalitako urteroko zorion-txartela jaso zuen Adak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 131. orr.

Irakurle-txartela atera zuen, eta argazkiari begiratu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 35. orr.

Lortu dutena da gazte egina dela dakien gazte bakoitzaren patrikan Gazte-txartel bana sartzea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 125. orr.

Asko etortzen naiz eta VIP txartel bat egin didate. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 21. orr.

Ekainetik aurrera europarrek Europako Osasun Txartela eskuratu ahal izango dute. Berria - Gaiak   2004-03-05

5 irud/hed

On egin zidan eritasunari txartel bat jarri ahal izateak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 114. orr.

6 norbaiti bidaltzen zaion idazki laburra.

Ginny Weasley, lotsaz gorri-gorri eginda, berak egindako txartel batekin joan zitzaion, "azkar sendatzea opa dizut" zioena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 151. orr.

Tenore berean ematen dio nire txartel bat, ez ordea nik izkiriatua, nire arau zuhurrari jarraiki. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 64. orr.

Txartel bat idatziko dizut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 382. orr.

Adio; entseia zaitez txartel hau irakurtzera. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 207. orr.

Txartel zorrotz horri sentimenduzko karta luze batez ihardetsi diot. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 450. orr.

7 posta-txartel postaz bidal daitekeen txartela, alde batean argazki edo kideko bat eduki ohi duena. ik postal.

Posta-txartel bat, non kostaldeko paisaia bat ageri baitzen: arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 37. orr.

Oso gutxitan idatzi zigun atzerrian izan zen bitartean, eta gehienetan posta-txartelak baizik ez. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 91. orr.

Aitak Portobelotik bidali zion posta-txartel hura ezin egokiagoa da horretarako: hondartza zabal bat jenderik gabe, itsaso urdina, palmondoak eta, hondartzan, piraten erasoetatik babesteko kanoiak. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 168. orr.

Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 228. orr.

Turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurkezpen txartel (4); bigarren txartel horia (13); bisita txartel (5); bosgarren txartel horia (17); bost txartel hori (4); boto txartel (9); euskadiko kutxako txartel (4); finalerako txartel (5); hegazkin txartel (6); kreditu txartel (5); posta txartel (9); tren txartel (5)

txartel bakar (5); txartel bakarra (7); txartel bana (4); txartel bat eman (6); txartel bat erosi (6); txartel bat jarri (4); txartel berdea (4); txartel berria (7); txartel berriak (8); txartel gorri (16); txartel gorri zuzena (5); txartel gorria (85); txartel gorria atera (20); txartel gorria erakutsi (5); txartel gorria ikusi (16); txartel gorriak (8); txartel guztiak (13); txartel hori (53); txartel hori bana (4); txartel hori bat (9); txartel horia (65); txartel horia atera (9); txartel horia ikusi (13); txartel horia kendu (8); txartel horiak (111); txartel pilaketaren (9); txartel pilaketaren ondorioz (9); txartel saldu (9); txartel urdina (4)

aritzeko txartela (30); atenaserako txartela (15); aurkezpen txartela (5); azken txartela (12); banku txartela (5); bere txartela (6); bidaia txartela (12); bigarren txartela (11); bisita txartela (8); boto txartela (6)

egiteko txartela (5); egoteko txartela (8); europan aritzeko txartela (5); europan jokatzeko txartela (5); europarako txartela (32); europarako txartela ematen (6); faserako txartela (6); final laurdenetarako txartela (21); finala jokatzeko txartela (8); finalean aritzeko txartela (6); finalerako lehen txartela (6); finalerako txartela (150); finalerako txartela dute (7); finalerako txartela izango (4); finalerako txartela lortu (30); finalerako txartela lortuko (4); finalerako txartela lortzeko (6); finalerdiak jokatzeko txartela (4); finalerdietako txartela (5); finalerdietarako txartela (74); finalerdietarako txartela lortu (14); finalerdietarako txartela ziurtatu (5); finalerdirako txartela (6); hegazkin txartela (7); hurrengo kanporaketarako txartela (4)

identifikazio txartela (4); igotzeko txartela (5); jokatzeko txartela (69); jokatzeko txartela ematen (7); jokatzeko txartela eskuratu (6); jokatzeko txartela lortu (7); jokoetarako txartela (5); kanporaketa jokatzeko txartela (4); kanporaketak jokatzeko txartela (6); kanporaketarako txartela (6); kopa jokatzeko txartela (5); kopan aritzeko txartela (4); koparako txartela (10); kreditu txartela (13); kreditu txartela erakusten (4); lauko finalerako txartela (8); laurdenak jokatzeko txartela (5); lehen mailarako txartela (10); lehen txartela (14); lehiatzeko txartela (7); liga jokatzeko txartela (6); ligarako txartela (28); ligarako txartela ematen (7); ligaxkarako txartela (7); lortu zuen txartela (6); lortu zuten txartela (4); lortuko dute txartela (4); mailarako txartela (10); munduko txapelketarako txartela (4); nire txartela (4)

olinpiar jokoetarako txartela (5); osasun txartela (7); sarrera txartela (4); sartzeko txartela (14); segurtasun txartela (4); torneoko finalerako txartela (6); torneoko finalerdietarako txartela (4); tren txartela (5); txapeldunen ligarako txartela (24); txapelketa jokatzeko txartela (4); txapelketako finalerako txartela (5); txapelketarako txartela (10); txapelketarako txartela lortu (5)

txartela atera (18); txartela atera zuen (5); txartela bere (4); txartela bereganatu (5); txartela dago jokoan (4); txartela dute jokoan (13)

txartela eman (9); txartela ematen (34); txartela ematen duen (11); txartela ematen duten (14); txartela erabili (5); txartela erakusten (5); txartela erakutsi (6); txartela erosi (9); txartela erosteko (5); txartela eskatu (5); txartela eskuan (12); txartela eskuan zuela (4); txartela eskura (7); txartela eskuratu (29); txartela eskuratu zuen (7); txartela eskuratuko (6); txartela eskuratzea (5); txartela eskuratzeko (17); txartela eskuratzeko lehian (5); txartela galdu (5); txartela hartu (9); txartela hartu zuen (4)

txartela ikusi (5); txartela irabazi (8); txartela izango (15); txartela izango dute (10); txartela jokoan (10); txartela kendu (7); txartela lor (4); txartela lortu (96); txartela lortu du (15); txartela lortu dute (9); txartela lortu nahi (7); txartela lortu zuen (21); txartela lortu zuten (23); txartela lortuko (21); txartela lortuko du (8); txartela lortuko dute (8); txartela lortzea (7); txartela lortzeko (33); txartela lortzen (7); txartela ordaindu (9); txartela patrikan (10); txartela poltsikoratu (4); txartela ziurtatu (13); txartela ziurtatu zuen (6); txartela ziurtatuko (5); txartela ziurtatzen (5)

uefako txartela (4); uefarako txartela (16); visa txartela (8)

boto txartelak (7); finalerako txartelak (5); hegazkin txartelak (8); kreditu txartelak (6); posta txartelak (8); sartzeko txartelak (6); tren txartelak (5)

txartelak banatzen (6); txartelak erakutsi (4); txartelak eros (4); txartelak erosi (7); txartelak erosteko (10); txartelak erosten (5); txartelak har (4); txartelak jadanik salgai (4); txartelak salgai (24); txartelak salgai dira (9); txartelak saltzen (4)

zozketako txartelak (4); zozketaren txartelak (5)

kreditu txartelarekin (7); txartelarekin ordaindu (5)

finalerako txartelaren (4); kreditu txartelaren (4); txartelaren bila (12); txartelaren zenbakia (4)

kreditu txartelen (10); txartelen bila (5); txartelen ondorioz zigortua (5); txartelen prezioa (4); txartelen salmenta (5)

txartelik gabe (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus