Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tximista (orobat tximist, ximista g.er. eta ximixta g.er.) 1 iz argialdi bizi eta laburra, lerro bihurdikatu eta adarkatu bat osatzen duena, ekaitzetan bi hodeiren arteko elektrizitate deskarga batek eragina. ik oinaztura.

Tximistak zeruan. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 12. orr.

Tximistak etengabe ari ziren bidea argitzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 156. orr.

Inoiz baino bortitzago ari zuen kanpoan euria, eta tximistek zeru beltza argiztatzen zuten, ondoren trumoi hotsa entzuten zela. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 71. orr.

Zaldiek irrintzi egin zuten, eta egundoko tximista batek urratu zuen zerua, eta halako kolore ñibirri-ñabarrez airea dardarazi zen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 50. orr.

Tximista batek egurtegia argitzen zuen lipar batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 102. orr.

Tximista batek argitzen du euri-sarea. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 23. orr.

Hamaikak aldean, tximistak zerua pizten hasi eta etengabe aritu ziren joka handik aurrera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 144. orr.

Cassinik tximista bat antzeman du Saturno planetan lehen aldiz. Berria - Gaiak   2004-07-24

Zerua bikea baino beltzago, trumoi eta tximista, eta itsasoa gorantz elizdorreak eta mendiak adinako olatu beltzekin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 63. orr.

Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean, laino itxia eta turutots izugarri handia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 184. orr.

Tximista eta trumoia bezala, Indian ustelkeria eta zabartasuna batera doaz. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 45. orr.

Hau baita egia handien zoria, hauek tximista baten iraupena baitute. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 83. orr.

Balboren hitzak, batzuetan, tximistak bezain zorrotz zitzaizkidan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 256. orr.

Zakurrak nire aurretik tximistak hartua bezala alde egin zuen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 110. orr.

Hara iristean, tximistak harri bihurtu balu bezala gelditu zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 120. orr.

Tximistaren dirdaiak horrelaxe itzaltzen ditu une labur batez beste argi guztiak, bere gar bizi horiarekin lurra ilunduz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 92. orr.

Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi-bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 169. orr.

Une batez, tximistaren azkartasunaz, basoan aurkitutakoa guarda bera ez ote zen izango otu zitzaion. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 137. orr.

2 (izenondoekin)

Ekaitz eguna zen, hodei biren artean tximista lauso batzuekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 241. orr.

Memento hartan, tximista zakar batek zerua urratu zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 153. orr.

Noizean behin tximista gorri bat ikusten zen, eta zarata gorra entzuten zen aire geldo eta astuna astiro zeharkatuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 107. orr.

Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 123. orr.

Tximista itsugarria ikusi zen, eta atearen orriak lurrera erori ziren milaka zatitan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Leihotik sartutako tximista izpi batek dirdiraka jarri zituen bere azkazalak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 11. orr.

Harryren bekokiko tximista-orbainari begiratu zion-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 80. orr.

Orbain txiki-txikia zen, tximista-forma zeukana. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 23. orr.

Etsaiei, berriz, tximist-geziak jaurtikitzen zizkieten. Elizen arteko biblia   2 M 10,30

Mugimendua isilgordeka antolatu da, baina tximista-kolpearen pare lehertu berri da. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 43. orr.

-Ada, ez dun hori, sinets iezadan! -une hartan burura etorritako tximist-zartaldi baten moduko ideia bat adierazi nion segidan-: [...]. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 91. orr.

Tximist-andanak urratu zuen zerua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 137. orr.

Begi goriak ziren, txinpart eta tximist kolpez moldatuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 19. orr.

Gero, etorri deneko tximista-abiada berdinean aldegin du, paretik kentzen zitzaizkion pertsonen artetik. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 134. orr.

Gau batean, zirti-zarta batek esnatuko ditu donostiarrak, eta zeru ordura arte beltza tximista-kolorez agertuko zaie, eta badiara begira jarriko dira. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 179. orr.

· Guk, urrunetik, ekaitz giroan bizi zela ikusten genuen, tximist-trumoiez inguratuta. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1971an, Uncastillon, Zaragozan, bola-tximistak dorre osoa zartatu eta bota zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 190. orr.

· Kanpoan ekaitza genuenean, trumoi-tximistei aurre egiteko-edo, amonak esaten zuen: Santa Barbara, ora pro nobis! Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 24. orr.

5 (erkaketetan lastertasuna adierazten; ik beherago 9)

Tximista baten pare, mutil bat igaro da haren mahaitik. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 16. orr.

Pedaletan zutitu eta tximistaren antzera abiatu baino lehen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 156. orr.

Tximista bezain agudo zetorkien haize erauntsia. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 146. orr.

Tximista bezain bizkor jiratu loroa, eta hatzean hozka egin zion, odola isurtzeraino. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 11. orr.

Burua makurtu nuen zure ondotik pasatzean, eta tximista bezain azkar aurrera jo nuen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 29. orr.

Berak tximistak baino bizkorrago ihes egingo zuen lasterka kontrako norabidean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 161. orr.

Zutitu, eta tximista baino arinago iritsi naiz bisitarien mintzalekura. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 63. orr.

Tximista baino azkarrago joan zuan Maria Angeles sukaldera, handik kalendarioa ekartzera. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 149. orr.

Tximista baino agudoago agertu zen Ouroanaren eskuan labana bat. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 373. orr.

Jainkoa sakonenean bat-batean sartzeak ikusarazten dio, tximista bailitzan, oraindik zer dagoen egiteko. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 95. orr.

· Tximista bezain bizia, etorri handikoa, adar-jotzailea eta alproja samarra. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 79. orr.

6 hodei baten eta lurraren arteko elektrizitate deskarga. ik oinaztarri.

Tximistak erori ziren, trumoiak jo zuen, eta zerua sugarretan piztu zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 157. orr.

Tximistak hiriko zentral elektrikoa jo du. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 112. orr.

Txikitan nik gure kalearen alde bat euritan ikusi nuen eta etxe batean tximista batek jo zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 288. orr.

Tximistak jota bezala bihurritu zen Elizabeth ohe ertzean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 72. orr.

Hau egia ez bada, jo nazala zeruko tximistak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 28. orr.

Tximista batek kiskali dezala! Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 175. orr.

Lo zeudela, tximista sartu eta ondoan zuen anaia xixpildu zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 57. orr.

Bartzelonan, tximista katedralean sartu, organoa erre, eta Santa Eulaliaren kapera hondatu zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 319. orr.

Tximista batek jantzien jabea bat-batean lurretik erauzi balu bezala. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 106. orr.

Orain dela mende bat tximista batek porrokaturiko dorrea berriro altxatzen da Alme ibarraren gainean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 262. orr.

Orduan, Jaunak tximista bidali zuen, dena kiskali zuena. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 77. orr.

Zeusek hodei beltz bat jarri zian ontziaren gainean, eta itsasoa ilundu; gero, trumoika hasi zuan, ontziari tximista botatzen zion bitartean. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 103. orr.

-Jesus, zergatik ez duzu tximista bat botatzen jendilaje horren erdira? Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 99. orr.

Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 127. orr.

7 irud/hed

[Etnaren] su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko. Badira, halaber, beren gau osoan tximista horrek behin besterik argitzen ez dituenak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 71. orr.

Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 62. orr.

Ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 80. orr.

Desarraren tximista ikusi ahala. Txillardegi   «Putzu» - 274. orr.

Barre tximista kutsagarri batek erasan zuen berriro Isabelle. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 85. orr.

Argialdi tupusteko horrekin batera, "eureka" ozen bat entzuten da batzuetan, aldi berean tximista intelektuala eta bihotz-zirrara adierazten duena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 186. orr.

Txokolatezko tximistak eta marmeladazko doughnutsak, trifle-a, marrubiak, jalea, arroz-pastela... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 115. orr.

8 tximista batean tximista bezala.

Horregatik, hain zuzen, guda oinean hegazkin bat tximista batean igarotzen denean, alemaniarra da ziur. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 23. orr.

Mukitsua tximista batean joan zen aitonarengana. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 259. orr.

Tximista batean, umeak eta Perrette etorri zitzaizkion Ruche jaunari gogora. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 461. orr.

9 tximista bezala ziztu bizian.

Tximista bezala hegan doana. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 51. orr.

Kotxea tximista bezala zihoan. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 184. orr.

Zarata handi bat entzun zen, eta Muxi, egitekoak bukatuta, tximista bezala jaitsi zen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 303. orr.

Tximista bezala jalgi ninduan bordatik eta lasterka eta lasterka eta lasterka [...] ene sortetxera itzuli ninduan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 111. orr.

Bat-batean, beste gela batzuetara tximista bezala joan, eta han geldituko zen txunditzen zuten irudiei begira-begira. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 71. orr.

Bludgerra tximista bezala zetorkion ostera, bigarrenez erasotzera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 146. orr.

Nire lagunaren herren dotore, sujerente, maitagarri hura ikusi nuenean, irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 40. orr.

Ostikoa tximista bezala atera zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 50. orr.

10 tximista egin

Ba, euria egin, trumoia egin zein tximista egin, ni Antioquiara noa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 45. orr.

Geziak jaurtikiz sakabanatu zituen, tximista eginez ihes eragin.   - 0. orr.

· irud/hed Agian gizona herabea zen eta horregatik zuen hain irribarre iluna, hortz handiek tximista egin arren eta bai ñir-nir ere biboteak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 11. orr.

11 tximistaren pare tximista bezala.

Taxitik jaitsirik, tximistaren pare abiatu ziren apartamentura. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 264. orr.

Bere larri hartan, bisirra tximistaren pare heldu zen Marsauanengana, eta nola edo hala onik atera ahal izan zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 136. orr.

Albisteak osaba Kamilengan trumoi baten eragin berbera izan zuen, eta tximistaren pare oldartu zen kafe etxera Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 362. orr.

12 tximist-orratz ik tximistorratz.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus